Nabarmenak

Aldundiak, Ternuak eta Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak proiektu berri bat bultzatuko dute, prebentzioaren eta sentsibilizazioaren bidez itsas plastikoen eta mikroplastikoen inbasioa desagerrarazteko

Aldundiak, Ternuak eta Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak proiektu berri bat bultzatuko dute, prebentzioaren eta sentsibilizazioaren bidez itsas plastikoen eta mikroplastikoen inbasioa desagerrarazteko

"Plastifisharen Kostera" ekimenak 2000 lagunen inplikazioa bilatzen du, eta 35 garbiketa egingo ditu Gipuzkoako ibaien ibilgu eta bokaletan, 1000 kilo zabor kenduz. José Ignacio Asensio: "Ekimen honen helburua da itsas zaborrak dakarren mehatxua nabarmentzea eta herritarren inplikazioa sustatzea gertuko ingurumenaren zaintzan”. herritarren inplikazioa bilatzea beren ingurumenaren kontserbazio aktiboan, eta zehazkiago, itsas zaborrak dakarren mehatxuan eta horrek gure itsasoetan ez ezik, ekosistemetan eta geure buruarengan ere dituen ondorioetan".

Leer más
Aldundiak eta Donostiako Udalak dosi bakarreko kafe kapsulen gaikako bilketa eta balorizazioa bultzatuko dute

Aldundiak eta Donostiako Udalak dosi bakarreko kafe kapsulen gaikako bilketa eta balorizazioa bultzatuko dute

Kafea proiektuak etxeko kafe kapsulen 4350 kilo birziklatuko ditu urtean Altza eta Intxaurrondo auzoetan. Ekimen honetan parte hartzen dute Ekogras, Lavazza eta Euskovazzak. José Ignacio Asensio: “Kafea proiektuari esker, kapsulen hondakina lehengai bihurtzen da gaikako bilketarako edukiontzi propioak fabrikatzeko; ekonomia zirkularraren adibide argia da, non arazoa irtenbide bilakatzen den”.

Leer más
Moda ez kutsakorraren aldeko espainiar markak GK Green Fashioneko «Slow Fashion: Kontzientzia, Planeta eta Etorkizuna» jardunaldian.

Moda ez kutsakorraren aldeko espainiar markak GK Green Fashioneko «Slow Fashion: Kontzientzia, Planeta eta Etorkizuna» jardunaldian.

Moda Jasangarriaren Jardunaldiaren laugarren ekitaldia da, GK Green Fashionek sustatua Gipuzkoa de Moda San Sebastian Moda Festival-en barruan. Jose Ignacio Asensio: «Klima-aldaketaren aurkako borrokan, ehungintza-industriak zeresan handia du, lehenengoa delako baliabideen kontsumoan, eta bigarren kutsatzaileena. Horregatik, modaren etorkizuna jasangarria izango da edo ez da izango, planetak agian ezingo baitu jasan». Gloria Gubianas, Brenda Chávez, Orencio Vázquez, Olatz Elezcano, B2 fabric eta Blanca Gomara izango dira ‹green› programa lideratuko duten pertsonak. Programa horren oinarri izango dira slow fashion sektoreko prozesuen, materialen eta marken azken joerak, kontsumo kontzientea eta erantzukizun soziala, besteak beste.

Leer más
Gipuzkoak zero xahuketaren alde egiten du ostalaritzaren sektorean

Gipuzkoak zero xahuketaren alde egiten du ostalaritzaren sektorean

Aldundiak eta Basque Culinary Center-ak hitzarmena sinatu dute elikagaien xahuketa murrizteko “Rest-0, Gipuzkoako sukaldaritza eta zero xahuketaren aldeko konpromisoa” proiektuaren bitartez. Asensio: «Erronkari aurre egiteko, lehenengo eta behin, hondakinen kopurua murriztu behar dugu. Bigarrenik, produktuen berrerabilpena sustatu eta azkenik, hondakinak birziklatu behar ditugu. Eta horretarako, herritarren partaidetza ezinbestekoa da».

Leer más
Ingurumeneko Departamentuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Donostiako Badiako urak aztertuko dituzte

Ingurumeneko Departamentuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Donostiako Badiako urak aztertuko dituzte

Ikerketa lerro bat irekitzen da Gipuzkoako kostaldean mikroplastikoen presentzia kuantifikatzeko. Horretarako, Donostiako Badiaren urak eta kostaldeko beste bi eremu aztertuko dira Aquariumarekin lankidetzan. Gaur egun, zortzi milioi tona plastiko iristen dira itsasora, eta kalte handiak sortzen dituzte faunan eta itsas hondoetan. José Ignacio Asensio: «Funtsezkoa da gure itsas hondoak zaintzea, eta gure itsasertzean plastikoen presentzia ezagutzea hondakin horien metaketari aurre egiteko modu eraginkorra da».

Leer más
Europak Gipuzkoa saritu du plastikoaren aurka egiten duen borrokarengatik

Europak Gipuzkoa saritu du plastikoaren aurka egiten duen borrokarengatik

Eskualdeen Europako Batzordeak Ingurumeneko Departamentuaren eta Emaús fundazioaren kanpaina bat saritu du, Hondakinak Murrizteko 2018ko Europako Asteko ekintza garrantzitsuenetako bat den neurrian. Jose Ignacio Asensio: «Hondakinak murrizteak eta ekonomia zirkularrak dimentsio sozial garrantzitsua dute Gipuzkoan enplegua sortzeko eragile diren aldetik». Javier Pradini: «Gipuzkoak aurrera jarraitu behar du hondakinak murrizteko eta hondakinak berrerabiltzeko, etorkizuneko baliabideak baitira».

Leer más