Klima-aldaketarekiko egokitzapena eta erresilientzia

Klima aldaketaren ondorioak askotarikoak dira, eta temperatura igoerak larriagotu egingo ditu. Gipuzkoak, bere kokapen geografikoagatik eta bere ezaugarri sozioekonomikoengatik, hainbat arriskuri egin behar dio aurre, besteak beste, ibai  eta kosta uholdeen arriskua handitzeari, mendi hegalen lerradurei, lehorteei, suteei, bero boladei, bektore bidez transmititzen diren gaixotasunei, flora eta faunaren habitat naturalen degradazioari eta desagertzeari, eta abarri. Gipuzkoan klima-aldaketak lurraldean izan dezakeen eraginari eta kalteberatasunari buruzko txostenek klima-aldaketak izan dezakeen eraginari buruzko azterketa xehatua jasotzen dute.

Gipuzkoako Klima Aldaketaren Aurkako Borroka Estrategian, Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldea klima aldaketaren aurrean egokitzeko garatu behar dituen jarduera ildoak eta ekintzak zehazten dira.