Klima Bai!

Aldaketa klimatikoa da mende honetako ingurumen-erronka nagusia. Etorkizuna, nazioartean, nazioan, autonomia-erkidegoan eta tokian-tokian hartuko diren erabaki eta ibilbide-orrien mende egongo bada ere, neurri horiek bidelagun izan behar dituzte eskala desberdinetan garatzen diren arintze eta egokitzapen ekintzak.

 

Gipuzkoa aldaketa klimatikoarekiko kaltebera den lurraldea da, baina biztanleria aktiboa eta kontzientziatua du. Eta orain erakutsi ahal izateko unea da.

 

Klima Bai! lehiaketa honetan frogatu ahal izango duzu konprometitutako pertsonen parte zarela eta zure portaerak bat egiten duela aldaketa klimatikoaren aurrean.

 

Erronken programa bat abiarazi dugu, eta horrekin bat egin dezakezu hain jasangarriak ez dituzun ohiturak aldatzeko eta karbonoaren aztarna pertsonala murrizteko. Klima Bai! plataformari esker, besteak beste, etxeko energia kontsumoan eta joan-etorrietan duzun ingurumen-inpaktua murrizteko proposamenak ezagutu ahal izango dituzu. Zure lorpen guztiak aldaketa klimatikoari aurre egiteko baliagarriak dira.

 

Erronka horiei erantzuten diezun heinean, puntuak pilatzen joango zara, eta horiei esker, zure auzokideek pilatzen dituztenekin batera, 40.000 €, 20.000 €eta 10.000 €-ko sariak eskuratu ahalko dituzte puntuaziorik altuena lortzen duten udalerriek.

 

Sari horiek aldaketa klimatikoa arintzeko eta horretara egokitzeko proiektuetara bideratu ahalko ditu zure udalak.