lurralde oreka
Gure eginkizun nagusia da lurraldearen garapen ekonomikoan sektore eta eskualde guztien arteko oreka bermatzea.
- gipuzkoa
- Lurralde Oreka
- Hasiera
Orain Herri Txikiak
Gipuzkoako lurraldearen eremurik zabalena landa eremua da eta landa eremu honetan kokatzen diren udalerri txikiak Gipuzkoako udalerrien %50 baino gehiago dira.
Lurralde Oreka Zuzendaritzak bermatu nahi du Gipuzkoako landa eremuetako biztanleek hiri eremuetako biztanleek bezalako zerbitzu, azpiegitura eta bizi kalitate aukera berdinak edukitzea: herri txikietako telekomunikazio sareen zerbitzuen garapena eta ezarpena sustatzea, biztanleen bizitza kalitatea hobetzea, eta jarduera ekonomikoak eta hezkuntza eta aisialdi jarduerak garatzeko behar diren baldintzak sortzea …
Lurralde Oreka Departamentuaren helburua da Gipuzkoako lurralde oreka sustatzea, lurralde sistema deszentralizatu baten bidez, eta landa ingurunearen eta hiri ingurunearen arteko lankidetzaren bidez. Egituretan ahulagoak diren landa udalerriak indartzea, eta hango biztanleen bizi eta lan baldintzak eta ingurune garatuagoetako biztanleenak bat etor daitezen sustatzea.
Departamentuak udalekin eta landa garapeneko elkarteekin Lurralde Orekako estrategiak eta programak prestatu eta partekatzen ditu, hala nola tokiko ekimen berritzaileak bultzatu eta babestu.
Azken Albisteak
Babes publikoko zortzi etxebizitza tasatu eraikiko dira Bidania-Goiatzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta
Etorlur sozietate publikoak Bidania-Goiatzeko Udalarekin lankidetzan kudeatutako sustapen honek 2 eta 3 logelako etxebizitzak eskainiko ditu jabetza-erregimenean
Lehen sektorearen funtzio ekosistemikoa aitortzeko laguntza aitzindaria aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Eredu berriak nekazaritzak, abeltzaintzak eta basogintzak lurraldearen, ingurumenaren eta gizartearen alde egiten duen lana aitortzen du eta ekonomikoki babesten du. Eider Mendoza: "Lehen sektorea funtsezkoa da lurralde berde eta orekatu bat eraikitzeko, baita, noski, gure etorkizuna eraikitzeko ere; ekimen honekin urrats sendo bat ematen dugu haren balioa aitortzeko eta etorkizunerantz proiektatzeko"
Gipuzkoako Foru Aldundiak jabetza- erregimeneko babes publikoko etxebizitza tasatuen sustapena aurkeztu du Bidania-Goiatzen
Informazio saioa maiatzaren 14an izango da, 18:00etan, Bidania-Goiatzeko udaletxean.