Baso erreketak egiteko baimen eskaera

Azalpena

Basoko suteak prebenitzeko xedearekin, nekazaritza lurretan sastrakak, sasiak edo mozketa ondoko zaborrak kontrolpean erretzeko baimenak ematea.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Inprimaki normalizatua, guardaren laguntzaz bete beharrekoa
  • Eskaera orri normalizatua betetzeko beharrezko datuak datuak:
    • Eskatzailearen izen-abizenak
    • Eskatzailearen helbidea
    • Eskatzailearen telefonoa
    • Eskatzailearen NA
    • Lekuaren izena
    • Erreko den azalera
    • Partzelaren mugak
    • Irispideak
    • Erreko den landaredi mota

Informazio gehigarria

  • Helbidea:
    • Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua. Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia. Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua.
    • Gipuzkoa Plaza z.g., 3. solairua, 20004 Donostia – San Sebastián
  • Teléfonoa: 943 112075
  • Fax: 943 431154
  • E-mail helbidea: mendiakbulegoa@gipuzkoa.eus
  • Beste harreman batzuk: Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak (ENB).

Arautegia

Oharrak

  • Erreketarako baldintzak:
    • Egunero, erreketa hasi aurretik 943 420326, telefonoan jakinaraziko da, eta baimenaren zenbakia emango da; bertatik erreketa atzeratu ahal izango da, meteorologiaren egoerak ahalbidetzen duen arte
    • Guztiz debekatuta dago haizea indartsu dabilen egunetan sua egitea, bereziki hego haizea bada, baita moderatua dela ematen badu ere, eta soilik egun fresko eta bareetan egingo da, goizeko orduetan, 13:00etara arte; sua guztiz itzali arte zaindu behar da, eta eguzkia sartu baino bi ordu lehenago sua guztiz itzalita dagoela segurtatu behar da.
    • Mendi arbolatsuak edo sastraka dutenak dauden aldean, suebakiak irekiko dira erretenak eginez eta sastrakak garbituz.
    • Debekatuta dago igande eta jaiegunetan sua egitea.
    • Makinaz jasotako mozketa hondoko hondarrak erretzea debekatua dago.

Jakin beharrekoak

  • Larrialdietarako telefonoa: SOS-DEIAK: 112
  • Axolagabekeriagatik edo basoko suteen arautegiko baldintzak ez betetzeagatik gerta daitezkeen suteen erantzukizuna erretzeko baimenaren titularrari egotziko zaio eta, ondorioz, bere kontu joango dira sutea itzaltzeko gastuak eta, egonez gero, kalte-galeren ordainketa.