- gipuzkoa
- Mendiak eta eremu naturalak
- Tramiteak eta laguntzak
- Sarrera mugatuko bideetan zirkulatzeko baimen eskaerak
Sarrera mugatuko bideetan zirkulatzeko baimen eskaera
Babestutako Natura Guneetako sarrera mugatuko bideetan zirkulatzeko, berariazko baimena eduki behar da.
Nori zuzendua
Herritarrak, oro har
Baldintzak
Gipuzkoako Foru Aldundian eskaerari erregistroa (online/presentziala) ematea
Bide horietan motordunentzako sarbidea behar dela justifikatzea.
Eskaera epea
Urte osoan zehar
Izapidea egiteko moduak
Online bidez
Modu presentzialean
Eskaera orokorra (PDF) Modu presentzialean bakarrik
Plazaola biderako eskaera (PDF) Modu presentzialean bakarrik
Ebazteko gehienezko epea
3 hilabete, Sarrera Erregistroa egin denetik
Jaso beharreko agiriak
Baimen edo ukapen justifikatua, Landa Ingurunearen Garapenerako diputatuak izenpetutako ebazpenaren bidez.
Isiltasun administratiboaren ondorioak
Apelatzeko moduko ukapena
Informazio gehigarria
- Helbidea:
- Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua. Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia. Lurralde Oreka Berdeko Departamentua.
- Gipuzkoa Plaza z.g., 3. solairua, 20004 Donostia – San Sebastián
- Telefonoa: 943112079
- Fax: 943 431154
- E-mail helbidea: mendiakbulegoa@gipuzkoa.eus
- Beste harreman batzuk: Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak (ENB).
Araudia
- Orokorra:
- Euskadiko natura-ondasuna kontserbatzeari buruzko Legea.
- Euskal Autonomia Elkarteko Babestutako Naturaguneen Sarearen erroldaren antolaketa eta jardunbideari buruzkoa Dekretua.
- Natura Babesteko Batzorde Nazionalaren eginkizunak ARAUTZEN dituena, bere funtzionamendua antolatzeko arauak ematen dituena eta berari atxikitako batzorde espezializatuak zehazten dituen Errege Dekretua: Espazio Natural Babestuen Batzordea, Basoko Flora eta Faunaren Batzordea, Hezeguneen Batzordea eta Basoko Suteen kontrako Batzordea.
- Habitat Natural eta Basoko Flora eta Faunaren Kontserbazioaren bitartez Biodibertsitatea Bermatzen Laguntzeko Neurriak ezartzen dituen Errege Dekretua. 92/43/CEE Zuzentaraua aldatzen duena.
- Habitat Naturalen eta Basoko Flora eta Faunaren Kontserbazioaren bitartez Biodibertsitatea Bermatzen Laguntzeko Neurriak ezartzen dituen Errege Dekretua ALDATZEN DUEN Errege Dekretua.
- Berezia:
- Aralarko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana (NBAP) onesten duen dekretua.
- Aiako Harriko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana (NBAP) onesten duen dekretua.
- Pagoetako Natur Baliabideen Antolamendurako Plana (NBAP) onesten duen dekretua.
- Iñurritza ingurua babestutako Biotopo deklaratzen duen dekretua.
- Leitzaran ibaia babestutako Biotopo deklaratzen duen dekretua.
- Leitzarango Haranean barrena doan Plazaolako Bidean zer erabilera eta jarduera baimenduko diren eta, baimenak zer prozeduraren arabera emango diren arautzen duen Foru Agindua.