Baso Osasuna

320x162

Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek emdnako arauak garatzea eta betearaztea, mendietan sortutako izurriek eta gaixotasunek jotako eremuak aztertzeko, zaintzeko, antzemateko eta mugatzeko lanetan.

Prebentzioaren alorrean, mendien titularrek basoetako izurriak eta gaixotasunak saihesteko tratamendu fitosanitario egokiak egiteko obligazioa dute, baita behar diren basogintza tratamenduak egiteko ere. Horretarako beharrezkoa da Landare-osasunerako produktu aplikatzaile eta maneiatzaile txartela izatea eta Landare-osasunerako Produktuen Erregistroa ezagutzea.

Izurriak edo gaixotasunak jotako eremuen titularrek baso izurri eta gaixotasunen aurkako neurriak hartzeko eta horiek ezabatzeko lanetarako erabakitzen diren laguntzak lortu ahal izango dituzte.

 

 

 

 

Pinu beldarra

Beharrezkoa denean, Gipuzkoako Foru Aldundiak herri onurakotzat jotzen ditu pinu beldarraren aurkako tratamendu fitosanitarioak.

 

Fusarium

Pinuen gaixotasuna eragiten duen Fusarium Circinatum Niremberg et O’donnell onddoa Gipuzkoan errotik kentzeko eta kontrolatzeko neurri osagarriak.

 

 

Informazio gehiago: