27/1983 Legeak, azaroaren 25ekoak, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko harremanei buruzkoak, ezartzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak eskumen esklusiboa duela mendietan, baso ustiapenetan eta zerbitzuetan, abelbideetan eta larreetan (Autonomia Estatutuaren 10.8 artikuluan jasotakoaren arabera), basozaintzan eta nekazaritza eta baso lurzoruen hobekuntzan eta kontserbazioan.
Eskumen hori Gipuzkoako Mendien Foru Arauan gauzatzen da.
Basozaintza Zerbitzuarekin batera Basozaintza taldea eratu zen. Basozaintzaren eginkizuna da basoei, ehizari, errekako arrantzari eta naturaren babesari buruzko araudian ezarritakoa behar bezala betetzen dela zaintzea eta kontrolatzea. Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainak, dagozkien eginkizunak betetzerakoan, agintaritzaren agenteak dira ondorio guztietarako.
Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak goian aipaturiko alorretan gauzatzen dituen lanetan parte hartzen dute.
Halaber, basogintza alorreko baimenak eta diru laguntzak izapidetzen dituzte eta behar bezala betetzen diren zaintzen dute.