- gipuzkoa
- Mendiak eta eremu naturalak
- Tramiteak eta laguntzak
Laguntzak
Baso laguntzak
Gipuzkoako mendien eginkizun ekonomikoak, ekologikoak eta sozialak, modu jasangarri batean, mantentzeko eta garatzeko helburuarekin, baso laguntzetarako deialdi bat egiten da urtero.
Landa-lurzoruaren lursailak mugatzea
Laguntza hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriko landa-inguruneko jabetzen mugak hobeto definitzen eta eguneratzen laguntzea, dauden mugak eta mugarriak identifikatuz eta horien kartografia digitala eginez.
Tramiteak
Babesguneetan ekintzak antolatzeko baimen eskaera orokorra
Baso erreketak egiteko baimen eskaera
Basoko suteak prebenitzeko xedearekin, nekazaritza lurretan sastrakak, sasiak edo mozketa ondoko zaborrak kontrolpean erretzeko baimenak ematea.
Baso lursailetan erabilera aldatzeko baimen eskaera
Bere ezaugarriengatik argi eta garbi basogintzarako joera duten lurrak babesteko, baimena eskatu beharko da lurzoruaren egoera fisikoan edo mendietan dagoen landaretzan funtsezko aldaketa dakarren edozein jarduera egiteko.
Basoberritze lanetan makineria erabiltzeko jakinarazpena
Basoberritzearen ziurtagiri eskaera zerga-arinketarako
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 33/2014 Dekretuaren arabera, baso ustiapenen diru sarrerei dagokienez, basoberritze lana gastu kengarria da. Lana zuritzeko, egindako basoberritzearen ziurtagiria eskatu daiteke.
Basoberritzeko lanetarako makineriaren erregistroa
Erregistro honetan egoten dira basogintzan aritzen diren enpresak, baso berritze lanetarako lur sailak prestatzeko makineria autopropultsatua erabiltzen dutenak.
Kirol jarduerak antolatzeko baimen eskaera
Kirol jarduera antolatuak, bereziki lehiatzekoak, Espazio Natural Babestuetan eta Herri Onurako Mendietan araututako jarduerak dira eta, ondorioz, egin ahal izateko baimena eduki behar da.
Larretokietara igotzeko eskaerak
Prozedura informatizatu bat dago, herritarrek bidalitako artzaintzarako eskaerak tramitatzeko eta bidaltzeko, horiek ustiategien erregistroko datuekin eta larreen karga-ahalmenarekin kontrastatzeko, eta ondoren dagozkion baimenak bidaltzeko.
Oxido kuprosoa aurre komunikazioa
%75 [WG] P/P oxido kuprosoz formulatutako fitosanitarioarekin baso koniferoetan tratamendua egiteko aurre komunikazioa (Banda gorria/marroia)
Sarrera mugatuko bideetan zirkulatzeko baimen eskaera
Espazio Natural Babestuetako sarrera mugatuko bideetan zirkulatzeko, berariazko baimena eduki behar da.
Tasatzaileen erregistroan izen-ematea
Zuhaitzak mozteko baimena eskatzerakoan exijitutako tasazioak egiteko baimena duten baso ustiapenen tasatzaile-kubikatzaileen erregistro ofiziala.
Zuhaitz mozketak egiteko baimen eskaera
Nekazaritza lurretan zuhaitzak mozteko baimena.
Beste edozein tramiteri buruzko informazioa lortzeko ondorengo bideak erabil daitezke:
- Helbidea:
- Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua. Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia. Lurralde Oreka Berdeko Departamentua.
- Gipuzkoa Plaza z.g., 3. solairua, 20004 Donostia – San Sebastián
- Telefonoa: 943 112988
- Fax: 943 431154
- E-mail helbidea: mendiakbulegoa@gipuzkoa.eus
- Beste harreman batzuk: Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak (ENB).