Herri Onurako Mendiak

Gipuzkoako herri onurako mendiak arautzen dituztenak 7/2006 FORU AGINDUA, Gipuzkoako Mendiei buruzkoa (GAO, 2006-10-26), 43/2003 Mendi Legea (BOE 22-11-2003) y eta aurrekoa aldatzen duen 10/2006 Legea (BOE 29-4-2006) dira.

Herri mendiak dira, eta hainbat helburu lortzeko unean ekarpen erabakigarria egiten dutenez Herri Onurako Mendi izendatu dituzte; helburu aipatuak honakoak dira:

  • Lurra higaduraren aurrean babestea
  • Erregimen hidrologikoa erregulatzea
  • Azpiegiturak babestea
  • Klima aldaketaren kontrako borroka
  • Dibertsitate biologikoa kontserbatzea
  • Baso sutearen arriskua murriztea
  • Paisaia kontserbatzea
  • Herritarrentzako laket eta aisialdia
  • Landako biztanleria mantentzea
Mapa de montes de uso público

Neurri batean, egungo naturgune babestuen aitzindariak dira. Izan ere, Gipuzkoako naturgune gehienak Herri Onurako Mendietan eratu dira. Horietako asko XIX. mendean gertatu ziren herri ondasunen desamortizazioetatik salbatzea lortu zuten herri mendietatik heldu zaizkigu; beste batzuk, berriz, geroago erosi zituzten bai udalek bai Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Herri onurako mendi izate horrek, mendiei buruzko foru arauak ezartzen dituen kautelei esker, babes handiagoa ematen die mendi horiei, dituzten ezaugarriak alda ditzaketen beste erabilera batzuen aurrean.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mendi eta Ingurune Naturaleko Zuzendaritzak kudeatzen ditu, jabe diren toki erakundeekiko elkarlanean; Foru Aldundiak berak zertzen du baso zaintza, eta badauzka horretarako behar diren zerbitzu teknikoak ere. Baso administrazioak ahalegina egiten du bere kudeaketaren bidez biodibertsitatea, produktibitatea, birsortzeko ahalmena, bizitasuna eta, orain zein etorkizunean, mendi horiek eskaera ekologiko, ekonomiko eta sozialak asetzeko duten gaitasuna mantentzeko.

Gipuzkoako Herri Onurako Mendien egungo katalogoa 108/1995 Foru Dekretuak onartu zuen (GAO, 1995-12-4). Gaur egun, guztira 91 mendi daude herri onurakotzat katalogatuta; denen artean 34.050 ha hartzen dituzte, hau da, Gipuzkoako azalera osoaren % 17. Mendi horien jabeak 40 udalerri, Enirio-Aralar Mankomunitatea, Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoa, Gipuzkoako Partzuergoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira.