Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Zuhaitz bereziak

Zuhaitz Bereziak

Imagen de árbol singular

Zuhaitz apartekoen figura Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko Legearen 50. artikuluan dago jasota. Bere ezaugarri aparteko edo aipagarriak direla eta (neurria, adina, historia, edertasuna, kokapena, etab.) babes berezia merezi duten zuhaitzak dira.

Babes horren bidez aitortu egin nahi da, nolabait, zuhaitzek gure zibilizazioaren garapenean izan duten eta duten eginkizuna. Gure mendien higadura galarazi dute, sutarako egurra eman digute berotzeko eta kozinatzeko, gure etxeak eraikitzeko materiala eman digute, eta faunaren babesa izan dira. Planetari arnasa ematen diote, eta aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan lehen lerroan daude. Maila sentimentalean, gure arbasoekin lotzen gaituzte, haiek ere babes izan baitzituzten, aterpe, eta gure ondorengoek ere erabiliko dituzte.

Ezagutza edo errekonozimendu horren adierazgarri ditugu zin-egite zuhaitzak, eta baita Gipuzkoako Batzar Nagusiek zuhaitza babesteko eta sustatzeko emandako xedapen ugari ere, helburua beti lortu ez bazuten ere.