Atzealdea NAHI: Parte hartu ala ez parte hartu, hori da gakoa

NAHI: Parte hartu ala ez parte hartu, hori da gakoa Egina

Jardunaldia

Parte hartzeko ezinbestekoak diren motibazioaren eta konfiantzaren gaian sakonduko da: zeintzuk dira parte hartzeko borondate eta motibazioan eragiten duten gakoak? Zerk laguntzen/errazten du eta zerk, berriz, oztopatu?

Parte hartzeko; aukerak, baldintzak eta gaitasuna izan behar dira. Baina baita nahia eta gogoa. Azken garaian, geroz eta leku handiagoa hartzen ari da motibazioan dagoen galera. Dela sistema politiko eta alderdi politikoekiko dagoen desatxekimendua, dela Erakundeen ekimenez abiatutako partaidetzarekiko somatzen den konfiantza falta. Hori dela eta, deskonfiantza horren atzean dauden arrazoietan sakondu eta partaidetzan esku-hartzen dugun aktore ezberdinen aldetik, ikuspegi kritiko eta auto-kritikoa zorroztuz, egoera hau gainditze bidean ipintzeko urratsak emateko baliagarria izan daitekeen espazioa sortu eta eskaini nahi dugu. Ez formula majikoen bila, baina bai, partaidetza ekosistemako subjektu ezberdinak elkarrekin mahai berdinean eseraraziz. Funtsean partaidetza nahien moteltzea komunean dugun arazoa da eta beraz, egunerokoan elkarri hitz egiteko eta elkar entzuteko aukera eta tarterik hartzen ez dutenak horretan jarri nahi ditugu. Beti ere, parekoa txikitu eta arrazoia izatea bilatzen duen jarreraz baino; aurrera begira modu eraikitzailean aritzeko prestutasunez.

Helburuak:

Ikastaro hau Partaidetza aztergai: nahi, ahal, jakin solasaldi zikloaren lehen Saioa da. Zikloa “Ahal: parte hartu, nahia eta ezina” eta “Jakin: partaidetza-on” saioekin osatzen da.


-Parte hartu nahi izatean eragiten ari diren gakoez elkarrekin hausnartzea, besteak beste motibazioan eta konfidantzan sakonduz.

-Gako hauen inguruan elkarrizketa zintzo dat bideratzea, kritiko eta autokritikoa: zerk ez du laguntzen? Eta, zerk laguntzen du? Elkarrizketa kritiko eta autokritikoa sustatzea.

-Gogoeta partekatu hauetatik abiatuta praktika berriak irudikatu.

-Parte hartze politika eta ekimen desberdinetako aktoreak elkartu gogoeta partekatzeko: politikariak, teknikariak eta herritarrak.

Datak:

2023. urteko urtarrilaren 26an, ostegunean. 

Formatua:

Aurrez aurrekoa

Lekua:

Azpeitia

Hizkuntza:

Euskara

Gaztelaniarako  itzulpena egongo da.

Bideoak

Baliabideak
NAHI: Parte hartu ala ez parte hartu, hori da gakoa
AHAL: Parte hartu, nahia eta ezina
JAKIN: Partaidetza-on
Lotura duten ekintzak Ordua
1 Partaidetza aztergai: nahi, ahal, jakin
Egina
0 AHAL: Parte hartu, nahia eta ezina
Egina
0 JAKIN: Partaidetza-on
Egina