Atzealdea JAKIN: Partaidetza-on

JAKIN: Partaidetza-on Egina

Jardunaldia

Parte hartzen jakin ere egin behar da. Talde lanean aritzeko trebatu, deliberatzen ikasi, kultura politikoa eraldatu, teknologia berriak menperatu, hizkuntza/hizkera ezagutu eta abar. Covid pandemia geroztik, gure gizartean geroz eta leku handiagoa eta garrantzitsuagoa hartzen joan den mundu digitalak, azkartu egin du bere hedapena. Orain artean, arrakala digitala da ezagun egin dena gure artean, aldiz horri bigarren saioan ekingo diogunez, kasu honetan beste leku batetik ekin nahi diogu partaidetza digitalari. Ze aukera berri eskaintzen dizkigu? Potentzialitate guztiak arakatu ditugu? Zeintzuk dira bere mugak? Nola osagarritu beste partaidetza eta komunikazio bideekin?

Ikastaro hau “Partaidetza aztergai: nahi, ahal, jakin” solasaldi zikloaren hirugarren saioa da. Zikloa “Nahi: parte hartu ala ez parte hartu, hori da gakoa”; eta “Ahal: parte hartu, ala ez parte hartu, hori da gakoa” saioekin osatzen da.

Egitaraua:

Teoriatik bakarrik ez, esperientziatik ere landu nahi dugu, praktika zehatzen gainean bultzatuz hausnarketa eta gogoeta horretatik praktika berriak sortzeko.

Hitz egin eta entzuketa aktiborako ahal den eta espaziorik seguruena eta libreena eraiki nahi dugu.

Helburuak:

Teknologiak zer aukera eta zer metodologia berri eskaintzen ditu ezagutzea.

Teknologi berriak sortu ditzaketen arrakala zein alborapen berrien inguruan hausnartzea.  

 

Datak:

2023. urteko martxoaren 24a

Formatua:

Aurrez aurrekoa

Lekua:

Aiete

Hizkuntza:

Euskara

Gaztelaniara itzulpena egongo da

Baliabideak
AHAL: Parte hartu, nahia eta ezina
JAKIN: Partaidetza-on
Lotura duten ekintzak Ordua
1 Partaidetza aztergai: nahi, ahal, jakin
Egina
NAHI: Parte hartu ala ez parte hartu, hori da gakoa
Egina
0 AHAL: Parte hartu, nahia eta ezina
Egina