Atzealdea AHAL: Parte hartu, nahia eta ezina

AHAL: Parte hartu, nahia eta ezina Egina

Jardunaldia

Parte hartzeko aukera eta baldintzak eman behar dira. Prestutasuna bakarrik ez baita nahikoa, eta prestutasuna bera aukera eta baldintzen araberakoa ere izan daiteke. Parte hartu nahi duen orok ezin baitu parte hartu, ezberdinkeriak lekua duen gizarteetan, bederen ez. Maila ekonomiko eta kulturalak, genero eraikuntzek, esleitutako arrazak, egoera administratiboak, adinak, gaitasun funtzionalek, sexualitateak, bizitokiak, digitalizazio mailak, mugikortasunak, hizkuntza ahalmenak eta abar luzeak eragina dute parte hartzeko baldintzetan. Ahaztu gabe, Partaidetza aukeretan elkarte zein administrazio publikoek eta sistema politikoak proposatzen duten bitarteko, denbora eta moduek ere partaidetza ahalmena handitu edo gutxitu dezaketela. Partaidetza bultzatu eta sustatzeko asmoz, balioan ipini eta aitortzeari begira, hobariak egon behar ote dira? Zeintzuk dira horren arrisku eta indarguneak? Mundu zabalean zein esperientzia daude? Gipuzkoan zein gogoeta egin dira?

Ikastaro hau “Partaidetza aztergai: nahi, ahal, jakin” solasaldi zikloaren bigarren saioa da. Zikloa “Nahi: parte hartu, ala ez parte hartu, hori da gakoa” eta “Jakin: partaidetza-on” saioekin osatzen da.

Egitaraua:

Teoriatik bakarrik ez, esperientziatik ere landu nahi dugu, praktika zehatzen gainean bultzatuz hausnarketa eta gogoeta horretatik praktika berriak sortzeko.

Hitz egin eta entzuketa aktiborako ahal den eta espaziorik seguruena eta libreena eraiki nahi dugu.

Hizlari eta aditu-arituak. Bi mahai inguru: (1) Nola aitortu partaidetza? Eta (2) Partaidetza arrakala ezberdinak aztergai: Gazteak, landa eremukoak, nagusiak, migratzaileak, arrazializatuak, analfabeto digitalak, emakumeak…

Ariketa desberdinak, taldean zein pleanarioan landu eta entzundako gakoen inguruan hausnartzen eta praktika berrietarako proposamenak diseinatzen.

 

 

Helburuak:

-Parte hartzea bultzatzeko nola sortu aukerak eta baldintzak: zailtasunak dituzten giza kolektiboei ahotsa eman hauen premiak eta proposamenak entzuteko.

-Zein dira arrakala nagusiak eta nola aurre egin.

-Parte hartu ahal izateko hobari eta modu ezberdinen inguruan hausnartu, aukera eta arriskuak.

-Kanpoko zein bertako esperientzietatik ikasi.

 

Datak:

Otsailaren 25ean, 10:00etatik 18:00etara

Izen-ematea:  https://www.uik.eus/eu/jarduera/ahal-parte-hartu-nahia-ezina

Formatua:

Aurrez aurrekoa

Lekua:

Miramar Jauregia

Hizkuntza:

Euskara

Gaztelaniarako itzulpena egongo da

Bideoak

Baliabideak
AHAL: Parte hartu, nahia eta ezina
JAKIN: Partaidetza-on
Lotura duten ekintzak Ordua
1 Partaidetza aztergai: nahi, ahal, jakin
Egina
NAHI: Parte hartu ala ez parte hartu, hori da gakoa
Egina
0 JAKIN: Partaidetza-on
Egina