Herritarren partaidetza prozesua, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2019-2030 Plan Orokorra egiteko

Herritarren partaidetza prozesua, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2019-2030 Plan Orokorra egiteko

Ireki da partaidetzazko deliberazio prozesuari dagokion protokoloaren zirriborroari buruzko kontsulta egiteko epea, 2018ko ekainaren 18tik uztailaren 13ra.

-ren irudia
 Herritarren partaidetza prozesua, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2019-2030 Plan Orokorra egiteko

1/2010 Foru Arauak, uztailaren 8koak, herritarren partaidetzari buruzkoak, ezarritakoaren arabera, foru arauen aurreproiektuak prestatzeko lanetan, horien xedea garrantzi bereziko gaiak direnean, hiri hondakinen kudeaketa gaia den bezala, herritarren partaidetzaren prozesua egingo da.  Horregatik, eta hasieratik, planak partaidetzazko deliberazio prozesu bat jasotzen du. Prozesu horretan hainbat eragile sozial eta instituzionalek hartuko dute parte, plana prestatzeko eragile horien ekarpenekin dokumentua aberastearren eta horrela gobernu ekintzetan gardentasuna areagotzeko. Horretarako, protokolo zirriborro bat prestatu da, aipatutako prozesuaren oinarriak ezarriko dituena, eta Herritarren Partaidetzarako Foru Zuzendaritzak onartu behar duena.

Testuinguru honetan, Herritarren Partaidetzarako Foru Zuzendaritzak partaidetzazko deliberazio prozesuaren protokoloaren zirriborroaren inguruko kontsulta epe bat ireki du, 2018ko ekainaren 18tik uztailaren 13ra.

Partaidetzazko deliberazio prozesuaren protokoloaren zirriborroa esteka honetan kontsultatu daiteke:

https://www.gipuzkoa.eus/documents/917770/3687614/PROTOCOLOPROCESOPARTICIPACI%C3%93NDELIBERATIVA18062018.pdf/ab8f73bb-184e-9bc4-4850-a09b5b26995d

Era berean, inprimaki bat sortu da, webean, herritarrek egoki irizten zaizkien iradokizun guztiak egin ditzaten:

https://www9.gipuzkoa.eus/WAS/HACI/WATGipuzkoatariaWEB/inicio.do?idioma=C&app=1007

Ekarpen guztiak jaso ondoren, eta behin betiko protokoloa egin eta onartu ondoren, izena emateko epea irekiko da, 2018ko uztailaren amaieratik abuztuaren amaierara arte. Epe horretan, herritarren entitate eta pertsona interesatuek izena eman behar dute, ondoren partaidetzazko deliberazio prozesuan parte hartu ahal izateko. Behin izen-emate guztiak eginda, eta Herritarren Partaidetzarako Foru Batzordeak partaidetzazko deliberazio prozesua noiz irekiko den erabaki ondoren, prozesua hurrengo hilabeteetan egingo da, 2018 amaitu aurretik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1982an heldu zion, lehendabizikoz, Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko plan zuzendaria egiteari;  ordutik gaur arte egin diren planifikazioetan ez da egin Gipuzkoa osoari begirako parte-hartze prozesu publiko sistematizatu eta orokorrik, gai honi oinarri zabaleko akordioen bidez heltzeko. Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatu Jose Ignacio Asensiok azpimarratu zuen bezala, «parte hartzeko prozesu honi erantzukizun osoz heltzen zaio. Horregatik, prozesu honetan erantzukizun partekatu baina bereizien printzipioa aplikatuko da. Izan ere, eragile guztiek aukera izango dute horretarako zabalduko diren bideak erabili eta beren ekarpenak bideratzeko”.