Proiektuak

aurrekontu irekiak 22/23

Baduzu zer esan, badugu zer egin.
Eraiki dezagun Gipuzkoaren etorkizuna denon artean.

Aukeratu gure lurralderako 10 proiektu interesgarrienak.

BOZKATU
 
 
 

Eskerrik asko Gipuzkoaren etorkizunarekin duzun konpromisoa erakusteagatik

 

PARTAIDETZA

Gipuzkoak hitz egin du

Gipuzkoako Foru Aldundian entzute aktiboa egitearen aldeko apustua egin dugu, herritarren beharrak zein diren eta 2022ko aurrekontuak zein proiektutan inbertitu nahiko lituzketen lehen eskutik ezagutzeko.

Eta, beste behin ere, herritarrek konpromisoa erakutsi dute batzen gaituen etorkizunarekin, eta gure lurraldearentzat interes handikoak diren milaka proposamen helarazi dizkigute. Eskerrik asko zuen ekarpenengatik!

 

2022rako proiektuen definizioan herritarrek izandako partaidetzaren laburpena

2,398 proposamen

1,541 pertsona

88 udalerri

 

PROIEKTUAK ETA EKIMENAK

Zure proposamenak proiektu bihurtzen ditugu

Herritarren proposamen batzuk kategoria desberdinetan multzokatu eta proiektu bihurtu ditugu, zure ustez Gipuzkoarentzat 10 onuragarrienak direnak HAUTA DITZAZUN.

 

2,000,000aurrekontuan

36 proiektu

Zabaldu kategoriak eta ezagutu hautatu beharreko proiektuak:

Bide azpiegiturak

Motorzaleak babesteko sistemak instalatzeko azterketa

AURREKONTUA: 70.000 €

Foru bide sarean motorzaleak babesteko sistemak instalatzeko beharrak aztertzeko azterlana, segurtasuneko hesi metalikoak osatzeko eta lehenesteko irizpideak definitzeko.

Mugikortasuna eta garraioa

Bizikleta bideen erabilera partekatuari buruzko gida

AURREKONTUA: 50.000 €

Bizikleta bideen foru sarearen erabilera partekatuari buruzko gida bat egin, argitaratu eta zabaltzea udal teknikarientzat, bai eta gida horren bertsio bat ere, publiko orokorrari egokitua, bide horien funtzionamendu arauei buruzko informazioa emango duen idazketa laburrago eta eskuragarriago batekin, erabiltzaile mota guztien artean errespetua sustatze aldera.

Bizikletak elektrifikatzeko dirulaguntzak

AURREKONTUA: 200.000 €

Bizikleta konbentzionalak elektrifikatzeko dirulaguntzen programa, bizikleta horiek joan-etorri motordunak ez diren beste garraiobide alternatibo gisa erabil daitezen sustatzeko.

Foru bidegorrietan hiri-altzariak, pixatokiak eta iturriak jarzeko dirulaguntzak

AURREKONTUA: 200.000 €

Udalei dirulaguntzak ematea foru sareko bidegorrietan hiri-altzariak, pixatokiak, iturriak eta abar jar ditzaten, sare honen erabiltzaileen joan-etorrien kalitatea hobetzeko.

Ingurumena

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen sarea

AURREKONTUA: 200.000 €

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazio publikoak ezartzea 5.000 biztanletik beherako Gipuzkoako udalerri guztietan.

Energia transformazio komunitarioko Gipuzkoako bulegoa sortzea

AURREKONTUA: 200.000 €

Energia Transformazio Komunitarioko Gipuzkoako Bulegoa sortzea, Tokiko Energia Komunitatea sortzeko interesa duten pertsona, ETE eta erakunde guztiei laguntzeko eta trantsizio energetikoaren erdigunean kokatzen laguntzeko.

Gipuzkoako ibai arroak, hondartzak eta itsasertzak garbitzea

AURREKONTUA: 200.000 €

Lurraldeko ibai eta itsasertz espazioetan dauden hondakinak biltzeko eragiketak profesionalizatzeko eta sistematizatzeko baliabide ekonomikoak inbertitzea.

Aldundiaren jarduerari lotutako karbono aztarna konpentsatzea

AURREKONTUA: 200.000 €

Gipuzkoako Foru Aldundiaren jardueratik eratorritako zuzeneko eta zeharkako isuriei lotutako karbono aztarnaren kalkulua eta emisioen konpentsazioa, lurraldeko karbono hustutegien ahalmena handituz eta hobetuz, Naturklima Fundazioaren karbono funtsaren bidez.

Ekonomia, enplegua eta turismoa

Denbora bankuak martxan jartzea

AURREKONTUA: 135.000 €

Gipuzkoan (lurralde-dimentsio egokietan) “denbora-bankuak” ezartzea bideragarria den aztertzea (denbora bezalako ondasun ukiezin baten trukea, elkarren arteko lankidetza-harremanak ezartzen dituzten pertsonen bidez, sare interkonektatuak sortuz), lankidetza-ekonomiako modu berriak garatu ahal izateko eta gizarte-kohesio handiagoa eta hobea lortzen laguntzeko.

Gaitasun humanistiko/sozialak sustatzea enpresen iraunkortasunean

AURREKONTUA: 200.000 €

Enpresen jasangarritasun hirukoitza (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) lortzen laguntzeko beharrezkoak diren gaitasunen garapena sustatzea; eta titulazio humanistiko eta sozialak dituzten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, Gipuzkoako enpresei etorkizuneko enplegurako beharrezko esperientzia eta ezagutza emanez.

Gazteek sustatutako enpresa proiektu berriak finantzatzea

AURREKONTUA: 200.000 €

Finantza tresna berriak garatzea abal gisa, 35 urtetik beherako gazteek sustatutako enpresa proiektuen bideragarritasun handiagoa ahalbidetzeko.

Landa-mundua eta mendiak

Mendi publikoak garbitzea eta mantentzea

AURREKONTUA: 200.000 €

Baso suteak prebenitzeko lanak, 250 hektareatan suebakiak jarriz eta baso pisten ertzetako 125 km-ko sastrakak kenduz, baso sutea gertatuz gero azkarrago kontrolatu ahal izateko.

Basoak bertako espezieekin basoberritzea

AURREKONTUA: 200.000 €

Partikularrek espezie autoktonoak erabiliz mendiak birpopulatzeko dirulaguntzak ematea.

Landa inguruneko bide homologatuak egokitzea

AURREKONTUA: 100.000 €

Aurrez homologatutako oinezkoentzako 800 kilometro egokitzea landa ingurunean, eta horien seinaleztapena hobetzea, elementu integratzaile garrantzitsua baitira landa munduaren eta hiri munduaren artean. Baldintza homologatuak edukitzeak baldintza horien kalitatea eta herritarren gozamen egokia bermatzen ditu, landa ingurunea errespetatuz.

Elikadura jasangarria eta osasungarria sustatzeko ekimenak

AURREKONTUA: 200.000 €

Gipuzkoako herritarrentzako elikadura jasangarri eta osasungarria bultzatzeko ekimenak garatzea, OKm-aren ekoizpenaren aldeko ekimenak bultzatuz eta gizartea kontsumo arduratsuaren alde sentsibilizatuz.

Berdintasuna eta aniztasuna

Kirol ekipamenduen erabilera genero ikuspegitik

AURREKONTUA: 50.000 €

Gipuzkoako eliteko kirol talde maskulinoek eta femeninoek kirol instalazioak erabiltzeari buruzko diagnostikoa egitea, genero ikuspegitik, egungo egoera zehazten duten kausak aztertuz eta, hala badagokio, hobetzeko aukerak proposatuz.

Gizarte politikak: haurrak eta gizarteratzea, adinekoak, desgaitasuna, zainketak

Nahasmendu mentala duten adingabeei arreta emateko eguneko zentroa

AURREKONTUA: 75.000 €

Nahasmendu mental larria duten adingabeei arreta emateko arreta soziosanitarioko eta hezitzaileko eguneko zentroaren eredu bat definitzea. Eredu horren bidez, pertsona horien banakako, familiako, taldeko eta gizarteko egokitzapen zailtasunen adierazpide anitzetara egokitutako tratamendu terapeutikoak egin ahal izango dira.

Gaixotasun mentala duten pertsonak gizarteratzea

AURREKONTUA: 150.000 €

Aisiako eta denbora libreko egungo zerbitzua zabaltzea, eremu geografikoa eta esku hartzeko ordutegia handituz, gaixotasun mentala duten pertsonak komunitatean txerta daitezen sustatzeko, dauden aisiako baliabideak erabiliz eta elkargune batetik, «aisiako eta astialdiko zentro»tik edo «klub sozial»etik antolatuz.

Desgaitasuna duten pertsonen gaitasun juridikoa babestea

AURREKONTUA: 50.000 €

Kuradoretzapean (aurreko legedian tutoretza zena) dauden pertsonen senideei eta herritar guztiei zuzendutako informazio zerbitzua, gizarteari 8/2021 Legearekin lotutako informazio orokorra emango diena eta banakako orientazio eskaerei ere erantzungo diena. Lege horrek legeria zibila eta prozesala aldatzen ditu, desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa gauzatzen laguntzeko.

Lan aukerak gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden emakumeentzat

AURREKONTUA: 50.000 €

Lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten eta gizarte bazterkeriako arriskuan dauden emakumeei zuzendutako ekintzak, orientazioa, prestakuntza eta bitartekotza soziolaborala garatzea, ikuspegi integral batetik.

Gizarte bazterketako osasun mentalari buruzko sentsibilizazio kanpaina

AURREKONTUA: 50.000 €

Gipuzkoako biztanleei zuzendutako kanpaina, gaixotasun mentalak dituzten pertsonen errealitateari, egoerari eta helburuei buruz sentsibilizatzeko, kolektibo horren egoera ikusarazteko, gizarte bazterkeriako prozesuak saihesteko, arreta hobetzeko eta haien gizarteratzea sustatzeko.

Familiarik gabeko gazteentzako prebentzio programa eta komunitate jarduerak

AURREKONTUA: 50.000 €

Familiarik gabeko gazteei zuzendutako eta aisialdi eta denbora libre osasungarria sustatzera bideratutako prebentzio jarduera komunitarioak egitea, laguntza sare positiboak sortzea sustatzeko.

Etxerik gabeko pertsonentzako aterpetxe plazak irekitzea.

AURREKONTUA: 200.000 €

Etxerik gabeko pertsonak hartzeko aterpetxeetan plazak irekitzea, desegituraketa eta narriadura pertsonaleko prozesuak saihesteko, hasierako harrera sustatuz, gutxieneko bizi baldintzak emanez eta gizarteratzeko laguntza emanez.

Kontsumo hasiberrien, eskola porrotaren eta portaera arazoen prebentzio programa

AURREKONTUA: 50.000 €

Droga kontsumo hasiberriak, eskola porrota eta portaera arazoak dituzten gazteei zuzendutako prebentzio jarduerak eta ekintzak garatzea droga mendekotasunak prebenitzeko, problematika horiei gazte bakoitzari egokitutako metodologia malgu batekin helduz eta ikuspegi integral bat erabiliz.

Gazteria eta kirolak

Udalekuetarako eta udako jardueretarako plazak gehitzea

AURREKONTUA: 200.000 €

Udaleku eta udako jardueretako plaza eskaintza handitzea Udalekuetan (haurrak), Gazte oporraldietan (nerabeak), elkarteetako kanpamentu eta kolonietan, eta udalen udaleku irekietan.

Aisialdi osasungarriko alternatibak gazteentzat

AURREKONTUA: 200.000 €

Haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako aisialdiko hezkuntza eskaintza, pertsona gisa garapen integrala izan dezaten lehentasunezko 4 arlotan: Egonaldiak naturan, teknologia aktiboa, herri txikiak eta asteburuak.

Gazteentzako topaguneak sortzea

AURREKONTUA: 200.000 €

Gipuzkoako gazte zentroei buruzko azterlan bat egitea eta Gipuzkoako udalerriren batean ko-gestioko esperientzia pilotu bat sortzea, gazteentzako topagune eta jarduera gune izan dadin. Nerabeekin Gipuzkoako Gaztelekuen egungo sarea berritzea eta indartzea, herritarrek parte hartzeko politika aktiboen bidez.

Udalaren kirol zerbitzuak handitzeko eta hedatzeko dirulaguntzak

AURREKONTUA: 200.000 €

Dirulaguntza lerro bat ezartzea, udal kirol instalazioen ordutegiak zabaltzeko, "Herri kirolak" antolatzeko, herritar guztiei parte hartzeko eta kirol txartelak erabiltzeko (udal kirol zerbitzuak).

Herritarrentzako sarbide libreko kirol instalazioen eraikuntza bultzatzea

AURREKONTUA: 200.000 €

Dirulaguntzen lerro bat irekitzea tokiko erakundeentzat, herritarrentzako sarbide libreko kirol instalazio berrien sorrera finantzatzeko, hala nola bizikletetarako zirkuituak, kirol anitzeko pistak, skate eremuak eta hainbat jarduera fisiko egiteko espazioak.

Euskara

Galtzaundi egunkaria digitalizatzea

AURREKONTUA: 50.000 €

Galtzaundi 90eko hamarkadan sortu zen Tolosaldean, eta Tolosaldeko albiste, elkarrizketa eta erreportaje ugari biltzen ditu paperean. Galtzaundi egunkaria digitalizatzeko proiektua sustatzearen helburua da artxibo hori ez galtzea eta pertsona guztientzat eskuragarri egotea.

Gizartean euskararen ulermena zabaltzea

AURREKONTUA: 100.000 €

Euskararen ezagutza zabaltzea, Ulerrizketa metodologia hedatuz, ondo moldatzen ez diren pertsonengan arreta jarriz (euskaraz aritzeko komunikazio metodologia bat da Ulerrizketa, kideren batek euskaraz aritzeko eta ulertzeko gaitasun mugatua duenean aplika daitekeena).

Lantokietan euskaraz lan egitea

AURREKONTUA: 100.000 €

Eremu sozio-ekonomikoan hizkuntza lantzea beharrezkoa da; izan ere, gazte askok, ikasketak euskaraz egin ondoren, gaztelania erabiltzen dute lanean. Hori saihesteko, euskaraz lan egiteko baldintza egokiak sortu behar dira, langileak, arduradunak eta zuzendariak Eusle metodologiaren sustapenean inplikatuz.

Euskarazko kultur sorkuntza sustatzeko bekak

AURREKONTUA: 195.000 €

Kalitatezko euskarazko ekoizpenak sustatzeko bekak, euskal kultura eskaintza osoagoa izan dadin: antzerkia, literatura, musika...

Kirolaren eremuan euskara sustatzea

AURREKONTUA: 100.000 €

Euskararen presentzia gazteen kirol eremuan eta klubetan areagotzea, planteamendu berritzaile eta integral batean integratuta, gazteek kluben kirol jardueretan euskara erabiltzeko aukera izan dezaten: entrenamenduak, erreferente euskaldunak...

Kultura eta aisia

Gipuzkoako talentu gaztea sustatzea

AURREKONTUA: 200.000 €

Lurraldeko gazteei kultura enpresa eta erakundetan lanbide aukerak sortzen laguntzeko eta organizazio horien berrikuntza eta eraldaketa bultzatzeko bekak.

Gipuzkoako ondarea zaharberritzea

AURREKONTUA: 200.000 €

Gipuzkoako kultura ondasunen katalogo garrantzitsuaren aurrean, proiektu honek kultura-ondarearen zati bat zaharberritzen lagunduko luke: industriala, elizakoa, zibikoa, arkitektonikoa, arkeologikoa, etnografikoa, artistikoa...

 

BOZKATU

Zure ustez Gipuzkoarentzat onuragarrienak diren 10 proiektuak aukera itzazu

10 proiektu baino gehiago aukeratuz gero, zure bozketa BALIOGABEA izango da

 
 

PARTE HARTZEKO BESTE BIDE BATZUK

Bitarteko digitala zurea ez bada...

Zure proposamenak helarazteko 4 bitarteko eskaintzen dizkizugu:

 

a )

Herritarren bozketak biltzea, zure etxera bidalitako txartelaren bidez.

b )

Herritarren bozketak biltzea, informazio saioetan.

c )

Herritarren bozketak biltzea, udaletako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko informazio bulegoetan.

d )

Herritarren bozketak biltzea, informazio karpa ibiltarian. Karpa hori lurraldeko 20 udalerritan ibiliko da irailaren 12tik urriaren 7ra.