Herritarrek proiektuak bozkatzea
Nori zuzenduta Gipuzkoako herritarrei
Eremu geografikoa: Gipuzkoa
- Parte-hartzaile kopurua 7374
- 3903 Emakumezkoak - 3424 Gizonezkoak - 47 Bestelakoak
Zer lortu nahi da?
Herritarren proposamen batzuk kategoria desberdinetan multzokatu eta proiektu bihurtu ditugu, zure ustez Gipuzkoarentzat onuragarrienak direnak hauta ditzazun.
Nola burutu da?
Parte-hartzaileek gehienez 10 proiektu hautatu behar dituzte behin betiko zerrendan proposatutako proiektu guztietatik.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako edozein pertsonak parte har dezake.
Pertsona bakoitzak (parte hartzeko erabilitako bidea edozein dela ere) behin bakarrik parte hartu ahal du.
Pertsona batek Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta dagoela egiaztatzeko beharrezko eta eskatutako datuak ematen ez baditu, edo 10 proiektu baino gehiago aukeratzen baditu, edo bi aldiz edo gehiagotan parte hartzen badu kanal beraren, edo gaitutako kanal desberdinen bidez, bere partaidetzak baliogabetzat joko dira eta ez dira kontabilizatuko.
-
1 Gipuzkoako talentu gaztea sustatzea
Lurraldeko gazteei kultura enpresa eta erakundetan lanbide aukerak sortzen laguntzeko eta organizazio horien berrikuntza eta eraldaketa bultzatzeko bekak. AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
2 Gipuzkoako ondarea zaharberritzea
Gipuzkoako kultura ondasunen katalogo garrantzitsuaren aurrean, proiektu honek kultura-ondarearen zati bat zaharberritzen lagunduko luke: industriala, elizakoa, zibikoa, arkitektonikoa, arkeologikoa, etnografikoa, artistikoa... AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
3 Mendi publikoak garbitzea eta mantentzea
Baso suteak prebenitzeko lanak, 250 hektareatan suebakiak jarriz eta baso pisten ertzetako 125 km-ko sastrakak kenduz, baso sutea gertatuz gero azkarrago kontrolatu ahal izateko. AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
4 Basoak bertako espezieekin basoberritzea
Partikularrek espezie autoktonoak erabiliz mendiak birpopulatzeko dirulaguntzak ematea. AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
5 Landa inguruneko bide homologatuak egokitzea
Aurrez homologatutako oinezkoentzako 800 kilometro egokitzea landa ingurunean, eta horien seinaleztapena hobetzea, elementu integratzaile garrantzitsua baitira landa munduaren eta hiri munduaren artean. Baldintza homologatuak edukitzeak baldintza horien kalitatea eta herritarren gozamen egokia bermatzen ditu, landa ingurunea errespetatuz. AURREKONTUA: 100.000 euro.
-
6 Elikadura jasangarria eta osasungarria sustatzeko ekimenak
Gipuzkoako herritarrentzako elikadura jasangarri eta osasungarria bultzatzeko ekimenak garatzea, 0Km-aren ekoizpenaren aldeko ekimenak bultzatuz eta gizartea kontsumo arduratsuaren alde sentsibilizatuz. AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
7 Nahasmendu mentala duten adingabeei arreta emateko eguneko zentroa
Nahasmendu mental larria duten adingabeei arreta emateko arreta soziosanitarioko eta hezitzaileko eguneko zentroaren eredu bat definitzea. Eredu horren bidez, pertsona horien banakako, familiako, taldeko eta gizarteko egokitzapen zailtasunen adierazpide anitzetara egokitutako tratamendu terapeutikoak egin ahal izango dira. AURREKONTUA: 75.000 euro.
-
8 Gaixotasun mentala duten pertsonak gizarteratzea
Aisiako eta denbora libreko egungo zerbitzua zabaltzea, eremu geografikoa eta esku hartzeko ordutegia handituz, gaixotasun mentala duten pertsonak komunitatean txerta daitezen sustatzeko, dauden aisiako baliabideak erabiliz eta elkargune batetik, «aisiako eta astialdiko zentro»tik edo «klub sozial»etik antolatuz. AURREKONTUA: 150.000 euro.
-
9 Desgaitasuna duten pertsonen gaitasun juridikoa babestea
Kuradoretzapean (aurreko legedian tutoretza zena) dauden pertsonen senideei eta herritar guztiei zuzendutako informazio zerbitzua, gizarteari 8/2021 Legearekin lotutako informazio orokorra emango diena eta banakako orientazio eskaerei ere erantzungo diena. Lege horrek legeria zibila eta prozesala aldatzen ditu, desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa gauzatzen laguntzeko. AURREKONTUA: 50.000 euro.
-
10 Lan aukerak gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden emakumeentzat
Lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten eta gizarte bazterketako arriskuan dauden emakumeei zuzendutako ekintzak, orientabidea, prestakuntza eta bitartekotza soziolaborala garatzea, ikuspegi integral batetik. AURREKONTUA: 50.000 euro.
-
11 Gizarte bazterketako osasun mentalari buruzko sentsibilizazio kanpaina
Gipuzkoako biztanleei zuzendutako kanpaina, gaixotasun mentalak dituzten pertsonen errealitateari, egoerari eta helburuei buruz sentsibilizatzeko, kolektibo horren egoera ikusarazteko, gizarte bazterketako prozesuak saihesteko, arreta hobetzeko eta haien gizarteratzea sustatzeko. AURREKONTUA: 50.000 euro.
-
12 Familiarik gabeko gazteentzako prebentzio programa eta komunitate jarduerak
Familiarik gabeko gazteei zuzendutako eta aisialdi eta denbora libre osasungarria sustatzera bideratutako prebentzio jarduera komunitarioak egitea, laguntza sare positiboak sortzea sustatzeko. AURREKONTUA: 50.000 euro.
-
13 Etxerik gabeko pertsonentzako aterpetxe plazak irekitzea
Etxerik gabeko pertsonak hartzeko aterpetxeetan plazak irekitzea, desegituraketa eta narriadura pertsonaleko prozesuak saihesteko, hasierako harrera sustatuz, gutxieneko bizi baldintzak emanez eta gizarteratzeko laguntza emanez. AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
14 Kontsumo hasiberrien, eskola porrotaren eta portaera arazoen prebentzio programa
Droga kontsumo hasiberriak, eskola porrota eta portaera arazoak dituzten gazteei zuzendutako prebentzio jarduerak eta ekintzak garatzea droga mendekotasunak prebenitzeko, problematika horiei gazte bakoitzari egokitutako metodologia malgu batekin helduz eta ikuspegi integral bat erabiliz. AURREKONTUA: 50.000 euro.
-
15 Denbora bankuak martxan jartzea
Gipuzkoan (lurralde-dimentsio egokietan) "denbora-bankuak" ezartzea bideragarria den aztertzea (denbora bezalako ondasun ukiezin baten trukea, elkarren arteko lankidetza-harremanak ezartzen dituzten pertsonen bidez, sare interkonektatuak sortuz), lankidetza-ekonomiako modu berriak garatu ahal izateko eta gizarte-kohesio handiagoa eta hobea lortzen laguntzeko. AURREKONTUA: 135.000 euro.
-
16 Gaitasun humanistiko/sozialak sustatzea enpresen iraunkortasunean
Enpresen jasangarritasun hirukoitza (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) lortzen laguntzeko beharrezkoak diren gaitasunen garapena sustatzea; eta titulazio humanistiko eta sozialak dituzten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, Gipuzkoako enpresei etorkizuneko enplegurako beharrezko esperientzia eta ezagutza emanez. AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
17 Gazteek sustatutako enpresa proiektu berriak finantzatzea
Finantza tresna berriak garatzea abal gisa, 35 urtetik beherako gazteek sustatutako enpresa proiektuen bideragarritasun handiagoa ahalbidetzeko. AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
18 Galtzaundi egunkaria digitalizatzea
Galtzaundi egunkaria 90eko hamarkadan sortu zen Tolosaldean, eta Tolosaldeko albiste, elkarrizketa eta erreportaje ugari biltzen ditu paperean. Galtzaundi digitalizatzeko proiektua sustatzearen helburua da artxibo hori ez galtzea eta pertsona guztientzat eskuragarri egotea. AURREKONTUA: 50.000 euro.
-
19 Gizartean euskararen ulermena zabaltzea
Euskararen ezagutza zabaltzea, Ulerrizketa metodologia hedatuz, ondo moldatzen ez diren pertsonengan arreta jarriz (euskaraz aritzeko komunikazio metodologia bat da Ulerrizketa, kideren batek euskaraz aritzeko eta ulertzeko gaitasun mugatua duenean aplika daitekeena). AURREKONTUA: 100.000 euro.
-
20 Lantokietan euskaraz lan egitea
Eremu sozio-ekonomikoan hizkuntza lantzea beharrezkoa da; izan ere, gazte askok, ikasketak euskaraz egin ondoren, gaztelania erabiltzen dute lanean. Hori saihesteko, euskaraz lan egiteko baldintza egokiak sortu behar dira, langileak, arduradunak eta zuzendariak Eusle metodologiaren sustapenean inplikatuz. AURREKONTUA: 100.000 euro.
-
21 Euskarazko kultur sorkuntza sustatzeko bekak
Kalitatezko euskarazko ekoizpenak sustatzeko bekak, euskal kultura eskaintza osoagoa izan dadin: antzerkia, literatura, musika... AURREKONTUA: 195.000 euro.
-
22 Kirolaren eremuan euskara sustatzea
Euskararen presentzia gazteen kirol eremuan eta klubetan areagotzea, planteamendu berritzaile eta integral batean integratuta, gazteek kluben kirol jardueretan euskara erabiltzeko aukera izan dezaten: entrenamenduak, erreferente euskaldunak... AURREKONTUA: 100.000 euro.
-
23 Bizikleta bideen erabilera partekatuari buruzko gida
Bizikleta bideen foru sarearen erabilera partekatuari buruzko gida bat egin, argitaratu eta zabaltzea udal teknikarientzat, bai eta gida horren bertsio bat ere, publiko orokorrari egokitua, bide horien funtzionamendu arauei buruzko informazioa emango duen idazketa laburrago eta eskuragarriago batekin, erabiltzaile mota guztien artean errespetua sustatze aldera. AURREKONTUA: 50.000 euro.
-
24 Bizikletak elektrifikatzeko dirulaguntzak
Bizikleta konbentzionalak elektrifikatzeko dirulaguntzen programa, bizikleta horiek joan-etorri motordunak ez diren beste garraiobide alternatibo gisa erabil daitezen sustatzeko. AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
25 Foru bidegorrietan hiri-altzariak, pixatokiak eta iturriak jartzeko dirulaguntzak
Udalei dirulaguntzak ematea foru sareko bidegorrietan hiri-altzariak, pixatokiak, iturriak eta abar jar ditzaten, sare honen erabiltzaileen joan-etorrien kalitatea hobetzeko. AURREKONTUA: 200.000 euro
-
26 Udalekuetarako eta udako jardueretarako plazak gehitzea
Udaleku eta udako jardueretako plaza eskaintza handitzea Udalekuetan (haurrak), Gazte oporraldietan (nerabeak), elkarteetako kanpamentu eta kolonietan, eta udalen udaleku irekietan udalekuetan. AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
27 Aisialdi osasungarriko alternatibak gazteentzat
Haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako aisialdiko hezkuntza eskaintza, pertsona gisa garapen integrala izan dezaten lehentasunezko 4 arlotan: Egonaldiak naturan, teknologia aktiboa, herri txikiak eta asteburuak. AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
28 Gazteentzako topaguneak sortzea
Gipuzkoako gazte zentroei buruzko azterlan bat egitea eta Gipuzkoako udalerriren batean ko-gestioko esperientzia pilotu bat sortzea, gazteentzako topagune eta jarduera gune izan dadin. Nerabeekin Gipuzkoako Gaztelekuen egungo sarea berritzea eta indartzea, herritarrek parte hartzeko politika aktiboen bidez. AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
29 Udalaren kirol zerbitzuak handitzeko eta hedatzeko dirulaguntzak
Dirulaguntza lerro bat ezartzea, udal kirol instalazioen ordutegiak zabaltzeko, "Herri kirolak" antolatzeko, herritar guztiei parte hartzeko eta kirol txartelak erabiltzeko (udal kirol zerbitzuak). AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
30 Herritarrentzako sarbide libreko kirol instalazioen eraikuntza bultzatzea
Dirulaguntzen lerro bat irekitzea tokiko erakundeentzat, herritarrentzako sarbide libreko kirol instalazio berrien sorrera finantzatzeko, hala nola bizikletetarako zirkuituak, kirol anitzeko pistak, skate eremuak eta hainbat jarduera fisiko egiteko espazioak. AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
31 Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen sarea
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazio publikoak ezartzea 5.000 biztanletik beherako Gipuzkoako udalerri guztietan. AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
32 Energia transformazio komunitarioko Gipuzkoako bulegoa sortzea
Energia Transformazio Komunitarioko Gipuzkoako Bulegoa sortzea, Tokiko Energia Komunitatea sortzeko interesa duten pertsona, ETE eta erakunde guztiei laguntzeko eta trantsizio energetikoaren erdigunean kokatzen laguntzeko. AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
33 Gipuzkoako ibai arroak, hondartzak eta itsasertzak garbitzea
Lurraldeko ibai eta itsasertz espazioetan dauden hondakinak biltzeko eragiketak profesionalizatzeko eta sistematizatzeko baliabide ekonomikoak inbertitzea. AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
34 Aldundiaren jarduerari lotutako karbono aztarna konpentsatzea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren jardueratik eratorritako zuzeneko eta zeharkako isuriei lotutako karbono aztarnaren kalkulua eta emisioen konpentsazioa, lurraldeko karbono hustutegien ahalmena handituz eta hobetuz, Naturklima Fundazioaren karbono funtsaren bidez. AURREKONTUA: 200.000 euro.
-
35 Motorzaleak babesteko sistemak instalatzeko azterketa
Foru bide sarean motorzaleak babesteko sistemak instalatzeko beharrak aztertzeko azterlana, segurtasuneko hesi metalikoak osatzeko eta lehenesteko irizpideak definitzeko. AURREKONTUA: 70.000 euro.
-
36 Kirol ekipamenduen erabilera genero ikuspegitik
Gipuzkoako eliteko kirol talde maskulinoek eta femeninoek kirol instalazioak erabiltzeari buruzko diagnostikoa egitea, genero ikuspegitik, egungo egoera zehazten duten kausak aztertuz eta, hala badagokio, hobetzeko aukerak proposatuz. AURREKONTUA: 50.000 euro.
Aukeratu zure 10 proiektuak
Zeintzuk dira zure 10 proiekturik interesgarrienak?
Aukera posibleak
Erlazionatutako dokumentuak
Ez dago erantsitako dokumenturik