Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Zerbitzuaren katalogoa eta esku-hartze motak

Zerbitzuen karta

Aldundiaren Gipuzkoako suhiltzaileen zerbitzua Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren barruan dago eta bere zerbitzua bere jarduerako lurralde eremuan ematen du Eusko Jaurlaritzaren Larrialdietako Arretarako eta Meteorologiako Zuzendaritzaren segidako operazio taktikoei (LAMZ):

  • Mendia
  • Ur ingurunea
  • Suteak
  • Materia arriskutsuen garraioa errepidez eta trenbidez
  • Industria
  • Trenbideak
  • Abiazioa
  • Hiri ingurunea
  • Erradiologikoa
  • Gasa
  • Ingurugiroaren kutsadura
  • Meteorologia (meteo)
  • Hornikuntza (eraman)
  • Higitzeak – irristatzeak
  • Presak
  • Trafiko istripuak (tg)
  • Biktima ugariko gertakariak (bug)
  • Lan istripuak (1. or.)
  • Istripuak bide publikoan (3. or.)

Katalogazio, tipologia eta esku-hartzeen kokapenak

Suhiltzaileen zerbitzu foralaren egitura operatibotik egiten diren esku-hartze eta aktibitate desberdinak 4 mota desberdinetan multzokatzen dira: hauetatik 3, larrialdien aurrean ematen diren erantzun jarduketak dira (suhiltzaileen jarduketa erreaktiboak) eta laugarren motan prebentziozko lanak biltzen dita (zerbitzuaren jarduketa proaktiboak).

Esku-hartze tipologiaren arabera larrialdietan jarduketan banatzen dira:

  • Esku-hartzeak suteetan
  • Esku-hartzeak salbamenduetan eta erreskateetan
  • Prebentziozko jarduerak eta eginkizunak

Esku-hartzeak suteetan

Intervenciones en incendiosSuaren presentzia denean egiten diren esku-hartzeak dira eta zuzenean suhiltzaileen lan historikoarekin eta haien izateko arrazoiarekin lotzen dira. Mota eta neurri guztietakoak izaten dira, hondakinen bilketako edukiontzietako suteak itzaltzetik, era guztietako ibilgailuen suteak, sastrakadi edo basoetako suteak eta, nola ez, hiri, landa edo industria etxeetako suteak itzaltzera bitartekoak.

Gipuzkoako suteen estatistika

Azken urteetako estatistikak aztertuz, beheranzko garapen apur bat sumatzen da suteen kopuruan joan den hamarkadaren azken alditik hasita egun urtean guztira Gipuzkoan erregistraturiko 1.500 bat sutetan egonkortzera iritsiz; horietatik, gutxi gorabehera erdiak PSISZ bakoitzaren ardurazko izaten dira.

Suteak itzaltzearekin lotutako jarduerak guztira zerbitzu bakoitzak urtean zehar egiten dituen irteera guztien %30aren eta %40aren artekoa izaten da gutxi gorabehera.

Jarraian azken hamarkadan Aldundiaren zerbitzuak egin dituen jardueren grafiko batzuk erakusten dira, bertan ikus daitezkeelarik Gipuzkoan hirietako, landa ingurunetako edo industrietako suteak non gertatu ziren edo kokapena (Donostiako Udalaren Zerbitzuak hiriburuan eta Donostialdeako eskualdean erantzun dituen mota horretako larrialdiak izan ezik).

Mapan ikus daitekeen moduan, etxebizitzetako eta industriako suteak gehienbat lurraldeko udalerri eta hirigune populatuenen inguruetan eta enpresa kopuru handiak finkatu diren eta ondorioz jarduera industrial handiagoa duten eremu haietan pilatzen dira.

Incendios en viviendas

Soil-soilik hirietan edo errepidean zirkulatzen zen garaian ibilgailuetan edo beste edozein garraiobidetan gertatutako suteez hitz egiten badugu, horiek ere lurraldean zeharreko komunikazio bide garrantzitsuenetan gertatzeko joera erakusten dutela konturatuko gara, horiek baitira erabiltzaile eta joan-etorri gehienak pilatzen dituzten lekuak.

Aipatutako aldian gertatu diren mota horretako suteen banaketa segidako mapan ikus daiteke:

Incendios de vehículos

Ingurune naturaletan gertatzen diren suteei dagokienean, sastrakadiak direla, larreak direla, landaredi edo baso, azken urteetan lurraldean Aldundiaren suhiltzaileak arduratu behar izan duten mota horretako esku-hartzeen banaketa geografikoa hau da:

Incendios en medios rurales

Esku-hartzeak salbamenduetan eta erreskateetan

Rescate en helicópteroPertsonaren segurtasuna zalantzan edo arriskuan egon daitekeen egoeretan egiten diren esku-hartzeak dira. Suteetan bezala, esku-hartze hauek mota eta neurri askotakoak izan daitezke, igogailu batean harrapaturik geratu diren pertsonen erreskateetatik hasi eta mendian zauritutako pertsonen bilaketa, erreskatea eta ebakuazioa, eta altuerako erreskateak, lan istripuak, kolapsatutako eraikinetan pertsonen bilaketa eta salbamendua edo trafiko istripu baten ondoren ibilgailutik atera ezinda geratutako pertsonak ateratzea eta erreskatatzea.

Salbamendu eta erreskateen estatistikak, Gipuzkoan

Lurraldean zehar azken urteetan gertatu diren trafiko istripuekin zerikusia duten erreskateetako esku-hartzeak soilik kontuan hartzen baditugu, jarraian azaltzen da banaketa:

Mapa de rescates en Gipuzkoa

Fenomeno meteorologiko gogorrek eragindako arrisku egoeran (ibaien gainezkaldiak, uholdeak, haizeteak eta abar) ziren pertsonei laguntzearekin, fenomeno horien ondoriozko arriskuak erretiratzea edo azken urteetan Gipuzkoan nozitzen den Asiako liztorraren habiak neutralizatzearekin edo kentzearekin zerikusia duten esku-hartzeak ere tipologia honen barruan aurkitzen dira.

Mota horretako eta gero eta ohikoagoak diren beste esku-hartzeak suhiltzaileen jarduerak dira zaurituta dauden edo istripuren bat izan duten adineko pertsonak aurkitzen diren etxebizitzetara iristea, bizitegian sartu behar izaten delarik handik ateratzera, beren baliabide propioekin ezin irten direlako. Mota honetako jarduerak gero eta gehiago dira azken urteetan, populazioa pixkanaka zahartzen ari delako, eta etorkizunean asko igoko dela espero da eta gehitu egingo direla kasuak.

Mota honetako larrialdien lurraldeko banaketa ere ikus daiteke segidako bi grafikoetan:

Rescate de personas
Salvamentos de personas

Azken urte hauetan ikus daitekeenez, gora egiteko joera etena eta irregularra nabari da pertsonen erreskate eta salbamenduarekin zerikusia duten jarduera edo zerbitzu kopuruan, gaur egun aldundiaren suhiltzaile zerbitzuaren jarduera nagusia izatera iritsirik, egindako irteera guztien %50 edo 55a izatera, alegia.

Esku-hartzeak laguntza teknikoetan

Asistencia técnica Aurrekoak baino larritasun gutxiagokoak izanik, kategoria honetan sartzen dira a priori pertsonentzat arriskurik ez duten egoeretan, dituzten teknikari taldeak bitarteko, irtenbidea aurkitzeko, erantzun edo euskarri teknikoa emateko suhiltzaileen esku-hartzea eskatzen diren irteera guztiak.Halako esku-hartzeak dira elurteetan Aldundiko bide azpiegituren sailarekin lankidetzan koordinaturik errepideak garbitzea, bakartuak dauden hiriguneetan, baserrietan edo egoera berezietan diren partikularrei ur hornikuntza egitea, alarmak egiaztatzea eta isiltzea edo hainbat motatako ikuskatzeak, egiaztapenak eta aholkularitza teknikoa.

Mota honetako esku-hartzeak suhiltzaileen zerbitzuak guztira eginiko esku-hartzeen zati txiki bat baino ez dira, urtean %10a baino gutxiago izaten delarik gaur egun.

Jarduera horiez gain aldundiaren zerbitzu honek beste funtzio eta lan asko egiten ditu, alderdi teknikoei, prebentziozkoei eta prestakuntzari dagozkionak, hala nola:

Prebentziozko jarduerak eta eginkizunak

Larrialdi bat gertatu aurretik zerbitzuaren aldetik egindako jarduera proaktibo guztiak dira eta xedetzat dute halakoei aurrea hartzea kaltea gerta ez dadin eta/edo kalte handiagoak saihets daitezen. Multzo honen barruan daude su artifizialetan, kultur eta kirol ekitaldietan jarduteko prebentziozko taldeak edo jendetza handiak biltzen dituen ekitaldietako estaldura taldeak, esaterako Kilometroak ekitaldirako…

Formaziozko eta dibulgaziozko jarduerak

Gehienak dira zerbitzuaren jarduera proaktiboak, formakuntza eta prebentzio jarduerei buruzko aholkuen ezagutza eta dibulgaziora bideratuak daudenak, suteen aurka edo hainbat kolektiboren aldetik iritsitako larrialdi kasuetarako: partikular, enpresa, ikastetxe, adineko eta mendekotasuna duten pertsonentzako egoitza eta abarretan.

Sail honen barruan sartzen dira, halaber, ekitaldi publikoetan prestatzaile edo hizlari modura parte hartzeko jarduera guztiak edo ate irekiko egunen, prebentziozko astearen, Sueskolaren lankidetzan eta abarren barruan sartzen direnak.

Esku-hartzeetako txostenak egitea

Guztiak dira Aldundiaren suhiltzaile zerbitzuak emandako zerbitzu eta esku-hartzeei buruzko jardueraren txostenak, eragina nozitu duten pertsonen, enpresen edo aseguru etxeen aldetik nahiz polizia edo epaitegien errekerimenduari erantzuten diotenak.

Larrialdien katalogazioa, garrantziaren eta maiztasunaren arabera

Suhiltzaileen esku-hartzeak katalogatzeko garaian erabiltzen den beste ohiko parametro bat da baliabideen behar operatiboetan oinarrituta egitea, hots, larrialdiek kaltea eragiteko izan duen garrantzian edo gaitasunean oinarrituta egitea eta larrialdia eraginkorki konpontzeko behar diren giza baliabide kopurua kontuan hartuta.

Halako esku-hartzeak gertatzen direneko larrialdien tamaina eta maiztasuna kontuan hartuta honako sailkapen hau finka daiteke:

  • Esku-hartze handiak edo oso handiak (aparteko larrialdiak)
  • Esku-hartze ertainak (larrialdi estandarrak)
  • Esku-hartze txikiak edo txikiagoak (ohiko larrialdiak)