Nola saihestu suteak etxean

Etxebizitzetako suteak urtetik urtera gutxitzen joan badira ere, oraindik 500 dira Gipuzkoan urtero jazotzen diren horrelako ezbeharrak.

Etxebizitzetako sute askoren jatorria izaten dira instalazio elektrikoak, bero iturriak, eskuko berogailu eta tximiniak, zigarroak eta poxpoloak, sukaldeak, kandelak...

Kontrolik gabeko sute batek etxebizitza oso bat suntsi lezake, eta bertako biztanleen bizitza arrisku larrian jarri. Aitzitik kasu gehienetan aurreneko momentuetan kontrolatzea lortzen da sutea eta ez da bestelako ondoriorik izaten ez kalte materialen ikuspuntutik ezta bertako biztanleen segurtasunari dagokionez ere.

Hala ere, ondoren azalduko diren pausuak eta aholkuak jarraituz gero, etxebizitzako sute bat ekidin dezakezu, eta hortaz zure etxebizitza urteroko sute estatistiketatik kanpo gelditzea lortuko duzu.

 

 

1

Ipini kearen eta karbono monoxidoaren detektagailuak

Komenigarria da ke alarma bat etxeko gela bakoitzean instalatzea, sutea gertatuko balitz ere. Ziurta ezazu detektagailu guztiak funtzionatzen dutela; horretarako azter itzazu hilean behin eta alda iezazkiezu bateriak urtean behin. Era berean, ipini itzazu karbono monoxidoaren detektagailuak etxean. Ipini ezazu karbono monoxidoaren detektagailu bat konbustioa egiten duen edozein tresna daukazun egoitzan: sukaldea, tximinia, galdara.

Seme-alabak baldin badituzu, egiazta ezazu badakitela alarma horiek gailu garrantzitsuak direla eta ez dituztela manipulatu behar, ezta haiekin jolasean ibili ere.

prueba
2

Azter eta egoki manten ezazu  instalazio elektrikoa zure etxean

Ziurta ezazu zure etxeko instalazio elektrikoak indarrean dagoen araudia betetzen duela eta funtzionamendu egoki batentzako segurtasun neurri guztiak betetzen dituela.

Bilatu lurrerako hartune egokiak ez dituzten korronte hartuneak. Elektrikari bat kontratatzea da onena, zirkuitu elektrikoetan aldaketak egiteko, lurrerako hartuneak egon daitezen.

prueba
3

Azter eta egoki manten ezazu gasaren instalazioa zure etxean

Ziurta ezazu zure etxeko gasaren instalazioak indarrean dagoen araudia betetzen duela eta beharrezkoak diren ohiko ikuskapenak pasa jasan dituela.

Akoplamendu solteak, ihesak dituzten balbulak, funtzionatzen ez duten gar pilotuak eta objektu suharberak, instalazio hauetatik gertu eta desegoki jasoak daudenak. Berriro azter itzazu gasezko ur berogailuetan, galderetan eta arropa lehorgailuetan aireztatze hodiak.

Gas usainik nabari baduzu edo gas ihesa dagoela ziurta badezakezu, itxi ezazu gasaren sarrera, ez piztu bestelako aparaturik, egoitza aireztatzeko ireki leihoak, irten etxetik eta deitu 1-1-2 telefonora.

prueba
4

Azter itzazu eta egoki mantendu zure etxetresna elektrikoak

Eduki itzazu garbi sukaldea eta labea, batez ere koipea pilatuta dagoela sumatzen baduzu.

Azter ezazu berriro zure sukaldeko aireztatze kanpaia eta garbitu filtroak. Zure sukaldeak kanpoko aireztatze sistema baldin badu, ziurta ezazu zomorroek edo hegaztiek ez dutela habiarik egin edo haren bidezko aireztatzerik ez dutela oztopatzen.

Azter itzazu etxetresna elektrikoen kableak. Egiazta ezazu entxufeei ez zaiela lurrerako kablea falta eta kableetan isolamenduak egoera onean daudela. Ordezka edo konpon itzazu kableak akatsak badituzte.

Eduki ezazu garbi zure arropa lehorgailuaren biloentzako filtroa eta aireztatze sareta. Lehorgailu batzuek duten hodi sistema batzuetan oztopatu egiten da eta oztopoa kendu behar zaio. Zure lehorgailua ongi ez badabil, berriz aztertu beharko duzu. Biloak lehorgailuaren berogailuaren ondoan pilatzen direnean, sua eragin dezakete.

prueba
5

Ibil zaitez kontu handiz berogailu eramangarriekin

Eduki ezazu aldenduta (1 metro, gutxi gorabehera) edozein gai suharbera (errezelak, sofa…) berogailu eramangarritik.

Ipini berogailuak jendea igarotzen den lekuetatik urruti.

Ez da gomendagarria berogailu eramangarriei luzagarri elektrikoak eranstea.

Ipini berogailuak zoru sendoen gainetan. Ez dituzu jarri behar mahai, aulki eta iraul daitezkeen beste objektuen gainetan.

prueba
6

Ez konektatu inoiz luzagarri elektriko bati kontsumo elektriko handiko gailuak

Luzagarri bat gehiegi berotzen denean, kontroletik kanpo dagoen berogailu elektriko batek adina bero sortzen du. Berotasun hori ekiditeko ez konektatu inoiz aire egokituarentzako gailurik edo antzeko kontsumo handiko aparaturik luzagarri elektriko bati.

prueba
7

Ez ezatzu pilatu inoiz gai suharberarik pizgailuetatik gertu

Eduki gasolina, pintura diluitzaileak eta beste gai suharberak etxetik urrun.

Ez gorde garajean edo garbitokian konposatu suharberarik, bereziki argi pilotu batez pizten diren aparatuak baldin badaude. Ibili zaitez kontuz eta jarri likido horiek aire zabalean edo atxikitako eraikin batean.

prueba
8

Aztertu eta gainbegiratu luzagarri elektrikoak eta loki anitzeko gailuak

Aparati elektrikoen konexio eta elementuak denboraren poderioz hondatzen joaten dira. Sarritan gertatzen da haltzariak mugitzeagatik, pertsonak gainetik ibiltzeagatik eta beste jarduera batzuengatik kableak gastatu egiten direla eta sute arriskua areagotzen da.

Aldiro gainbegira itzazu eta ziurta zaitez ez dagoela zuritutako kablerik eta egoera onean aurkitzen direla.

Jendeak Gabonetako argiak luzagarri horietan konektatzen dituzte eta denbora luzez edukitzen piztuta. Gauza bera egitea nahi baduzu, egiazta ezazu kalitate oneko kablea eta elementuak direla.

prueba
9

Sukaldatzerakoan beti suak gainbegiratu

Etxearen beste lekuren batera joan nahi baduzu itzal itzazu su guztiak. Gero, itzultzean denak pitz ahal izango dituzu. Era horretan etxeko suteen jatorri sarriena saihes dezakezu: janariari egiten uztea inolako gainbegiraketarik gabe.

Olioa erabiltzen duzunean, aldean izan ezazu tapa bat edo erretilu bat esku labea egiteko. Sugarrak ikusten badituzu, tapaz itzal dezakezu sua eta berehalako lana da sua itzaltzea, hozten laguntzeko. Ez mugitu erretilua, ezta urik erabili ere. Ura, gehiegi berotzean, lurrundu egingo da eta horrek erredura larriak eragin ditzake. Olioak ere egingo dituen ziprinekin sutea zabaldu dezake beste lekuetara.

prueba
10

Ez erabili sukaldea zure osasun egoera egokia ez denean

Ez sukaldatu alkoholik edan baduzu, drogarik kontsumitu baduzu edo nekatuegia bazaude. Lo gera zintezke eta zure arreta sukaldetik galdu, istripu bat gerta liteke orduan.

prueba
11

Ez zaitez eseri edo etzan erretzen ari zarenean

Sofa batean eserita edo ohean etzanda zaudela erretzen ari bazara lo gera zaitezke. Horrela, zigarroak ohea edo eserlekua piztu dezake eta sute bat sortu.

Hautsontzi edo konketa busti batean zigarroa itzali eta zoaz lotara.

prueba
12

Kontuz ibili gela bat argiztatzeko kandelak, oliozko lanparak edo sua erabiltzen duten beste gailuak badituzu

Itzali sua gelatik irten behar baduzu, unetxo baterako bada ere. Berriro pitz dezakezu itzultzen zarenean.

Babestu sugarra alanbrezko kaiola batez, sugarretara zerbait eror ez dadin edo mugi ez dezan; gainera, lagungarri da haurrak edo maskotak sugarretara hurbil ez daitezen.

prueba
13

Kontzuz ibili gabonetako apaingarriekin, bereziki zuhaitzarekin

Kalitate txarreko argiek suteak sor ditzakete, halako zuhaitzetan jartzen dituzunean. Egiazkoak diren zuhaitzak berehala erre daitezke, zaharrak edo iharrak daudenean.

Lotara joaten zarenean edo etxetik atera behar duzunean, itzali zuhaitzeko argiak.

prueba
14

Pospolo eta zigarroak ondo itzali

Pospoloak erabili ondoren, sar itzazu uretan ezkutuan geratutako sugar batek zaborrontzian sor dezakeen sugar bat itzaltzeko.

prueba
15

Maskota eta animalia kumeekin zenbait aholku eta neurri kontuan hartu

Kumetxo bat edo nmaskota berri bat etxera ekartzerakoan zenbait neurri hartu, ziur egon arte animalia etxeko tresna eta elementuetara ohitu dela, honela istripuak saihestuko dituzu.

Etxetik kanpo edo lotara joaten zarenean, utzi maskota segurua den eta tresna elektrikoz libre dagoen egoitza batean. Kable elektrikoak hozkaka erabiltzea saihestuko duzu eta galaraziko diezu etxetresna elektrikoen gainean txiza egitea eta zirkuitulabur bat eragitea.

Katakume berri bat etxera ekartzean kontuan hartu beti hasieran babes bila txokoak eta leku ezkutuak erabiltzen dituztela. Bero iturriak dere gogoko dituzte. Saihestu ezazu etxetresna elektrikoen atzean edo azpian sartzea (hozkailuaren atzeko motorraren ondoan adibidez).

Erabili ezazu egoitza edo gela seguru bat gailuz libre dagoena katakumeak beldurra galdu arte, jar itzazu janaria eta jostailuak bertan eroso egon dadin.

prueba