Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

suhiltzaileak

Aldi berria Gipuzkoako larrialdien arduran

Gipuzkoako larrialdien arduran beste errealitate berri bat: ikuspegi holistikoa eta integrala

Aldundiaren Suhiltzaileen Zerbitzua sortu zenetik 35 urte igaro direnean, Aldundiaren zerbitzua bere eredu operatiboaren azterketa, modernizazio eta eguneraketa prozesu batean murgilduta ari da azken urte hauetan.

Azterketa honek kontuan hartu du Gipuzkoan bide azpiegituren garapen garrantzitsua eta azken bi hamarkadetan industria eta zerbitzuen sektorean lurralde mailan izan diren aldaketak. Aldaketa horiek eskualde desberdinen artean gertatu diren mugimendu demografikoekin elkartuta eta udalerrien artean sortutako konurbaziozko fenomeno horiek taxutu dute Gipuzkoan larrialdiei erantzuteko eta haien ardura izateko modu desberdinez heldu beharra.

Larrialdiek ez dute ulertzen eta ez dute inoiz ulertuko ez mugez ez eskumenez, eta hori are gehiago Gipuzkoa bezalako lurralde txiki batean, non udalerrien arteko tarteak oso diren laburrak eta lur zoru urbanizagarria lortzeko zailtasunak are handiagoak gure geografiak ezartzen dizkigun baldintzengatik.

Lurraldeko bi suhiltzaile zerbitzuek errealitate berri honen kontzientzia dute eta zenbateko garrantzia duen beraien eginkizunak Gipuzkoako gizarte osoarentzat. Zerbitzu bien erronka da beren eguneroko lanaren eraginkortasuna indartzea, sustatzea eta hobetzea; herritarrei zerbitzu hobe bat eskaintzea ahalbidetuko dien hobetzeko aukerak eta bien artean izan daiteken sinergiak aztertuz eta ikertuz.

Helburua argia da: Gipuzkoako lurraldean suhiltzaileen zerbitzu indartsuago, osoago eta koordinatuagoa eta homogeneoagoa lortzea eta gaur egun existitzen diren edozein larrialdi moten aurrean, erantzun operatibo hobea emateko gaitasunarekin, bi Zerbitzuek guztiz independenteki eta beren egitura operatibo guztiak fisikoki banatuta funtzionatzen dutenez.

Gb 20

Gipuzkoa babestu 20_30 plan estrategikoa

Lurraldeko suhiltzaile zerbitzu biek elkarrekin egindako hausnarketa eta azterketaren ondorioz, 2016tik koordinatuki eta modu bateratuan lan egiten da, Gipuzkoako larrialdien erantzun eredu berriari egitura ematekoa xedetzat harturik.

Horretarako, zerbitzuaren eredua osotasunean eta integralki aztertzea beharrezkoa gertatu da, eta bi zerbitzuek lurralde osoan zehar eskaintzen duten erantzun operatiboa berriro antolatzea. Horrekin batera suhiltzaile etxeen eta horniduren kokapenaren azterketa ere egin da, larrialdien gaur egungo errealitatearekin eta Gipuzkoako gizarteak gaur egunerako eta etorkizunerako eskatzen dituen beharrekin bat etor dadin.

Gipuzkoako larrialdiekiko arduran azterketa, berrikuntza eta berrantolamendu integraleko proiektu anbizio handiko hau, hamabi urtera begira, eta lurralde osoan larrialdietako arretan hobekuntza garrantzitsua ekarriko duena, egina dago jada eta egitura ere hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren barruan.

Aipatu plan horri Gipuzkoa Babestu 20_30 izena eman zaio, era horretan aipamena eginez, larrialdien aurrean lurraldean diren bi suhiltzaileen zerbitzuen aldetik datorren hamarkadatik aurrera gipuzkoar guztiei eman nahi zaien estaldurari, erantzunari eta babesari.

Plan horren barruan diren ildo estrategiko eta proiektu batzuk argitara aterako dira eta errealitate izango dira 2018an zehar, esaterako, suhiltzaileen Larrialdien Koordinaziorako Zentral Bateratua, zerbitzu bakoitzaren bi zentralak elkartuko dituena; Garberako udal suhiltzaileen etxean kokatuko da.

Aurkezpena 2018an zehar egiteko asmoa dugu Gipuzkoa Babestu 20_30 planaren aurkezpen osoa eta tramitazioa Gipuzkoako Batzar Nagusietan, berak azter dezan eta ondoren Foru Aldundiak onartu; hori burutzen denean oinarriak eta ildo estrategiko nagusiak finkatuko dira hurrengo urteetan garatzeko.

GB 20_30 Planaren ildo nagusiak

Gipuzkoa Babestu 20_30 Plan estrategikoak bere baitan dituen neurriak, suhiltzaileen aldetik lurralde osoan zeharreko larrialdien eskaintzeko laguntzaren kalitatea hobetuko dutenak jarraian azaltzen dira:

Lurraldeko bi suhiltzaile zerbitzuen batasun operatiboa.

Egungo bi zerbitzuek lurraldean duten funtzionamendu operatiboan, bakoitzak bere jarduera eremu jakinean, modu autonomo eta independentean jokatzen du.

GB 20_30 Planak eskumena duen Administrazioaren eskumen esparruari dagokion titularitatea gainditzea proposatzen du eta larrialdien osoko ikuspegi berri bat sustatzea, halako moldez, non bi zerbitzuetako edozeinek bere egitekotzat har dezakeen automatikoki laguntzea eta babestea eskaintzea bere eremu administratibotik kanpo gertatzen diren larrialdietan.

Lurraldeko biztanleentzat abantailak bistakoak eta nabarmenak izango dira maila operatiboan ere, zeren eta zenbait kasutan suhiltzaileen erantzuteko eta laguntzeko denbora nabarmen murritz baitaitezke.

Unificación operativa de los dos servicios de bomberos

Suhiltzaile etxe berriak irekitzea Debagoienan eta Debabarrenan (Bergara eta Elgoibar) eta kokapen berria ematea oraingo etxeei (Zubillaga, Arrate, Korosti).

Egungo estaldura eremuak eta suhiltzaile etxeen kokapena 80ko hamarkadan zehaztuak dira, aipatu zerbitzua sortu zen garaiak. Hainbat ataletan azaldu den bezala, garai haietatik gaur egunera Gipuzkoako gizartea askoz ere garatuagoa dago, alderdi batzuetan goitik behera aldatu baita.

Azken urteetan garatu zen gaitasun handiko errepide sare berriak, 2019an Deskargako obrak bukatzen direnean Gipuzkoako biribilgune deritzana osatzera iritsiko denak eragin du eskualde desberdinen eta Gipuzkoako udalerrien artean komunikazioa azkarra izateko hain garrantzizkoa den azpiegitura horretatik kanpo geratzea zenbait suhiltzaile etxeren kokapena.

Lurraldeari bide azpiegitura berrien eraginez sortu zaizkion ondorio operatiboak aztertu eta suhiltzaileen etxeek izan beharko luketen kokapen idealekin udalerritik udalerrira denboren ikerketa xehe bat egin ondoren, hiru suhiltzaile etxeri kokapen berria ematea edo lekuz aldatzea planteatzen da: Oñatin kokatua den Zubillagari, Legazpin kokatua den Korostiri eta Eibarren kokatua den Arrateri.

Nuevos parques en alto y bajo Deba

Aldi berean, AP1 eta GI-632ak osatutako errepideen lotune berriaren lekuan suhiltzaile etxe handiago bat eraikiko litzateke, hornitua eta modernoa, zerbitzua emango liokeena Debagoiena inguru guztiari (Bergara, Elgeta, Oñati, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga) eta Goierriri (Zumarraga, Urretxu eta Legazpi), non, Deskargako obra bukatzen denean, leku hauetara guztietara 10-12’ iritsi ahal izango baitute suhiltzaileek, edozein larrialdi motetan eraginkorki jarduteko, kide kopuru handi batekin gainera.

Bergara erreferentziazko suhiltzaile etxearen kokaleku berri gisa aukeratzeko hainbat arrazoi izan dira. Horietako bat da GI-632ko lanak 2019an bukatzen direnetik aurrera Bergara bihurtuko litzatekeela Gipuzkoako udalerri bakarra, zeinetara 15 minutuz azpitik iritsiko litzatekeen Aldundiaren hiru suhiltzaile etxetatik: Zubillaga, Korosti eta Arrate.

Errepide lotune garrantzizko biren elkargunean kokatua egoteagatik, suhiltzaile etxe horri garrantzi estrategiko handiagoa emango zaio eta hartan baliabide kopuru handiagoa pilatuko da, era horretan ahalbidetuz denbora gutxiagoan eta baliabide kopuru gehiagorekin iristea biztanle askoz gehiagorengana.

Bestetik, Arrateko suhiltzaile etxea kilometro batzuk Elgoibar alderago eramatea ere planteatzen da, Etxe horrek Debabarrenako ingurune guztiari ematen baitio bere zerbitzua eta gaur egun oso urruti aurkitzen baita kostako udalerrietatik: Debatik eta Mutrikutik. Hain zuzen ere, gaur egun puntu horietan sumatzen da larrialdien arretan alderik nabarmenena; izan ere, udalerri horietara iristeko denborak Gipuzkoako gainerako udalerrietara iristeko batez besteko denboraren gainetik daude.

Lekualdatze horrek ez luke atzerapen handirik sortuko Eibarko udalerriarekiko arduran, lehengoaz gain bigarren etxe bat izango bailuke efektibo gehiagorekin eta 15’-ren azpitik iristeko gaitasunarekin (Bergara) eta laguntza denbora murriztea ahalbidetuko lieke Urolako eta kostako suhiltzaile etxeei Elgoibarko etxetik, gaur egun bi kasuetan 20 minuturen gainertik baitaude.

Estaldura eremuen berrantolaketa

Suhiltzaile etxe bakoitzaren estaldura eremuak berrantolatzen direnean, Gipuzkoak guztira zortzi suhiltzaile etxe izango lituzke, orain dituen bederatzien ordez. Gipuzkoako biribilgunearen komunikazio lotune garrantzitsuenaren barruko suhiltzaile etxe berrien kokaleku estrategikoak ahalbidetuko du ia erabat leuntzea lurraldean suhiltzaile etxe bat gutxiago izatea, zeren eta batez besteko horniduren erantzun denboran kasik ez baita aldaketarik igarriko.

Beste alde batetik, aldi berean neurri honek gainerako suhiltzaile etxeetan baliabide kopuru handiagoa biltzeko bidea emango du, baita zerbitzuaren baliabide materialen aprobetxamendu eta arrazionalizatze handiago bat ere, nabarmen onduz gainera 15 minutuz azpitik iristen diren efektibo kopuruari buruzko adierazleak.

Gipuzkoan, suhiltzaileen etxeen kokapena eta estaldura eremuen eraketa berria askoz ere orekatuago eta homogeneoagoa izango litzateke egun dagoena baino, azkenean era honetan geratuko litzatekeelarik:

Reordenación de las zonas de cobertura

Gipuzkoan bi eremu operatibo sortzea: Ekialdea eta Mendebaldea

Lurraldean operatiboki bi PSISZ independente egoteak derrigortu izan du gaur egunera arte eremu operatiboen hainbat banaketa ereduren sistema konplexu bat garatu beharra, Aldundiaren suhiltzaile zerbitzuen barruan eguneroko guardiak egokiro antolatu ahal izateko.

Lurralde barruko larrialdien ikuspegi integral eta funtzionalak eta bi zerbitzuen batasun operatiboak estaldura eremuen antolamenezko sistemaren antolaketa nabarmen ontzeko bidea ekarriko du, lurralde osoan eredu bakar bat bi eremu operatibo desberdinduekin jarduten hasiz; Ekialde eta Mendebaldea.

Dos zonas operativas

Suhiltzaile etxe Zentralak eraikitzea erreferentzia gisa eremu operatibo bakoitzean

Egungo zenbait suhiltzaile etxeren kokapen berriak eta eremu estrategikoetan bi etxe berri eraikitzeak ahalbidetuko du suhiltzaile etxe batzuen artean gaur egun laguntzazko denbora tarte luzeak murriztea, era horretan beste baliabide indargarririk behar izanez gero denbora laburrean iristeko bidea emanez (10 eta 12 minuturen artean).

Creación de parques centrales

Bi eremu operatibo horietako bakoitzak bere guneko gainerako suhiltzaile etxeen erreferentea izango den Etxe Zentral baten inguruan biratuko luke, gainerakoek baino baliabide kontzentrazio handiagoa izango bailuke eta hauspotzat jardungo, bere guneko beste etxeei lagunduko liekeelarik bere gaitasun operatiboa galdu gabe.

Ekialdeako Suhiltzaile Etxe Zentrala Donostialdeako Garberako suhiltzaile etxea litzateke eta Mendebaldeakoa, berriz, Debagoienako etxe berria, Bergaran kokatutakoa. Suhiltzaile etxe berri hau Aldundiaren suhiltzaile etxe nagusi bihurtuko litzateke, baliabide kopuruari eta beraren Zerbitzuko bitartekoei dagozkienean.

Etxe zentral horiek estrategikoki kokatuta daude lurraldearen barruan, errepide garrantzitsuen lotune direnen ondoko kokapena izateaz gainera, lurraldearen mutur bakoitzean simetrikoki banatuak baitaude, ingurunean biztanleria eta industria kopuru handi bat dutelarik.

Suhiltzaileen kamioi bat Etxe Zentral batetik bestera gaitasun handiko bi bide desberdinetatik mugi daiteke 50 minutu ingurutan, bere ibilbidean Gipuzkoako biribilgunearen barruan beste bi suhiltzaile etxeren ondotik igaroz.

Desplazamiento de un parque central a otro

Suhiltzaile etxe guztietan neurri berriak ezartzea eta langileak gehitzea

Zerbitzua bermerik handienaz betea izan dadin, aurreko neurri guztiak langile kopurua handitzeaz batera etorriko dira. Langile taldea handitze honek txanda bakoitzean suhiltzaile etxeetako efektiboetan pertsona gehiago izateko bidea emango luke, larrialdietan egindako lanetan zereginak errazago egitea ahalbidetuz eta Foru Aldundiak etxe bakoitzaren estaldura guneetan antolatutako hainbat herrien eskumenean ezarriko dituen ratioak areagotuz.

Neurri berriak jartze honek, larrialdien aurrean lehen erantzuna hobetzeaz gainera, guardietan libre dauden langileak kudeatzea ahalbidetuko du, baita gerta daitezkeen bajak edo langileen eskubidezko lizentziagatiko absentziak neurtzea ere, gaur egun gertatzen den moduan absentzia bakoitza ordeztu beharrik izan gabe.

Zabalkuntza hau Gipuzkoa osoan 74 pertsona operatiboren gehikuntzan islatuko da, horietatik 71 izango direlarik Aldundiaren Zerbitzuko langile taldekoak eta 3 Donostiako udal zerbitzukoak, Garberako etxekoak.

Urkila bat egongo da suhiltzaile etxe bakoitzaren gehienezko eta gutxienezko guardia artean, aipatu absentziak bereganatzea eta larrialdiez, esku-hartzeez edo bestelako egoera bereziez baldintzatutako egoera puntualetan langileak mugitzea ahalbidetuko duena, une jakin batean gehiago behar duten gune eta suhiltzaile etxeak indartuz, eta gainerakoak aintzat hartzea ahaztu gabe.

Suhiltzaileen etxeetan egingo diren gehikuntzez gain, komunikazio zentro bateratua ere indartuko da Donostiako udalaren aldetik pertsona bat gehiagorekin eta aldundiaren aldetik 3 operadore gehiagorekin. Komunikazio zentroa 18 pertsona eta koordinatzaile batek osatuko dute.

Etxe bakoitzeko eta urkilako langile taldeak handitzeak, gehienezko eta gutxienezko guardien artekoak hauek izango dira:

Redimensionamiento y aumento de plantilla

Lurraldean zeharreko suhiltzaileen banaketa berria

Simetrikoa eta homogeneoa da Aldundiaren egungo zerbitzuaren eredua, lurraldean zehar hornidurak eta baliabideak banatzeari dagokionean, zeren eta suhiltzaile etxe denek baitute lau suhiltzaileren hornidura estandar bat txandako eta etxeko, 24 ordutan eta urteko 365 egunetan beren zerbitzua eskaintzen dutenak.

GIPUZKOA BABESTU 20_30 planak aurkeztutako eredu berriak baliabide kopuru handiagoak biltzea proposatzen du, arrisku pilaketa handiagoak dauden gune eta etxeetan, estatistiken arabera, esku-hartze kopuru handiagoa gertatzen den lekuetan, gainerako PSISZetan gertatzen den moduan.

Neurri horri esker, larrialdien maiztasuna handiagoa den eremuetan hasierako erantzun hobea eta irmoagoa emango da, eta gainera zerbitzuaren baliabide materialen aprobetxamendu eta arrazionalizazio handiagoa.

Aurreko puntuan aipatutako langile taldeari neurri berriak jartze horrek, arrisku handiagoa erakusten duten guneetan suhiltzaileei neurri berriak jartzearekin batera, lurraldeko suhiltzaile kopuru handiago baten presentzia ekarriko luke berarekin, egungo Gipuzkoako guardiako 53 pertsona gutxienez 48 izatetik 64 suhiltzaile gutxienezko 49 guardiako izatera igaroko litzatekeena.

Horrela, lurraldeko bi gune operatiboen barruan 24 ordu eta 365 eguneko guardiako suhiltzaileen banaketa era honetan geratuko litzateke:

Redistribución de os bomberos en el territorio

Zerbitzuaren eta pertsonen kudeaketarako eredu berria

Gipuzkoa Babestu 20_30 Planak ez ditu soilik jasotzen Suhiltzaileen Zerbitzuaren hobekuntza operatibora bideratutako neurriak, atez kanpora eta Lurraldeko biztanleriari begira beti neurririk ikusgarrienak direnak. Hala ere, koipetutako operatibo ausart bat ezin lor daiteke printzipio argi batzuetan oinarritutako zerbitzuen kudeaketa eredurik gabe.

Zerbitzuaren kudeaketa eredu berri honek bi oinarri oso argi ditu:

  1. PERTSONEN KUDEATZAILETZA KUDEATZAILETZAren lan filosofia, kolektiboaren printzipio integratzaile moduan, parte-hartzea, proaktibitatea, bikaintasuna eta baldintza berdintasuna bultzatzen duena. Kudeatzailetza hau, baliabidetan eta orduetan behar adinakoa, langileen etengabeko prestakuntzaren kudeaketa ereduan zehazten da, autoformakuntzan oinarrituz (homologazio eta bikaintasunaren beharrezko bermeez kolektiboaren berarengandik sortutakoa).
  2. ETENGABEKO HOBEKUNTZA pertsonen eta lurraldeko biztanleriari eskainitako zerbitzuaren eraberritze eta aldaketaren motor gisa. Etengabeko hobekuntza honek izango ditu kudeaketarako erremintak partaidetzan eta, edozein dela ere eskala, pertsonen proaktibitatean ere oinarritutakoak. Transmisiozko eta informazio eta ideien komunikaziozko mekanismoen bidez, eskala eta gai anitzetako proiektuen garapena erraztuko duten hainbat suhiltzaile etxeetako profesionalen artean sustatuko ditu. Gerora proiektu horiek material berriak, erabilpen tekniko berriak, lan metodologia berriak, eskumen berriak eskuratzeko eta abarretarako izan daitezke.

Larrialdien aurreikuspena, oraingo eta etorkizuneko erronka gisa

Gaur egungo gizarteari egokitzea bereizgarri duen zerbitzu moderno bat ezin daiteke mugatu larrialdiaren ardura izatera, hori gertatua denez gero. Gizarterik aurreratuenen bereizgarria izaten da beren bizi kalitatearen ratioak neurtzen dituztela, arriskuen prebentzioa egite aldera, non ez den nahikoa gertakariei aurre egitea edo behin gertatu direnean erantzutea, erronka da halako gertakariak gutxitzeko beharrezko diren prebentziozko lanak egitea eta, halakoak gertatuak baldin badira, haien ondorioak ahal diren txikienak izatea.

Horregatik aldatu da erreaktibotasunaren diskurtsoa eta larrialdiei aurreko erantzuna, proaktibitatearen eta prebentzioaren aldera. Honek lanaren filosofian eta larrialdi zerbitzuetako egituretan aldaketa dakar berarekin, ahaleginak beste norabide horretan bideratzeko.

Suhiltzaileekin zerikusia duten larrialdien prebentziorako, planak finkatzen duenaren arabera, zerbitzua lehentasunezko lau ardatzen inguruan biratzera igaroko da:

  • Agindua: teknikarien kabineteei, udalei eta partikularrei kontsulta eta aholkularitza teknikoa ematea funtsezkoa da jarduketen plangintza fasean prebentziozko neurriak edo zuzentzaileak aplikatzeko, larrialdiaren aurrean etorkizuneko erantzun posible batekin bat datozen eskemez egin daitezen horiek. Horregatik beharrezko jotzen da udal tekniken bidezko lan koordinatu bat, bere eskumenekoak dituen diziplinei (batez ere, hirigintzakoei) araudien eta estandarren kalitatea segurtatuko duten euskarria emanez, eraikin, esparru publiko eta horniduretako suteen aurrean erantzuteko.
  • Ikuskapena: bai esku-hartze osteko suteen ikerketa bidezko azterketaren ikuspuntutik eta bai teknikari publiko nahiz pribatuekin adostutako eta koordinatutako prebentziozko neurrien ikuskapenean, batez ere. Udalei hirigintzako diziplinan ikuskapen zereginetan laguntza emanez, aurretik elkarrekin preskribatutako espedienteetan.
  • Sentsibilizazioa eta prestakuntza-gaitasuna: herritarren hainbat kolektibo eta belaunaldi ahaldunduz suteen eta beren ondorioen autobabes eta prebentzio neurrietan. Horretarako sentsibilizazio kanpainak, eskola umeen prestakuntza, hirugarren adineko pertsonen ahalduntzea eta abar eginez.
  • Prebentzio operatiboa: zerbitzuko gorputz operatiboarentzat diziplina eraginkor moduan, beren esku-hartzeetan eraginkorragoak izaten ikasteko. Aldez aurretik ikertuz eta lurraldeko arrisku elementuak aztertuz (enpresak, ospitaleak, ikastetxeak), etorkizunean gerta daitekeen larrialdi batean esparru edo jarduera horretara joan beharra izan dezakeen langileekin katalogatzeko eta ikuskatzeko, haren erantzun gaitasuna eta eraginkortasuna areagotuz, beti bezala kalteak murriztera bideraturik hori guztia.

Lau ardatz horiek zerbitzuaren gaitasun teknikoa areagotzea esan nahi du eta ondorioz eskala ertaineko egitura teknikoari beste 5 pertsona eranstea aurreikusten da (ikuskatzaileordeak,) zerbitzu buruari eta ofizial teknikariei lagunduz, zerbitzu adar honek eskatuko duen lan zama beren gain har dezaten.