Nola jokatu eraikin baten barruko sute baten aurrean

Nahiz eta, zure ustez, inoiz ez zaren eraikin baten barruko sutearen biktima izango, hobe da prestatuta egotea eta zer egin jakitea benetan gertatuko balitz izu-ikarak ez harrapatzeko. Sute bat sortzen bada, zure lehentasun nagusia irtetea izan behar du eta zurekin dauden pertsonak ahal bezain laster zurekin ateratzea. Ez duzu astirik izango zure objektu baliotsuen bila joateko edo zure maskota maitea erreskatatzeko. Eraikinetako suteak direnean, dena denbora da. Halako sute batean jakin nahi baduzu onik edo salbu nola egon zaitezkeen, bizirik irteteko aukera handiak izateko, jarraitu urrats hauek.

1

Deitu 1-1-2 ra

Hori da edozein motatako larrialdiei buruzko abisua emateko telefono zenbakia. Bertan egingo dizkizuten galderei lasai erantzuten saiatu zaitez: egoeraren berri eman, kokapen zehatza eman, eraikinaren ezaugarriak etab. Bertatik deitu eta aktibatuko dituzte larrialdi agentzia desberdinak (suhiltzaileak, polizia, sanitarioak...)

prueba
2

Sute alarma entzun bezain laster errazkzionatu

Ke edo sute alarmarik entzuten baduzu, edo sua ikusten baduzu saiatu zaitez eraikinetik ahalik eta modu seguruenean ateratzen. Ez saiatu telefonoa hartzen, objektu pertsonalak edo balizkoak berreskuratzen. Zure lehentasun eta ardura bakarrak izan behar du zure burua atera eta besteei berdina egiten laguntzea. Gaua bada oihu egin besteak esnatu eta ohartarazteko. Agian segundu gutxi batzuk bakarrik izan ditzakezu eraikinetik modu seguruan irteteko, beraz beste ardura guztiak bigarren mailakoak izan behar dute.

prueba
3

Irten kontuz ateetatik

Ate baten azpitik kea ikusten baduzu, ez duzu handik irteterik izango, toxikoa delako eta gauza ziurra delako jarraian sua izango duela. Aldiz, kerik ez baduzu ikusten, uki ezazu atea zure esku gainaz ez dagoela beroa ziurtatzeko. Hotza dagoela sumatzen baduzu, ireki astiro eta igaro zaitez handik. Atea irekita baldin badago baina suak gelatik irtetea eragozten badizu, itxi ezazu harengandik babesteko.

Atea beroa baldin badago, azpitik kea ateratzen bada edo irten zaitezkeen besterik ez baldin badago, leihotik ihes egiten saiatu beharko duzu.

prueba
4

Babes zaitez kea arnastetik

Jaitsi zaitez zoru mailara eta makur zaitez edo ibil zaitez eskuez eta belaunez lau oinetan hura saihesteko. Korri egitea azkarragoa dela iruditu arren, bultza itzazu gainerako pertsonak ere makurtzera edo lau oinean ibiltzera. Kea arnasteak noraezean uzten du pertsona eta konortea galduta ere utz dezake. Sua dagoen lekuren batena aurkitzen bazara, zure sudurra eta ahoa estali behar dituzu.

Kamiseta edo zapi busti bat ere jar dezakezu sudur eta aho gainean. Ez zaitez saiatu kez beteta dagoen espazio batetik igarotzen, onena fatxadara irten, laguntza eskatu eta suhiltzaileak laguntzera joateko zain egotea da.

prueba
5

Zure jantziak erretzen hasten bazaizkizu, gelditu, zorura erori eta hasi biraka

Hori gertatzen bazaizu, utzi berehala egiten ari zarena, zoruan luze jar zaitez eta hasi biraka alde batera eta bestera sua itzaltzea lortzen duzun arte. Estali aurpegia zure eskuez babesteko, horretan ari zaren bitartean.

prueba
6

Desbidera ezazu kea, ezin baizazkete irten

Ihes egiteko modurik ez baduzu eta laguntzaren zain bazaude, ez zaitez ikaratu. Agian ez zaitezke irten, baina nolanahi ere neurriak har ditzakezu kea desbideratzeko eta onik egoteko. Itxi atea eta estali haren inguruko zirriztura eta zulo guztiak telaz nahiz zinta itsasgarriaz, keari ahal den denbora gehienean kanpoan eusteko. Zer egin dezakezun axola izan gabe, ez izutu. Beti berreskura dezakezu kontrol apur bat, harrapaturik sentitzen bazara ere.

prueba
7

Eskatu laguntza leiho batetik

Sute batean goiko solairuko gela batean harrapaturik geratzen bazara, egizu ahalegina pertsonek ikusi edo entzun zaitzaketen alde batean jartzeko. Maindire edo beste material bat atera dezakezu, ahal bada zuria, eta leihotik zintzilika jarri, laguntza beharrean zarela adierazteko larrialdietako zerbitzuak iristen direnerako. Ez ahaztu leihoa itxi behar duzula, irekita uzteak oxigeno berrirantz luzatuko du sua. Jarri azpian zerbait, eskuoihal edo beste objekturen bat keari ate azpitik sartzea eragozteko.

prueba
8

Zenbatu pertsonak

Norbait falta bada, berriro eraikinean sartuko zara, soilik segurua bada. Adierazi suhiltzailei iritsi orduko, norbait falta denaren beldur bazara. Era berean, denak aurrean badaude, adierazi suhiltzaileei besteen bila pertsonarik bidal ez dezaten.

prueba
9

Urrun zaitez eraikinaren egituratik

Suaren eta zure artean utz ezazu zuhurtasunez behar besteko tartea eraikinetik irten zarenean.

prueba