Nola jokatu basoko sute baten aurrean

Gipuzkoan baso eta zuhaizti ugari dugun arren, basoko sute handi bat gertatzeko arriskua ez da oso altua. Litekeena da zure burua inoiz ez ikustea basoko sute baten erdian baina hala gertatuko balitz onena prest egon eta zenbait aholku ezagutzea beldurrak harrapa ez zaitzan eta jokaera aproposa eduki dezazun.

Ke zutabe handi bat ikusteak ez du nahitanahiez bertan basoko sute baten aurrean zaudenik. Izan ere askotan egiten baitira mendian inolako arriskurik ez duten erreketa kontrolatuak.

Hala ere oso garrantzitsua da lehenbailehen 1-1-2 telefonora (SOS deiak) abisua pasatzea beroiek baiezta dezaten erreketa kontrolatu ala basoko sute baten aurrean zaudela.

Jarraitu beharrekoak hauexek dira:

1

Deitu 1-1-2 ra

Larrialdietarako prestatuta dagoen zenbaki bakar eta bateratua da. Azaldu zein den egoera, non dagoen sutea eta lekuaren deskribapen txiki bat egin ezazu, erregaia deskribatu, sutearen tamaina eta azalera, arriskuan ikusten dituzun ondasunak. Erantzuna emaiezu operadoreak egingo dizkizun galderei. Haiek abisatu eta aktibatuko dituzte beharrezkoak diren larrialdietarako agentzia eta baliabideak (suhiltzaileak, basozainak, polizia...) eta baieztatuko dute sute kontrolatu baten aurrean zauden ala ez.

prueba
2

Sutearen perimetrotik urrundu zaitez. Maldan behera eta haizearen aurkako norabidean martxan jarri zaitez.

112-ra deitu ondoren basoko sute baten aurrean zaudenaren ziurtasuna baduzu, bertatik lehenbailehen urrundu beharko duzu.

Horretarako kontuan izan beharko duzu basoko suteak mendi-hegaletan edo maldatan azkarrago aurrera egiten duela goranzkoan beheranzkoan baino, suteak aire beroa sortu, konbekzioz igo eta erregaia lehortzen du, hortaz aldapan gora errazago aurrera egiten du.

Horregatik, sute batetik ihes egiten duzunean beti maldan behera egin ezazu progresioa ere azkarragoa izango delako.

Malda txikiko edo leku lauaren batean bazaude, gainera haizeak daraman norabidea aztertu beharko duzu eta kontrako zentzuan mugitu, beti ere sutearen aurreko aldera eramaten ez bazaitu norabide horrek.

Norabide hau aurki ezazu kearen edo zuhaitzetako adarren eta hostoen mugimendua aztertuaz.

Kontuan izan batzuetan haizeak norabidea aldatzen duela eta horrek sutearen aurreko aldea aldarazi edo abiadura azkartuko duela. Erne eta adi egon sutetik hegan atera daitezkeen ilaunekin, haizeak urrun garraiatu eta beste sute txiki batzuk sortu baititzakete sute nagusiaren perimetrotik kanpora.

prueba
3

Bilatu ezazu erregairik ez dagoen gune bat

Sutetik urruntzeko norabidea finkatu eta erabaki duzunean, bila ezazu leku seguru edo suebakiren bat. Suebaki bat suteak kontsumitu dezakeen erregai eta materialez garbi egoten da, harkaitz edo harri eremu bat, errepide edo bide bat, ur azalera bat, edo hezetasunez betetako zuhaizti aberats bat.

Sutea igarotako eremuak ere seguruak dira, bertan ez baitago berriro erretzeko aukerarik izango duen erregai edo materialik.

Zuhaixka eta sasi baxu eta lehorrez betetako eremuak ekidin behar dituzu.

 

prueba
4

Bilatu edo aitzurtu lubaki bat, ihes egiterik ez baduzu

Egoera kritiko batean ikusiko bazenu zeure burua, deitu 112-ra eta zeure egoeraren berri eman ezazu, ondoren bila ezazu lubaki edo amildegi bat suaren igarobidetik babesteko. Halako lekurik aurkitzen baduzu, aitzurtu lehenbailehen zure gorputza kabitzeko adinako esparru sakon bat sortzeko. Lurrean etzan, oinak suaren norabideari begira dituzula bada, hobe, eta estal zaitez lurrez. Ziurtatu arnasa har dezakezula zeure gorputza estaltzen ari zaren bitartean.

Basoko sute bat hurbiletik inguratzen zaituela baldin baduzu, edo, aldiz, jaisteko eta ihes egiteko modu guztiak blokeatuz, eta inolako leku seguru eta erabilgarririk ez badago, litekeena da suaren goiko ertza zeharkatzera jo beharra izatea, jada errea dagoen gune batera igarotzeko.

Hala bada, saiatu erregaia urriagoa eta sugarren garaiera txikiena den leku bat bilatzen.

prueba