- gipuzkoa
- Suhiltzaileak
- Prebentziorako eta autobabeserako aholkuak
- Nola saihestu basoko suteak
Nola saihestu basoko suteak
1
Ordezka itzazu oso suharberak diren espezieak, pinua, izeia eta eukaliptoa hain suharberak ez diren batzuez
Bertako zuhaitz espezie autoktonoak askoz suharberatasun gutxiago dute eta diru-laguntzak irits daitezke halakoak aldatzea erabakitzen bada.

2
Babestu zure etxea
Hamar metroko erradio batean: eduki landarez soilduta ingurunea: inausketako hondarrak, landare iharrak, adarrak eta abar.

3
Hogeita hamar metroko erradioan: ez pilatu erregairik.

4
Ez pilatu eraikin baten ondoan belardiko ebakinak
Belarrak irakitean beroa sortzen du eta su har dezake. Esate baterako, aletegi bat sutu daiteke eguzkiaren bidez suak har baititzake belar ihar fardoak; gauza bera gerta daiteke belar ebakinak pilatuta dauden sukalde batean.
