Biztanleria

Edozein pertsonak eska ditzake gure erakundearen zerbitzuak. Larrialdi zerbitzuak doakoak dira eta tasetatik salbuetsiak, Aldundiaren Zerbitzuen laguntza behar izan duten Gipuzkoako udalerrietako biztanleentzat.

Larrialdi zerbitzuez gainera, edonork egin diezazkieke kontsultak Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuko teknikariei, suteen prebentzio eta su itzalketarekin zerikusia duten gaiei buruz eta/edo gure zerbitzu katalogoarekin lotutako beste edozein diziplinei buruz. Gure teknikariek emandako edozein azalpen edo informaziok ez du izaera loteslea, ezta arau mailakoa ere, eta biztanleria informatzeko zeregina betetzera mugatzen da, administrazio mailan dagokion moduan.

Horretarako bere eskaera, kontsulta, iradokizuna edo zalantza idatziz eta erregistroarekin helarazi beharko du, administrazioak finkatutako bidetik.

Esku-hartzeen txostena

Gertakari baten ondoren, hark eragindako ondorioak ugari izaten dira biztanleriarentzat. Horietako bat izaten da dagozkien aseguruen tramiteak egitea, halakoetan gertatutako kalteei aurre egiteko.

Sarri askotan tramiteetarako derrigorrezkoa izaten da esku hartu duen Zerbitzuaren jarduerazko txostena aseguru etxeentzat.

Aipatu txosten hori inprimaki deskargagarriarekin gure zerbitzua eska daiteke, betiere, idatziz eta izenpetuta, dagokion erregistroarekin. Horretarako segidako datu hauek eman behar direlari

  • Izena eta abizenak, eskaria egiten duen pertsonarenak
  • Helbide arrunt osoa
  • Telefonoa
  • Helbide arrunt osoa, bidaltzea nahi duzun txostena helarazteko
  • Faxa (bide honetatik helaraztea nahi izanez gero)
  • Posta elektronikoa (bide honetatik helaraztea nahi izanez gero)
  • Norberaren izenean edo ordezkotzan egiten denaren oharra
  • Ordezkotza: Izena eta abizenak edo konpainiaren izena
  • Haren erreferentzia (enpresa, adituaren txostena, bulegoa, aseguru konpainia…)
  • Esku-hartzearekiko harreman mota eta eskaeraren zergatia
  • Ezbeharraren datuak:
    • Data
    • Ordua
    • Helbidea/ezbeharraren lekua

Eskaera jasotzen duenean dagokion Guardia Buruak izenpetutako idatzia bidaliko du zerbitzuak, eskatutako baliabide bidez 10-15 eguneko epe batean gutxi gorabehera, eskaria jasotzen den egunetik hasita.

 Egoitza elektronikok erregistro orokorrera esteka