Larrialdiko deia: 112
Aldundiaren suhiltzaile zerbitzuak bere 35 urteko historian zehar egin dituen jarduera operatibo guztia geratu da aipatu esku-hartze zerbitzua bukatzean egiten diren parte eta txosten horietan islaturik, hortaz egindako esku-hartze guztien eta bakoitzaren erregistro dokumental garrantzizko bat badelarik.
Esku-hartze txostenek Gipuzkoako lurraldean gertatzen diren larrialdi garrantzitsuenen alderdiak eta ezaugarriak biltzen dituzte, baita haietaz arduratuz suhiltzaileek egindako lanari buruzkoen datu nagusiak ere.
Esku-hartzeen txostenetan jasotzen diren datuen barruan, jarraian datozen horiek sartzen dira:
Nola partikularrek hala enpresek eska diezaiokete Gipuzkoako Foru Aldundiari Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaileen ardurazkoa izan den edozein larrialdiren batean esku hartu izanaren txostena.
Gipuzkoan 4.500 larrialdi inguru gertatzen dira urtean, suhiltzaile zerbitzu bien arteko baten esku-hartzea behar dutenak.
Bai Gipuzkoako Aldundiaren zerbitzuak eta bai Donostiako Udalaren zerbitzuak gaur egun antzeko zifrak dituzte urtean zehar egindako esku-hartze kopuruari dagokionean, bakoitzak urtean gutxi gorabehera 1.800-2.440 esku-hartze izaten dituelarik, batez beste.
Mende honen hasieratik bi Suhiltzaile Zerbitzuren artean bakoitzak bere ardurazko izan dituen larrialdien garapena hau izan da:
Aldundiaren zerbitzuaren jarduera operatiboak goranzko garapena agertzen du esku-hartzeetan edo biztanleriari eskainitako larrialdi zerbitzuetan.
Aldundiaren zerbitzua suhiltzaile etxeak irekiz eta lurralde osoan kokalekuak hartuz garatzen jardun den neurrian, pixkanaka hedatu egin da bere lan talde profesionala eta bere zerbitzuen katalogoa, gutxi gorabehera urtean batez beste 2.000 esku-hartze baino apur bat gehiagora iritsi arte.
2017an Aldundiaren Suhiltzaile Zerbitzuak bere gain hartutako larrialdi kopurua guztira 2.242ra igo zen, zerbitzua 1983an sortu zenetik esku-hartzeetan eskainitako zerbitzu errekorra izatera iritsiz.