Jarduketaren garapena eta hasiera

Larrialdien boluntariotzako arretatik zerbitzu profesionalizatu bat ematera igarotzea.

Suteak itzaltzeko zerbitzuaren eredua zehaztu eta onartu ondoren, 1985 urtean zehar egin zen Oñatiko Zubillagako suhiltzaile etxea osatzeko balioko zuten suhiltzaile profesionalen lanpostua betetzeko lehen hautaketa prozesua, eta haiek izango ziren Foru zerbitzuaren jarduera abian jarriko zuten lehen baliabide operatibo profesionalak.

Zubillaga 1985
Zubillaga suhiltzaile etxeko lehen suhiltzaile promozioa (1985)
Bidasoa 1987
Bidasoako suhiltzaile etxearen eraikuntza Irunen (1987)

Urte hauetan denetan gertatu diren faktore eta baldintza desberdinek berekin ekarri dute 80ko hamarkadan egindako ikerketetan zehaztu zen modu berean PSISZ garatzeko ezintasuna.

Gainera, hasierako ikerketak lurraldean suhiltzaile etxeak ezartzeko eta irekitzeko aldi motz bat aurreikusten zuen, alabaina, errealitatea bestelakoa zen, hainbat baldintzatzaile zirela-eta, hasierako ikerketan proiektatu ziren suhiltzaile etxeen eraikuntza eta irekiera ia bi hamarkada atzeratu ziren.

Gaur egun zabalik daude hasieran aurreikusten ziren bederatzi suhiltzaile etxeetatik zortzi, bederatzigarren etxea izanik Donostiako gune metropolitarrean Zerbitzua emango zuen Suhiltzaile Zentroari zegokiona.

Aldundiaren suhiltzaile etxe guztiak 1985 eta 2003 urte bitartean eraiki eta ireki ziren. Funtsean, etxe guztiek antzeko diseinua dute eta denek dute ia egitura operatibo, baliabide material eta ekipamendu bera.

Aldundiaren suhiltzaile etxeek argi eta garbi bereizitako hiru gune dituzte:

  • Kamioiak, ibilgailu arinak eta atoiak ipintzeko hangar bat.
  • Biltegi, lantegi, prestakuntza areto, gimnasio, bulego eta bestelako hainbat gela eta erabilera anitzeko areto
  • Kanpoko patio bat, entrenamenduko praktikak eta maniobrak egiteko.

Lurraldean zehar zerbitzuak garatzeko eta Aldundiaren suhiltzaile etxeak finkatzeko trantsizio aldi horretan, zerbitzuak pixkanaka hornitzen ari ziren nahikoa giza baliabide eta baliabide materialez osatzeko, bakoitzaren estaldura guneetan gertatzen ziren larrialdiez arduratzeko.

Tolosa 1993
Aldundiaren Oriako suhiltzaile etxea Tolosan, 1993an ireki zena.
Azpeitia 2001
Urolako suhiltzaile etxea Azpeitian, 2001ean ireki zena.

Suhiltzaile profesionalen taldea Zerbitzuaren garapeneko urteetan zehar sortu diren promozio desberdinak bitarteko hazten eta hedatuz joan den neurrian, larrialdien arduran gertatu den profesionalizazioa dela-eta, emandako zerbitzuaren kalitatea mailaz maila hobekuntzan haztea ekarri du alderdi askotatik.

Aldi berean, aldundiaren zerbitzuko hondoz hondoko profesionalizazio honek eraginda langile boluntarioak gutxituz joan dira pixkanaka 2015era bitartean, orduan eman zelarik bukatutzat 80ko hamarkadan beronen sorreran zehazturiko profesional-boluntario mistoaren eredua, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik agurra emateko eta esker ona erakusteko omenaldi bat eskaini zitzaien, artean zenbait suhiltzaile etxeetan geratzen ziren azken suhiltzaile boluntarioei.

Reconocimiento voluntarios
Azpeitiko, Ordiziako eta Legazpiko azken suhiltzaile boluntarioen agurra (2016).

Aldundiaren Gipuzkoako suhiltzaileen Zerbitzua profesionalez osaturikoa da guztiz eta gaur egun lurraldean zehar gertatzen diren larrialdi guztiez langile profesionalak arduratzen dira.

Beraz, azken 30 urteetan Gipuzkoan suhiltzaileek larrialdietan arreta zerbitzua modu boluntarioan eta desegituratuan ematetik, guztiz modu profesionalean eskaintzera igaro da Aldundiaren zerbitzuaren aldetik.

Horri esker Gipuzkoako biztanleriari zerbitzu garrantzitsu bat eskaini ahal izan zaio, behar besteko bitarteko materialak, egitura hierarkiko argi eta garbi batez zehaztutakoa eta araututako antolamendu bat, bere langile guztien prestaketa eta formakuntza egokia eta lurralde guztian zehar erabat garatutako eginkizun operatibo batzuk bitarteko.