Gipuzkoako museo guztiak

Con la construcción de embarcaciones históricas como actividad principal, Albaola La Factoría Marítima Vasca, ubicada en Pasajes San Pedro (Pasaia, Gipuzkoa), es un espacio innovador donde se recupera y pone en valor la tecnología marítima artesanal. La Factoría está abierta al público y se caracteriza por su dinamismo, por la diversidad de sus actividades y por su proyección internacional.
Ondartxo, 1, 20110 Pasai San Pedro
Webgunea bisitatu

Algorri Interpretazio Zentroa Zumaiako inguru naturaletik gertu dago, eta ekosistema ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du. Zentroko ikus-entzunezko emanaldiak historia geologikoan zehar bidaia egiteko aukera ematen du. Erakusketa bisitatuz, Zumaiako ekosistema naturalak antzeman daitezke: Biotopo Babestua den marearteko zabalgunea eta flyschezko itsaslabarrak; eta Natura 2000 Sarean, Batasuneko Garrantzizko Lekua izendatu den Urola itsasadarra. Zentroak liburutegia eta tailer-gela eskaintzen dizkio bisitariari.

Juan Belmonte, 21. P.K 20750. - Zumaia
Webgunea bisitatu

Gaur egungo Donostiako Aquariuma 1928an ireki zen eta bere solairu bakoitzean hiru gai erakusten ziren: itsasoko historia, itsasoko naturaren historia eta akuarioa. Horri esker Espainiako akuario eta zientzia naturalen museo zaharrena eta Euskadiko itsas museorik zaharrena dugu.1998an Aquariuma handitu zen eta bere ibilbideko inflexio-puntua izan zen. Espazioa zerbitzu eta instalazio ikusgarriekin handitzeaz gain -horien artean aipatzekoa da tunel batek zeharkatzen duen 1.800.000 litro ur dituen depositua-, berrikuntza horrek ingurumen-arazoen inguruko dibulgazioa, ikerketa eta sentsibilizazioa sustatzeko aukera eman zuen

Karlos Blasco de Imaz Plaza - Donostia-San Sebastián
Webgunea bisitatu

XVI. mendean, Mutrikuko arrantzaleek, beste gremioen aurrean bere interesak babesteko, San Pedroren Arrantzale Kofradixa osatzen dute. Denborarekin, erakunde honek eginkizun asko hartuko ditu bere gain, hala nola, erreskate taldeak sortu, untziak konpontzeko diru laguntzak eman, alargun eta umezurtzei lagundu e. a.. Kargu ezberdinak aurki zitezkeen erakundea antolatzeko, hauetako bat "Etxezaina" zen, zeinak ardurarik handienak zituen, diru kontuetaz eta arrainaren salmentaz arduratzen bait zen, prezioak ere berak jartzen zituelarik.

Puerto S/N - Mutriku
Webgunea bisitatu
MATER 1990ean eraikia, egurrez egindako azken atunontzia izan zen. Bere baitan biltzen du ontzi tradizionalen ohiko egitura eta horri itsas-ingurunearekiko errespetuzko arrantza-teknikak lotuta, euskaldunen itsas kulturaren adibide aparta bilakatzen dute. Dituen instalazio originalek, batetik, eta barkuaren sotoak erakusketa gune izateko egokitzeak, bestetik, aukera ematen dute Kantauriko arrantza mundu ezezagunean barneratzeko, eta halaber bisitariari itsas-ingurunera hurbiltzeko aukera aparta eskaintzen diote.
Pasai San Pedroko arrantza kaia, z/g - Pasaia
Webgunea bisitatu
El Museo Marítimo Vasco es un centro abierto situado en el Puerto de San Sebastián, cercano al público y activo en su labor de difusión de la relación entre el género humano y el mar, a través de exposiciones temporales y programas de dinamización cultural. Entre sus objetivos está asimismo la construcción de un entramado de relaciones externas que lo conviertan en referente de las iniciativas vinculadas a la historia y cultura marítima vasca.
Kaiko pasealekua, 24, 20003 Donostia - San Sebastian
Webgunea bisitatu
NAUTILUS Interpretazio Zentroa bisitatzea, denboran zehar bidaiatzearen modukoa da, dinosaurioak lurrean nagusi eta AMMONITEAK itsasoaren errege ziren garaia arte. Interpretazio zentro honek, Mutrikuko itsaslabarretan berreskuratutako fosilen bilduma aparta gordetzen du. Jakizu, ikasgunean erakusten diren ale guztiak Jésus Mária Narvaez eta Esperanza Azkarragak aurkitu eta berreskuratu dituztela, azken hogeita hamar urteetan. Gaur egun, ikasgune geologiko interesgarri hau zabalik egotea, haien lan ikaragarriari zor diogu.
Jose Antonio Ezeiza, 3, 20830 - Mutriku
Webgunea bisitatu