Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/11/05
MugikortasunaAzahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, Gipuzkoako aurrekontuak onartuz gero, udaberrian martxan jarriko den zerbitzu honek Zumarraga, Beasain eta Ordizia Tolosa eta Donostiarekin lotuko ditu. Orduoro egongo da zerbitzua astelehenetik ostiralera 6: 00etatik 21:00etara, eta bi ordutik behin larunbat eta igandeetan 8: 00etatik 22:00etara.
2024/10/30
MugikortasunaDiputatua hainbat topaketa egiten ari da lurraldeko dibertsitate funtzionala duten pertsonen elkarteekin, Lurraldebuseko autobusen irisgarritasunari buruzko protokolo bati ekin ahal izateko. Hori gauzatu arte, konpromisoa hartu du Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) erregelamenduaren jarraipen-batzordera pertsona horiek autobusetara sartzerakoan duten lehentasunari buruzko eztabaida eramateko eta aztertzeko ea bidaiarien maiztasun handiagoko geltokietan (Donostiako autobus-geltokian, adibidez) laguntza eta/edo aholkularitza ematen duen pertsonik egoteko aukerarik dagoen laguntza behar duten erabiltzaileei arreta eman ahal izateko. Gainera, orain arte egiten ari den bezala, hainbat erakunderekin lankidetzan arituko da sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainak egiteko. Azkenik, beste gai batzuk ere helaraziko dizkie udalei, hala nola geralekuen kokapena, horietan oztopoak kentzea eta argiztapena hobetzea, besteak beste
2024/10/30
MugikortasunaTurismoko prestakuntza-zentroekin egin duen bezala, diputatuak bisita-erronda bat hasi du mugikortasunarekin lotutako graduak ematen dituzten Gipuzkoako hainbat prestakuntza-zentrotara, sektorearen errealitatea eta Gipuzkoan eratzen diren profil profesionalak zuzenean ezagutzeko
2024/10/23
Azpiegiturak13,3 milioi euroko inbertsioak jarraipena emango die errepidearen segurtasuna eta trafikoaren arintasuna hobetzeko lanei, eskualde osoarentzat funtsezkoa den errepide batean. Fase honetan aurreratzeko tarte berriak gehituko dira eta ingurumenaren berreskurapeneko neurriak aplikatuko dira.
2024/10/21
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, Lurraldebusek 665 zerbitzu berezi jarri ditu 25 udalerritan 29 ekitalditarako, 10.000 pertsona baino gehiagok erabili dituztenak. Gainera, guztira 2.905 errefortzu egin dira Lurraldebuseko linea arruntetan, 100.000 pertsona baino gehiagori zerbitzua emanez
2024/10/16
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Domínguezek, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan, Katxalin eta Asgicer elkarteetako ordezkariekin batera, Avanza enpresaren instalazioak bisitatu ditu, eta bertatik bertara ikusi ahal izan du nola geratu diren begizta arrosa handi batekin binilatutako autobusak .
Lotura berriarekin, Gros, Egia eta Intxaurrondoko sarbideak hobetuko dira, eta Urumea ondoko errepideetako trafikoa arinduko da.
2024/10/10
MugikortasunaTelefono bidezko salmenta-zerbitzua datorren astelehenetik (hilak 14) aurrera jarriko da martxan, eta astelehenetik igandera, 7:30etik 21:30era, urtarrilaren 1ean eta abenduaren 25ean izan ezik, emango du harreta. Erabiltzaileek 843 740 286 zenbakira deitu ahal izango dute txartelak erosi ahal izateko, eta erosteko baldintzak online erosketakoen berdinak izango dira. Gainera, erabiltzaileek telefono-zerbitzuaren bidez edo Avanza webgunearen bidez erositako txartelak aldatu eta baliogabetu ahal izango dituzte, online erosketaren baldintzen arabera. Beste edozein gai, hala nola lokalizatzaileen eskaera edo beste kontsulta batzuk, Avanza Bezeroaren Arreta Zerbitzuak artatzen jarraituko du.
2024/10/09
AzpiegiturakFelix Urkola, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatuak iragarri duenez, behin betiko proiektua garatu bitartean hartuko dira neurriok. Pasabide goratu bat eraikitzea aurreikusten da.
2024/10/04
AzpiegiturakTrazatu berriak trafikoa modu eraginkorragoan antolatzea ahalbidetuko du, eta ibilgailuen abiadura murriztuko du. Halaber, AP-636 errepideko pasabidea birgaitzeko lanak esleitu dira.
2024/10/03
MugikortasunaDuela aste batzuetatik hona, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hainbat neurri hartzeko eskatu dio enpresari bere web-orriaren kolapsoa arintzeko, hala nola datu-basearen datu-iraulketa optimizatzea, zerbitzari birtual berri bat sortzea, egungo zerbitzarietan baliabideak handitzea edo monitoretza-tresnak instalatzea, besteak beste. Gainera, Irailaren 9az geroztik, Donostiako autobus geltokiko leihatilak indartu dira, goizez zein arratsaldez bi pertsonarekin, eskaera handiko uneetan arreta azkarra bermatzeko. Departamentuak neurriak ezartzen jarraituko du laster, egoera errepika ez dadin.
Fernando Prieto, Mugikortasuneko zuzendari berria; Libe Otegui, Turismoko zuzendaria; eta Ernesto Martínez de Cabredo, Obra Hidraulikoetako zuzendaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko karguak bere gain hartu dituzte.
2024/09/27
MugikortasunaAzahara Dominguez diputatuak, Ana Grijalba Begisare Gipuzkoako presidenteordeak eta Koro Urkizu elkarteko kideak agerraldia egin dute datozen asteetan Lurraldebuseko autobusetan egingo duten kanpainaren berri emateko
2024/09/25
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Donostiako Udalak onartu egin du E21 linea (Aeropuerto>Hondarribia>Donostia) Frantzia pasealekuan, Iparraldeko Geltokiaren parean, gelditzeko Aldundiaren proposamena
2024/09/17
MugikortasunaLurraldebuseko autobusetan indarkeria matxisten aurkako lehen protokoloa abian jartzeko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua egiten ari den kontaktuen esparruan egin da topaketa. Honen helburua da emakume horiek eremu guztietan, baita Garraio publikoan ere, benetako berdintasuna lortzeko borrokan duten ikuspegia eta esperientzia txertatzea da
2024/09/13
MugikortasunaDenbora-tarte horretan egin diren 257.431 bidaien % 52,2a da hori.
• Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiordeak azpimarratu dute neurriak herritarren "ongizatean" eta "garraiobideen jasangarritasunean" eragingo duela. • Dagoeneko abian dauden politika publikoei egindako ekarpen "gehigarri" horrekin, Aldundiak inbertsioa egingo du errepideko garraioaren emisioak murrizten, autobusen eta garraio sektorearen energia-eraginkortasuna hobetzen, eta bidegorrien sarea eta intermodalitatera bideratutako azpiegiturak garatzen.
Bi departamentuek bat egingo dute aurten ere Europako Mugikortasunaren Astearekin hainbat ekimenekin: doako zerbitzuak eskainiko dituzte bizikletak konpontzeko MUGI txartel pertsonalizatuen erabiltzaileentzat eta Bigarren Hezkuntzako 350 ikasle ingururi tailerrak emango zaizkie.
2024/07/24
AzpiegiturakErakundeek beren baliabideak indartuko dituzte, modu koordinatuan jardunez, afekzioak murrizteko helburuarekin, eta berriro planteatuko da Oinaurreko sarbidea ixtea Irunen, prebentzio-neurri gisa.
2024/07/22
AzpiegiturakAbuztuan zehar zubiaren egitura birgaitzeko lanak egingo dira 444,793 P.K.-an, Irungo noranzkoan
2024/07/19
MugikortasunaForu diputatuak azaldu duenez, topaketa horien helburua da, garraio publikoaren erabileran segurtasunari eragiten dioten gaiak jorratzea, autobus geltokiak eta haien kokapena kasu, udal-eskumenekoak izan arren, indarkeria matxistarik gabeko espazioak lortzeko bidean aurrera egiteko.
2024/07/17
MugikortasunaAzahara Dominguez diputatuak bilera bat egin du Aldundiaren GUNEA espazioan aniztasun funtzionala duten Lurraldebuseko erabiltzaileekin eta Ackesible, Gene, Kemen, Andade, Once, Zahartzaroa, Ademgi, Goyeneche Fundazioa, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, Adela, Gautena, Anaidia, Konporta eta Atece Gipuzkoa elkarteetako ordezkariekin. Irisgarritasunari eta gaur egun hobetu beharreko arlo nagusiei heldu ahal izan die bertan.
2024/07/16
MugikortasunaGuztira, 17 ibilgailu sartuko dira enpresa emakidadunetan datozen hilabeteetan, eta araudi berriak ezartzen dituen segurtasun-elementu berri guztiak izango dituzte. Gainera, efizienteagoak izango dira, kutsadura murriztuko da eta bidaiarien erosotasunaareagotuko da.
2024/07/12
MugikortasunaTopaketa Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua Lurraldebusen autobusetan indarkeria matxistaren aurkako lehen protokoloa abian jartzeko egiten ari den harremanen esparruan egin da.
2024/07/08
MugikortasunaMUGIren barruko garraio publikoetan egindako bidaien % 82 txartelarekin ordaindu ziren. Gainera, iaz 92.709 txartel pertsonalizatu eta 37.764 txartel anonimo saldu ziren guztira
2024/07/05
AzpiegiturakLizitazio berriak hobekuntzak aurreikusten ditu erabiltzailearen arretarako zerbitzuetan, Bergaran erabiltzailearen arretarako zentro berri bat irekiz, errepideko zaintza eta laguntza zerbitzuak indartzen dira eta informazioaren eta sistemen segurtasunean inbertitzen du, baita tunelen segurtasunean ere.
Azahara Domínguezek zuzentzen duen departamentuak, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin (GGLA) lankidetzan, 53 Mugi txartel anonimo eman dizkie Chernobilko lagunak eta Chernobil elkarteei, bakoitza 5 eurorekin kargatuta
2024/07/05
AzpiegiturakTrafikoa semaforo bidez erregulatuko da, luiziak eragindako kalteak konpontzeko obra osagarriak bukatu bitartean. Aurreikuspena da errepidea osorik abuztu hasieran ireki ahal izatea
“Maila guztietan lankidetza biderkatzera" dei egin du diputatu nagusiak, euskal politikagintzan eta erakundeetan ireki den “etapa berria” probestu
2024/06/26
MugikortasunaAzahara Domínguez buru duen departamentuak bideo bat egin du Lurraldebusen erabiltzaileak galdetegi sinple bati erantzun diezaioten animatzeko, emakumeek autobusetan bizi duten errealitatearen argazkia lortu ahal izateko.
2024/06/26
AzpiegiturakMaria Ubarretxenaren lekukoa hartuko du, udalekiko harremanak ere integratuko dituen sail batean
2024/06/21
AzpiegiturakGipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Irungo eta Hondarribiko udalek Bidasoaldeko koordinazio mahaiaren lehen bilera egin dute gaur.
2024/06/21
AzpiegiturakGipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Irungo eta Hondarribiko udalek Bidasoaldeko koordinazio mahaiaren lehen bilera egin dute gaur
2024/06/20
AzpiegiturakUztailean hasiko diren lanek 5 hilabete iraungo dute eta tunel barruko 132 proiektoreak aldatuko dira eta tunel ahoko sistema osoa ere berrituko da. Instalazio guztia energetikoki eraginkorra izango da aurrerantzean
2024/06/19
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi du akordio honetara iritsi dela Donostiako Udalarekin, linea berri horrek kalte handiagorik eragin ez dezan
2024/06/17
MugikortasunaZerbitzu berri hori ostegun honetan, ekainaren 20an, hasiko da eta irailaren 30era arte egongo da martxan, biak barne, eta bi geltoki izango ditu: Federico García Lorca eta aireportua.
2024/06/15
MugikortasunaOrdutegi berriak datorren ostegunetik aurrera (ekainak 20) jarriko dira indarrean, eta txartelak astelehen honetatik (ekainak 17) aurrera erosi ahal izango dira aldez aurretik
2024/06/14
MugikortasunaAzahara Domínguezek zuzentzen duen sailak MUGI txartelak erosi eta kargatzen jarraituko du, Caritas, SOS Arrazakeria, Zehar Errefuxiatuekin eta Gurutze Gorria GKEetako kide diren eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei estaldura eta laguntza emateko.
2024/06/06
AzpiegiturakHerri txikietako azpiegiturak bultzatzeko laguntzen barruan, datozen hilabeteetan burutuko diren hainbat lanen xehetasunak eman ditu Maria Ubarretxena foru diputatuak
2024/05/31
AzpiegiturakMaria Ubarretxena, Bide Azpiegituretako diputatuak apustu teknologikoak eta Gipuzkoako errepideen iraunkortasun erronkak partekatu ditu Pragan bildutako Europako eskualde eta hirietako ordezkariekin
2024/05/29
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez Estatuko idazkari José Antonio Santanorekin bildu da, eta herritarrei informazio hobea emateko eta AHTren obrek irauten duten bitartean plan alternatibo bat egiteko eskatu dio.
2024/05/27
AzpiegiturakUbarretxena: "Gure errepideetako segurtasun- eta kalitate-estandarrak betetzen jarraitzeko, sare osoan mantentze eta birgaitze inbertsio handiak egin beharko dira"
Hondarribiko aireportuaren konexio berri hori British Airways City Flyer-en filialak egiten du, eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek azaldu duenez, harrera ezin hobea izan du Gipuzkoan eta, bereziki, Eskozian, hamar txarteletik zortzi eskuratzen baitira bertan.
2024/05/18
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi du neurriak hilean 400 eta 450 euro arteko aurrezpena ekarriko diela ikasleei, eta zerbitzu hori Mugiri atxikita balego izango lukeen kostuaren antzekoa izango dutela. Gainera, dirulaguntza horrek atzeraeragina du elkarteak duela aste batzuk zerbitzua abian jarri zuenean.
2024/05/17
AzpiegiturakBide Azpiegituretako departamenduak milioi bat euro gaitu ditu lerradura konpondu, ezponda egonkortu eta bidea egokitzeko. Errepidea bere osotasunean uztail bukaeran ireki ahal izatea aurreikusten da.
2024/05/13
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 155.000 euro bideratuko dira interes turistiko nabarmena duten eta kanpoan proiekzio mediatiko garrantzitsua duten azokak, erakusketak eta merkataritza-erakusketak antolatzen laguntzeko; interes turistiko garrantzitsua duten enpresentzako kongresu profesionaletan edo negozio-kongresuetan, konbentzio eta ekitaldietan Gipuzkoan jarduera turistikoak egiteko; eta gastronomiarekin zerikusia duten eta kanpoan proiekzio mediatiko garrantzitsua duten interes turistikoko ekitaldiak antolatzeko.
2024/05/10
MugikortasunaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Legazpiko KZGunea bisitatu du, Eluska Renedo-Illarregi Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako zuzendariarekin eta Óscar Valbuna Legazpiko Garraio Publikoko zinegotziarekin batera
2024/04/26
MugikortasunaMaiatzaren 9, 10, 11 eta 12an, Donostia, Oarsoaldea eta Bidasoa Pasaiarekin lotzen dituzten Lurraldebuseko lineek zerbitzu bereziak eta autobus gehiago izango dituzte, egun horietan espero den erabiltzaile kopuru handiari erantzuteko. Gainera, Pasaiako motora joan-etorrian ibiliko da etengabe bi minutuan behin Pasai San Pedro eta Donibane artean.
2024/04/26
AzpiegiturakMaria Ubarretxena: “Eguneratze honi esker, tunelak aise gaindituko ditu Europan eskatzen diren segurtasun, eraginkortasun eta hornidura teknologikoko estandar gorenak”
2024/04/25
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi du neurri horri esker hilean 300 euro baino gehiago aurreztuko dutela elkarteko kideek; izan ere, 25 urtetik beherako ikasleek 72 euro inguru ordainduko dute zerbitzu horrengatik, eta 25 urtetik gorakoek, berriz, 90 euro inguru.
Sektore honetan Europa Hegoaldean egiten den azoka profesional nagusia ireki dute Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumeneko sailburuak; mugikortasun berriaren balio kate osoa elkartu da bertan
Azahara Domínguez diputatuak eta Agurtzane Solaberrieta alkateak lehen bilera egin dute, eta udalerriko mugikortasunari eta turismo-eskaintzari buruzko gaiak jorratu dituzte.
2024/03/22
MugikortasunaOstiral honetan banatu da lurraldean mugikortasun iraunkorra eta inklusiboa bultzatzen laguntzen duten ekimen, programa edo proiektuak aintzatesten dituen saria.
2024/03/22
AzpiegiturakBi noranzkoetako mozketa ostiraleko 22:00etatik aurrera egongo da indarrean, igande iluntzera arte; horrela, tunel hori berritzeko obren lehen fasea amaitutzat joko da.
2024/03/21
AzpiegiturakBi noranzkoetako mozketa ostiraleko 22:00etatik aurrera egongo da indarrean, igande iluntzera arte; horrela, tunel hori berritzeko obren lehen fasea amaitutzat joko da.
Ostiral honetan martxoaren 22an, Guztiok Mugituz sariaren zazpigarren edizioa ospatuko da; sari horren bidez, lurraldean mugikortasun jasangarria eta inklusiboa bultzatzen laguntzen duten ekimenak, programak edo proiektuak saritu nahi dira.
Azahara Domínguez diputatuak eta Teo Alberro alkateak bilera egin dute bi erakundeei eragiten dieten gaiak aztertzeko.
2024/03/14
AzpiegiturakAutobidea itxita egongo da martxoaren 16ko goizaldeko 04:00etatik (larunbata) asteleheneko 05:00etara.
2024/03/13
MugikortasunaAsteazken honetatik, martxoaren 13tik, Mugirekin autobus txartela eros daiteke martxoaren 18rako eta hurrengo egunetarako; datorren astelehenetik aurrera (hilak 18), berriz, txartelak in situ erosi ahal izango dira autobusean, Mugirekin horrekin ordainduta
2024/03/07
MugikortasunaOstiral honetatik, martxoaren 8tik, "Zuetaz harro" kanpainaren bideoak zabalduko dira Lurraldebuseko autobusetan.