Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

60
Mugikortasuneko,  Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua autobus artikulatuak erabiltzen hasi da BU12 eta BU13 lineetan, linea horien erabiltzaile kopuruari erantzuten jarraitzeko

2026/02/13

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, behin Hernaniko Udalak departamentuak 2024an eskatutako obra amaituta, autobus horiek linea horien ohiko ibilbidea egin ahal dute.

“Gipuzkoako ekonomia sendotasunez erantzuten ari zaio ezegonkortasun globalari”

2026/02/13

Eider Mendoza diputatu nagusiak adierazi du zerga-bilketari buruzko datuek “konfiantza” ematen dutela “enpresen lehiakortasuna babestuko duten politiketan aurrera egiten jarraitzeko, etorkizuneko industria-sektoreetan eta gaurko eta biharko zainketak bermatuko dituzten inbertsioetan”.

Haur minbiziaren nazioarteko eguna eta XIII elkartasun ipar martxa

ASPANOGI - Adingabe Minbizidunen Familien Gipuzkoako elkartea da. Helburu nagusiena adingabe minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobetzea da, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzun bat emanaz. Gaixotasunaren prozesu guztian zehar eta ondoren, euskarria eta akonpainamendua ematen saiatzen gara. Gure urteko programaketa aurrera eramaten da Foru Aldundi Gorenaren Gizarte Politika departamenduak.ASPANOGI-rekin2019 lehen aldiz sinatutako hitzarmenari esker. Gaur egun hitzarmenak aurrera jarraitzen du. Donostiako Udalaren babesa eta diru laguntzak ere azpimarratzekoak dira.

Aldundiak udalekin batera indarkeria matxistaren aurkako konpromiso bateratua indartu du protokolo instituzionalaren eguneraketarekin

2026/02/12

Gobernantza

Jarraibide instituzional berria udalerriekin eta eragile feministekin batera landu da, eta tokiko ezarpen fase bat hasi du orain, komunitatea, koordinazioa eta erreparazioa ardatz hartuta

Jasangarritasun Departamentuak ingurumen- eta gizarte-proiektu berriak bultzatuko ditu, 2026rako 42.250 euroko dirulaguntza-lerroarekin

2026/02/11

Ingurumena

Foru Gobernu Kontseiluak irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzendutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onartu ditu, 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat datozen proiektuak garatzeko.

2026/02/11

Gobernantza

Egoera ahulenean dauden pertsonen arreta eta gizarte‑zerbitzu hurbil, konprometitu eta berritzaileen mantentze‑lanetan funtsezkoa den sektorearekin lankidetza bultzatuko da

Abaltzisketako zeharbidean hobekuntza eta konponketa lanak egingo ditu Aldundiak

2026/02/11

Azpiegiturak

Galtzada konpondu eta berritu egingo da zoladuraren egoera hobetzeko, eta udaletxearen aurrean errepidea eta espaloiak kota berean jarriko dira.

Gipuzkoako salmentak % 3,5 igo dira 2025ean

2026/02/11

Ogasuna

Bai barne salmentak (+ % 3,4), bai esportazioak (+ % 3,5) handitu egin dira, 2024ko zifrekin alderatuta.

Foru gobernua 20. aldiz elkartu da Kontseilu ibiltarian, Getariako Zarautz jauregian egindako bilkuran

Gune historiko esanguratsu honetan egin dute foru diputatuek euren asteroko batzarra, Eider Mendoza diputatu nagusia buru dutela

Aldundiak AP-8arekin lotune bat eraikiko du Galarretan (Hernani), trafikoa arindu eta Donostialdeko loturak hobetuko dituena

2026/02/10

Azpiegiturak

Konexio berriak Miramonerako eta Hernanirako sarbideak erraztuko ditu, GI-20 errepidea, Ospitaleetarako igoera eta Errekalde-Galarreta errepidea deskargatuko ditu, eta ingurune osoaren segurtasuna eta arintasuna hobetuko ditu.

Gipuzkoako babesleku klimatikoen sareak klima-aldaketara egokitzea indartzen du Orion

2026/02/10

Ingurumena

Naturklimako Borondatezko Karbono Funtsak finantzatutako esku-hartzeak 14.278 euroko inbertsioa izan du, eta aukera eman du Orioko duna-parkeko bi hektarea eraldatzeko, espezie autoktonoen 400 ale landatuz.

Azahara Domínguez diputatuak Avanza enpresa bisitatu du, non 18 autobus berritu diren azken asteetan

2026/02/09

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradunak Debagoienan lan egiten duen eta ibilbide luzeko zerbitzuak ematen dituen enpresa horrek Arrasaten dituen instalazioak bisitatu ditu, eta gogorarazi du, legegintzaldiaren hasieratik, flotaren % 74 berritu dela.

Klima babeslekua bermatzeko Ixpillako aintziran egindako lanak aurkeztu ditu Foru Aldundiak

2026/02/09

Lurralde Oreka

Babes bereziko eremua da, zonaldean dagoen ur gezako putzu bakarra, hegaztien atsedenleku, ugaltze eta elikadura gune gisa balio duena. Horien artean babes bereziko erregimenean dauden espezieak daude. Aldundiak 2009an eraikitako lubeta berreraiki eta indartu du, eta handitu egin du hezegunearen azalera, eremua babesteko itsas mailaren gorakadatik eta ekaitzen areagotzeagatik; eta esku hartzea aprobetxatu du arriskuan dauden espezie botanikoak berreskuratzeko.

Zarauzko eta Oiartzungo ordainlekuek hainbat bide berritu eta teknologia berriaz hornituak ireki dituzte gaur

2026/02/09

Azpiegiturak

Bidegi 7,5 milioiko inbertsioa egiten ari da bi ordainleku horiek berritzeko, kobrantza estazioetan zerbitzua errazten eta hobetzen duen teknologiarekin

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak DG05 linea indartu du (Eibar>Eskoriatza>Gasteiz) erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko

2026/02/06

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Eibartik 12:15ean ateratzen den espedizioa indartu egiten da Arrasateko Zalduspe geltokitik aurrera, Arrasaten edo Aretxabaletan autobus titularra betetzen dela antzematen bada.

Mugikortasun adimendun eta jasangarriaren arloko lankidetza publiko-pribatua sendotu da MUBILen Aholkularitza Batzordearen bigarren bileran

CAF, Iberdrola, Irizar, Mondragon, IBIL, Basque Energy Cluster eta ESERGUI enpresek, MUBILekin batera, Euskadiko mugikortasun jasangarriaren estrategia indartu dute. “Enpresa-ekosistema sendo eta espezializatua izatea funtsezkoa da Euskadik mugikortasun jasangarriaren arloan duen lehiakortasuna eta lidergoa indartzeko”, azpimarratu du Unai Anduezak.

Gipuzkoar nortasunari buruzko gogoeta egin dute 2.500 gaztek ‘GazteAKT’ ekimenaren komunitate digitalean

Eider Mendoza diputatu nagusiarekin eta Aldundiko ordezkariekin, proposatutako lehen erronkan landu dituzten ekarpenak partekatu dituzte gazteek

2026/02/06

Azpiegiturak

Usurbil, Orio, Zestoa eta Donostiako errepideetako tarteetan jardungo da urteko bigarren seihilekoan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eguneratu egin ditu Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren eta Higiezinen Katastroari buruzko Foru Arauak

2026/02/05

Ogasuna

Bi arauak jendaurrean jarri dira otsailaren 27ra arte. Foru Arau Proiektuak martxoan onartzea espero da Gipuzkoako Gobernu kontseiluan, Gipuzkoako Batzar Nagusietan tramitatzen eta eztabaidatzen jarraitzeko, uda baino lehen onartu ahal izateko. OHZren Foru Arauak berrikuntza gisa jasotzen du Ezaugarri Bereziko Ondasunen hirugarren kategoria bat sartzea, portuak eta autobideak bezalako azpiegiturak dituzten udalerriek ondasun higiezin horien inpaktua zergapetzen duen zerga berri bat aplikatu ahal izan dezaten.

Aldundiak jendaurrean jarri du Gipuzkoako Lurralde Historikoko Egonaldi Turistikoen gaineko Zergari buruzko Foru Arau Aurreproiektua

2026/02/05

Ogasuna

Dokumentua jendaurrean egongo da martxoaren 5era arte. Ondoren, martxoaren 17ko Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluan onartzea espero da, azkenean eztabaidatu eta, hala badagokio, udaberri honetan Batzar Nagusietan onartzeko.

Kultura Departamentuak 3 milioi bideratu zituen 2025ean kulturako dirulaguntza eta beketara, duela hamarkada bateko aurrekontua hirukoiztuz

2026/02/05

Kultura

Goizane Álvarez: “Gipuzkoarren % 87k etxetik hamabost minutu baino gutxiagora du kultura eskaintzaren bat aukeran. Bokazio sozial argia duen kultura politika baten emaitza da hori: askotariko kultura sare bat sortzea, kultura ohitura berrietara egokitua eta herritar guztien eskura dagoena".

Teknologia berrien bidez Eskoriatzako ordainlekuaren erabilera erraztuko eta arinduko duten lanak udaberrian hasiko dira

2026/02/05

Azpiegiturak

1,2 milioi euroko inbertsioaren helburua da ordainketak erraztea, itxaronaldiak murriztea eta erabilera digital berrietara egokitzea, zerbitzu malguagoa eta eraginkorragoa bermatuz.

2026/02/05

Azpiegiturak

Aldi berean, Lanbarrenerainoko oinezkoentzako eta bizikletentzako bidearen lanek aurrera jarraitzen dute. Tarte hori Lintzirineraino luzatuko da hurrengo fase batean, inguruko bizilagunen eta langileen joan-etorri segurua bermatzeko.

Gipuzkoa ekonomia zirkularraren Europako abangoardian kokatu da lehengai kritikoen erronkaren aurrean

2026/02/05

Ingurumena

José Ignacio Asensio: “Gipuzkoa erakusten ari da posible dela industria egitea, enplegua sortzea eta jasangarritasunean aurrera egitea aldi berean. Hori da Europan defendatu nahi dugun lehiarako eta autonomia estrategikorako eredua”.

Aldundiak eta Donostiako Udalak elkarlana estutu dute, hirian nahiz lurraldean “ongizatean sakondu eta ekonomia berria sorraraztea helburu”

Donostiako alkateak, Jon Insaustik, eta Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, erakunde bilera egin dute, berrikuntzaren, mugikortasunaren, gizarte‑babesaren eta zaintzen, kirolaren eta larrialdien arloko proiektuak eta aurrerapenak partekatzeko.

Gipuzkoa aurrera doa dermatosi nodularraren aurkako txertaketan, eta sokamuturrak beharrezko osasun-neurriekin egitea bermatzen du

2026/02/03

Lurralde Oreka

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko behi-aziendaren % 54 txertatu du jada dermatosi nodular kutsakorraren aurka. Aurrerapen horri esker, salbuespenak baimendu ahal izan ditu Azpeitian eta Tolosan ekitaldi tradizionalak egiteko, beharrezko osasun-berme guztiekin.

Aldundiak Hitz Zentroaren eta Euskorporaren esku jarriko ditu bere testu eta eduki corpusak, euskara adimen artifizialeko teknologietan integratzea helburu

Gipuzkoako diputatu nagusiak hitzarmena sinatu du Hitz Zentroko eta Euskorporako ordezkariekin; hurrenez hurren, ‘Oinitza’ eta ‘Euskorpus’ proiektuei ekarpena egingo die foru erakundeak.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua SOS Arrazakeriarekin elkarlanean ari da gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonek MUGI sisteman sartzeko aukera izan dezaten

Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, laguntza honen bidez, MUGI txartel anonimoak erosi eta kargatzea finantzatzen da, eta, ondoren, SOS Arrazakeriak kudeatzen ditu artatzen dituen pertsonen artean.

Lazkaon kokatuko da Hariberriaren  hirugarren zentroa, sexu-indarkeriaren biktimei arreta emateko zerbitzua

Hasiera batean Zaldibian kokatzea baloratu ondoren, azterketa teknikoak Lazkao zehaztu du egokiago Goierriko zentroaren kokaleku gisa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren arteko akordioari esker, lurraldean sexu-indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko sarea indartuko da. Hariberriak arreta eskainiko du Gipuzkoako Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Foru Zerbitzuarekin (SFCUS) koordinatuta. 2024etik 178 biktima artatu ditu.

Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko zortzigarren Topaketak Europako autonomia estrategikorako kritikoak diren lehengaien erronkari helduko dio

2026/01/30

Ingurumena

Nazioarteko eta estatuko hogei hizlari baino gehiagok eztabaidatuko dute Naturkliman berrikuntzari, industria-subiranotasunari eta aliantza estrategikoei buruz.

Aldundiak eta Udalak Elgoibarko  Errezabal egoitzako obren  bilakaeraren berri eman dute

Lanak egiten hasi eta hilabete gutxira atzeman da beharrezkoa dela egon-kortze-jarduera gehiagoren beharra, azpiegituraren garapen egokia ber-matu ahal izateko. Ekipamendu berriak 169 plaza, espazio komunak eta kanpoko eremuak izango ditu, eta Elgoibarko hiri eta gizarte-ingurunean erabat integratuta egongo da.

Jasangarritasun Departamentuak 850.000 euroko laguntza berriak bultzatu ditu Gipuzkoan trantsizio energetiko eta klimatikoa bizkortzeko

2026/01/28

Ingurumena

Gobernu Kontseiluak dirulaguntzen bi deialdi onartu ditu, udalentzat eta irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, energia plangintza, aurrezpen eta efizientzia energetikoa eta energia berriztagarrien hedapena bultzatzeko.

Tolosa eta Alegia arteko bidegorria guztiz erabilgarri egongo da bihar, osteguna

2026/01/28

Azpiegiturak

Bide-zatia segurtasun-berme guztiekin irekiko da berriro, bidea egonkortzeko eta indartzeko lanak amaitu ondoren.

Aldundiak Debagoieneko bidegorriak hobetzeko lan berriak osatu ditu eta oinezkoentzako tarte berri bat egingo du Urkulun

2026/01/28

Azpiegiturak

Felix Urkola diputatua Aretxabaletako eta Eskoriatzako alkateekin batzartu da departamenduak burututako azken lanen berri emateko, eta aurreratu du, besteak beste, Aldundia dagoeneko lanean ari dela Vasco-Navarro trenaren ibilbide historikoa bidegorri gisa berreskuratzeko proiektuan.

Aldundiak, Kutxa Fundazioak eta BIC Gipuzkoak Deep Tech-en aldeko apustua indartu dute Madrilen, Science for Industry azokan

Gipuzkoako ordezkaritzak, Ekonomia Sustapenaren eta Proiektu Estrategikoen diputatua buru duela, zientzia aurreratuan oinarritutako transferentzia teknologikoari buruzko nazioarteko foro nagusietako batean parte hartu du. Topaketan parte hartzea Gipuzkoak duen estrategiaren barruan kokatzen da mugako teknologiak bultzatzeko, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzeko eta balio erantsi handiko ekosistema berritzaile bat finkatzeko.

Kirol Orientazioko Zerbitzua gipuzkoarren % 77engana iristen da, eta osasunean funtsezko zeregina betetzen du

2026/01/28

Kirolak

Gaur egun, lurraldeko 28 udalerritan dago abian Kirol Orientazio Zerbitzua, eta Gipuzkoako herritarren % 77engana iristen da.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Oñatiko Turismo bulego berriaren obrak lizitatu ditu

Eskailera bat eta igogailu bat eraikitzea ere aurreikusten duten lanek milioi bat euroko oinarrizko aurrekontua dute, eta sei hilabeteko epea esleitzen direnetik aurrera.

Jasangarritasun Departamentuak ingurumen-balioak lurraldeko ikasgeletara hurbildu ditu, Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Eguna dela eta

2026/01/26

Ingurumena

Irungo Txingudi ikastolako 50 ikasle bildu dira jardunaldian, Garbera merkataritza-gunean egindako bi saiotan.

Azahara Domínguez diputatuak Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa bisitatu du

2026/01/26

Turismoa

Zumalakarregi museoa, XVIII. mendeko baserri batean kokatua, ezinbesteko erreferentea da XIX. mendea Euskal Herrian ulertzeko eta Gipuzkoarako balio erantsiko baliabide kultural eta turistikoa da. Memorian, identitatean eta sustraitzean duen ikuspegiak erabat lerrokatzen du Zatoz eta zaindu estrategia turistiko foralaren printzipioekin, zeinak estandarizazio globalaren aurrean berezi egiten gaituena indartzearen aldeko apustua egiten duen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ia 32 milioi euro mobilizatu zituen laguntzetan 2025ean, eta 1.862 onuradun izatera iritsi zen, horietatik % 90 ETEak eta autonomoak

Programa lurraldeko eskualde guztietara iritsi zen, eta benetako eragina izan zuen Gipuzkoako ehun ekonomikoan. 31 milioi euro baino gehiago bideratu ziren talentura, ekintzailetzara, berrikuntzara, digitalizaziora, lehiakortasunera, sustapen ekonomikora eta jasangarritasunera, Gipuzkoako garapen ekonomikoa indartzeko.

Gipuzkoak 6.725 milioi euro bildu ditu 2025ean

2026/01/23

Ogasuna

Zerga-bilketa metatua % 10,8 igo da aurreko urtearen aldean

Aldundiak bost urtean babesgabetasun egoeran dauden 840 pertsona baino gehiago artatu ditu kuradoretzen bidez

Kuradoretza kopuruak hazkunde iraunkorra erregistratu du, hainbat faktoreren eraginez: biztanleriaren zahartzea, nahi ez den bakardade-egoeren gorakada eta familia-ereduen aldaketa. Aldundiak 1,4 milioitik ia 2,7 milioira handitu du aurrekontua bost urtean.

Amasa-Villabona eta Irura lotzen dituen bidegorri berria inauguratu da, Tolosaldean mugikortasun jasangarri eta segurua sustatuz

2026/01/23

Ingurumena

Jarduketak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak bultzatuta, 3,17 milioi euroko azken aurrekontua du, eta azpiegituraren segurtasuna, funtzionaltasuna eta jasangarritasuna hobetzeko aldaketa tekniko garrantzitsuak sartu ditu.

Jasangarritasun Departamentuak bere gain hartuko du ibilgailu elektrikoak kargatzeko estazioen kostua

2026/01/22

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak beste bi urtez jarraituko du ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen kostua finantzatzen 5.000 biztanletik beherako udalerrietan.

Gipuzkoak bere muskulu turistikoa erakutsi du Fiturren, lurraldea zaintzen duen turismo jasangarriari lotutako bost proposamenekin

2026/01/21

Turismoa

Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, foru erakundeak bere mendi gida aurkeztu du asteazken honetan. Halaber, ostegunetik ostiralera Irungo Irugurutzetako meategiak, Urola Kostako "Ongi Etorri euskararen herrira" ekimena, Euskal Kostaldeko Geoparkearen Tour birtuala eta Pasaia Itsas Festibala aurkeztuko dira.

Jasangarritasun Departamentuak kirol materiala mailegatzeko proiektu pilotu bat jarri du abian, horrela, kontsumo arduratsua sustatzeko eta kirola egiteko aukerak zabaltzeko

2026/01/21

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Donostiako Udaleko Ingurumen Zinegotzigoarekin lankidetzan, proiektu pilotu bat jarri du abian, Trainout delakoa, espazio publikoetan kirol materiala mailegatzeko.

Euskadik lehen zentro soziosanitarioa estreinatu du adinekoen ongizatea hobetzeko eredu aitzindari batekin

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak —Adinberri Fundazioaren bidez— eta Aretxabaletako Udalak abian jarri dute proiektu pilotu hau, espazio berean osasun-, gizarte- eta komunitate-zerbitzuak integratzen dituena, prebentzioaren, koordinazioaren eta 70 urtetik gorako pertsonen arreta pertsonalizatuaren alde apustu eginez. Osakidetzak Aretxabaletan bizi diren 70 urtetik gorako 1272 pertsona identifikatu ditu, eta, hasierako balorazio baten bidez, mendekotasuna duten 146 pertsona, 46 ahul eta 505 sendo atzeman ditu. Proiektuak Euskadiko beste udalerri batzuetara hedatzeko bokazioa du eta paradigma aldaketa bat dakar zaintza-sisteman, non pertsonak leku nagusia duen interbentzioan, zerbitzuen hartzaile gisa ez ezik, eskubide eta zainketen subjektu aktibo gisa ere. Zentro hori martxan jarrita, Osasun Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aretxabaletako Udalak zaintza-eredu gizatiar, hurbil, eraginkor eta jasangarriago batekin duten konpromisoa indartu dute, zahartzearen egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko gai izango dena

Aldundiak Baserritar Misto Profesionala programaren beste deialdi bat ireki du 2026rako

2026/01/21

Lurralde Oreka

Ekimenak iaz abian jarri zenetik izan duen harrera onaren ondoren, Foru Erakundeak programaren edizio berri bat jarri du abian. Berrikuntza nagusi gisa, eskaerak aurkezteko epea urte osoan egongo da zabalik.

Altzola eta Mendaro arteko bidegorria eraikitzeko proiektua lantzen ari da Foru Aldundia

2026/01/20

Azpiegiturak

Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamendua ari da dagoeneko 1,7 kilometroko bizikleta eta oinezkoentzako ibilbidea diseinatzeko lanean, N-634 eta AP-8 errepideen arteko tartean kokatuko dena eta hiru metroko zabalera izango duena.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen zerbitzua hobetu du Aian, geltoki berri bat gehituz

2026/01/19

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputauak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 26, UK08 (Zarautz>Aia>Orio) eta UK48G (Zarautz>Aia>Orio noche) lineek geldialdi bat egingo dute Armendi Gain kaleko biribilgunean, farmaziaren aurrean.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bere mendi turismoaren lehen gida argitaratu du, datorren astean Fiturren aurkeztuko duena

2026/01/16

Turismoa

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak azaldu duenez, foru erakundeak gida hau egin du, turismo fluxuak bailara guztietan orekatzea eta horietan guztietan garapen ekonomikoa sortzea helburu du

Gipuzkoak eskualde mailako lehen zaintza ekosistema bultzatu du: Debagoiena Ehuntzen

HARIAK estrategiaren esparruan, Debagoiena Ehuntzen-ek nahi ez den bakardadeari buruzko zifrak aztertu ditu: Debagoienako biztanleriaren %22,3k adierazi du askotan edo beti bakarrik sentitzen dela. Atzo eta gaur Bergaran egindako Ongizatearen Plazako bigarren hitzorduak erdigunean jarri du berriz ere espazio ireki eta parte-hartzaileak sortzearen garrantzia.

"Komunitate gisa plazaren erdian jartzen asmatu behar dugun lehentasuna da ongizate integrala”

Eider Mendoza diputatu nagusiak Ongizatearen Plaza inauguratu du Bergarako Seminarixoan; zahartzaro osasuntsuari, ariketa fisikoari, osasun mentalari, elikadura jasangarriari edo teknoadikzioei buruzko jarduerak hartuko ditu gune ireki honek.

Bob Pop, Isaac Rosa, Kirmen Uribe eta Mónica Ojeda, besteak beste, ‘Mintza Lagun–Elkarrizketak’ zikloaren hirugarren edizioko protagonistak

2026/01/15

Kultura

Elkarrizketan eta eztabaidan oinarritutako ziklo hau Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren apustu nagusietako bat da. Urtarriletik ekainera hamar saio egingo dira, eta identitatea, beldurra, irudimena, indarkeria, nostalgia edo adimen artifiziala bezalako gaiak jorratuko dira.

Jasangarritasun Departamentuak amaitu du Legorretan bi hiri-sarbide degradatu ingurumenaren aldetik berreskuratzeko prozesua

2026/01/14

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Depatamentuak 41.500 euroko inbertsio globala egin du, eta, horri esker, Santa Marina bidearen ingurunea leheneratu ahal izan da, bai eta Esnaola auzorako sarbidea ere, azpiegitura berdearen eta birnaturalizazioaren irizpideen bidez.