Atzealdea José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak Luberri BHI bisitatu du, bizikleta bidezko mugikortasun jasangarriko tailerrak bertatik bertara ezagutzeko

José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak Luberri BHI bisitatu du, bizikleta bidezko mugikortasun jasangarriko tailerrak bertatik bertara ezagutzeko

José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak Luberri BHI bisitatu du, bizikleta bidezko mugikortasun jasangarriko tailerrak bertatik bertara ezagutzeko

Jasangarritasun Departamentuak hirugarren urtez jarraian bultzatu du ekimen hori, eta Donostiako ikastetxeko 155 ikaslek parte hartzen dute.

Hiru urte eskasetan, Gipuzkoako hainbat eskualdetako Bigarren Hezkuntzako 500 ikaslek baino gehiagok jaso dute bizikleta mugikortasun jasangarri eta seguruari buruzko prestakuntza praktikoa.

José Ignacio Asensio: “Bizikleta ez da garraiobide hutsa, autonomia pertsonalerako, osasuna zaintzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko konpromiso kolektiborako tresna ere bada. Pedalkada bakoitza Gipuzkoa garbiago, bidezkoago eta jasangarriago baterako urratsa da”.​​​​​​​

 

José Ignacio Asensio Jasangarritsauneko diputatuak Donostiako Luberri BHI bisitatu du gaur. Bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Mugikortasunaren Europako Astearen esparruan bultzatzen dituen bizikleta bidezko mugikortasun jasangarriko tailer praktikoak egiten ari dira.

Ikastetxe horretan, Bigarren Hezkuntzako 155 ikasle ari dira prestakuntzan parte hartzen. Prestakuntza horrek teoria eta praktika konbinatzen ditu, hiri-ingurune errealetan modu autonomoan eta seguruan zirkulatzen ikasteko.

Asensiok azpimarratu duenez, “bizikleta ez da garraiobide hutsa, autonomia pertsonalerako, osasuna zaintzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko konpromiso kolektiborako tresna ere bada. Pedalkada bakoitza Gipuzkoa garbiago, bidezkoago eta jasangarriago baterako urratsa da”.

Tailerrak, aurten Arrasate BHIn ere egiten direnak, "1 Bizikleta +" metodologiaren bidez egiten dira. Metodologia hori Bikeability programa ingelesaren egokitzapena da, 2007tik dago martxan, eta emaitzak egiaztatuta daude. Sistemak bide-segurtasuneko arauetatik hasi eta bizikletaren oinarrizko mantentze-lanetaraino eta hiri barruko bideetan taldean zirkulatzeraino heltzen du, betiere langile espezializatuen ikuskaritzapean.

2023an abian jarri zenetik, Jasangarritasun Departamentuaren ekimen hori erreferentzia gisa finkatu da lurraldean. Hiru edizio eskasetan, Gipuzkoako eskualde desberdinetako 500 gaztek baino gehiagok jaso dute bizikleta bidezko mugikortasun seguruari buruzko prestakuntza praktiko hori.

Apustu horrekin, Jasangarritasun Departamentuak mugikortasunari buruzko eztabaidaren erdigunean jartzen du bizikleta: ez bakarrik auto pribatuaren benetako alternatiba gisa, baizik eta etorkizuneko sinbolo gisa ere bai. “Balioetan hezten dugu praktikatik. Bizikletak kalean elkarrekin bizitzen, espazioa partekatzen eta askatasuna irabazten irakasten du, CO2 en aztarnarik utzi gabe. Eta horixe da Gipuzkoarentzat nahi dugun etorkizuneko bidea”, amaitu du Asensiok.

Donostia, 2025eko urriaren 8a