Atzealdea MUGIKORTASUN DEPARTAMENTUAK «GIPUZKOA MARTXAN 2023» AURKEZTU DU IRUNEN, MUGIKORTASUN AKTIBOA SUSTATZEKO

MUGIKORTASUN DEPARTAMENTUAK «GIPUZKOA MARTXAN 2023» AURKEZTU DU IRUNEN, MUGIKORTASUN AKTIBOA SUSTATZEKO

MUGIKORTASUN DEPARTAMENTUAK «GIPUZKOA MARTXAN 2023» AURKEZTU DU IRUNEN, MUGIKORTASUN AKTIBOA SUSTATZEKO

  • Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, «Gipuzkoa martxan» aurkeztu du gaur goizean Bidasoako hiriburuan, Irungo alkate José Antonio Santanorekin batera. Ekimena lurraldeko hainbat gunetan garatuko da bost astez, zertarako eta mugikortasun aktiboa sustatzeko, bereziki azpimarratuz Gipuzkoako bidegorrien eta ibilbideen oinezko erabilera.

  • Rafaela Romero: «2022ko arrakastaren ondoren, mugikortasun aktiboa sustatzeko egiten dugun bigarren kanpaina da hau. Aurten, gure herri-hirietako bidegorri eta bide ibilgarrien oinezko erabilerarekin lotutako mugikortasun aktiboari erreparatuko diogu. Azpiegitura horiek ez dira zikloturistentzat edo gaitasun fisiko bereziak dituzten pertsonentzat bakarrik. Irisgarritasun unibertsalaz hitz egiten dugunean, gizon, emakume, haur nahiz adinekoei buruz ari gara. Zenbat eta unibertsalagoa izan gure baliabideak erabiltzeko aukera, orduan eta gizarte hobea eraikiko dugu».

  • Jose Antonio Santano: «Oinez eta bizikletaz ibiltzeak ematen digun askatasuna aldarrikatu behar dugu. Azken batean, modu aktiboan mugitzeak mugikortasun unibertsal batean murgiltzeko aukera ematen digu. Irunen, igandero, autorik gabeko espazio bihurtzen dugu Kolon pasealekua, kirol eta kultur ekintzez gozatzeko eskaintzez betea. Pertsonentzat irabazten dugu automobilen espazioa, eta «Gipuzkoa martxan» ekintza gure hiriak hobetzeko hain beharrezkoa den pedagogia horren parte da.

Irun, 2023ko martxoaren 4a, larunbata.- Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, «Gipuzkoa martxan» aurkeztu du gaur Irunen, udalerriko alkate José Antonio Santanorekin batera. Foru kanpainaren helburua da mugikortasun aktiboa sustatzea eta bultzatzea hirietan eta Gipuzkoak eskainitako ingurune natural eta kulturaletan.

2022an foru bidegorriak protagonista izan zituen ekintza arrakastatsuaren ondoren, mugikortasun aktiboaren oinezko alderdian zentratzen da bigarren edizio hau, eta, haurrentzako zenbait jarduera antolatzeaz gain (besteak beste, pedalei eragiteko pistak, puzgarriak eta ginkanak), ibilketa nordikoak eta ibilaldi kulturalak eskainiko ditu. Ibilketa nordikoen kasuan –Gipuzkoan gero eta jarraitzaile gehiago baititu jarduera horrek–, herritarrengan eragina eta aktibismo soziala duten herri eta hiri bakoitzeko kolektibo eta elkarteak izango dira haien xede, gazte, adineko nahiz familiek izan dezaten modu osasungarrian aktibatu eta mugitzeko aukera.

Ildo horretan, Rafaela Romerok honako hau gogorarazi du: «Gipuzkoan, 404 kilometro luze dira kultura, ondare, turismo eta ekologia baliabideak, eta nahi dutenen eskura daude. Gure lurraldean dugun bidegorri eta bide berdeen sarea, Euskadiko handiena, urte luzez mugikortasunaren arloan egindako lanaren emaitza da. Ondare ikaragarri horri etekin handiagoa atera ahal eta behar diogu».

Gizarte gero eta sedentarioagoetan bizitzeak, bereziki hirietan, balio handia ematen dio mugikortasun aktiboari, bai osasunari dagokionez, bai pertsonek ingurune naturalarekin eta kultura ingurunearekin duten harremanari dagokionez, diputatuak gogorarazi duen bezala.

Gipuzkoa martxan unibertsala eta oinezkoentzat

Biztanle guzti-guztiak dira 2023ko kanpainaren xedea; izan ere, «herritar guztiek –gaineratu du Romerok– aukera izan behar dute herritarren arteko batasuna sendotzen duen jarduera osasungarri, ekologiko, seguru, berdintasunezko eta inklusibo batez gozatzeko. Eta pertsona eta jarduera guztiei aplikatzen zaie hori, txirrindulari zein oinezko. Dena da mugikortasun aktiboa».

Aurtengo ekimenaren ildotik, honako hauek nabarmendu ditu foru diputatuak: «2022ko arrakastaren ondoren, mugikortasun aktiboa sustatzeko egiten dugun bigarren kanpaina da hau. Aurten, gure herri-hirietako bidegorri eta bide ibilgarrien oinezko erabilerarekin lotutako mugikortasun aktiboari erreparatuko diogu. Azpiegitura horiek ez dira zikloturistentzat edo gaitasun fisiko bereziak dituzten pertsonentzat bakarrik. Irisgarritasun unibertsalaz hitz egiten dugunean, gizon, emakume, haur nahiz adinekoei buruz ari gara. Zenbat eta unibertsalagoa izan gure baliabideak erabiltzeko aukera, orduan eta gizarte hobea eraikiko dugu».

José Antonio Santanok, Irungo alkateak, aintzat hartu nahi izan ditu honelako kanpainak, mugikortasun aktiboa nabarmentzen dutenak: «Oinez nahiz bizikletan ibiltzeak ematen digun askatasuna aldarrikatu behar dugu. Azken batean, modu aktiboan mugitzeak mugikortasun unibertsal batean murgiltzeko aukera ematen digu. Irunen, igandero, autorik gabeko espazio bihurtzen dugu Kolon pasealekua, kirol eta kultur ekintzez gozatzeko eskaintzez betea. Pertsonentzat irabazten dugu automobilen espazioa, eta «Gipuzkoa martxan» ekintza gure hiriak hobetzeko hain beharrezkoa den pedagogia horren parte da».

Bost asteburu programatu dira

Irungo lehen esperientziaren ondoren, datozen asteburuetan udalerri hauetatik igaroko da «Gipuzkoa martxan» kanpaina:

  • Arrasate, martxoak 11 eta 12

  • Azpeitia, martxoak 18 eta 19

  • Eibar, martxoak 25 eta 26

  • Zumarraga, apirilak 1 eta 2