Gipuzkoak bizikletarekin lotutako azpiegitura, baliabide eta zerbitzu publiko zein pribatuen sare zabala du: bizikleta-bideak, aparkalekuak, dendak, tailerrak eta konponketa eta autokonponketa guneak, alokairu-zerbitzuak, bizikleta partekatuen zerbitzu publikoak, erabiltzaileen elkarteak, etab.

Bizikleta-ekosistema hori ezinbestekoa da gaur egungo txirrindulariok gure joan-etorrietan bizikleta erabili ahal izan dezagun eta, era berean, oraindik bizikleta erabiltzen ez dutenen artean bizikleta erabiltzea sustatzeko.

Erantsitako mapak Gipuzkoan identifikatu ditugun txirrindularitzako baliabide eta zerbitzu guztiak biltzen ditu. Mapan nahi duzun baliabide-mota aktibatu ahal izateko, hautatu dagokion identifikazio-ikonoa. Baliabide jakin bati buruzko informazioa nahi baduzu, klikatu gainean.

Mapan enpresaren bat edo entitateren edo azpiegituraren bat falta dela uste baduzu, edo informazioren bat zuzena ez dela edo osatu gabe dagoela uste baduzu, eskertuko genizuke bizikleta@gipuzkoa.eus helbidera mezu bat bidaliz jakinaraztea.

Ibilbideak
 
Mapa Grisa
Orain
Mapa
Mapa Grisa
Orain
X