Ibilbideak

28,9 km

VASCO-NAVARRO (Bergara - Oñati – Eskoriatza)

Bide berde luze hau Bergara Lizarrarekin lotzen zuen Vasco-Navarro trenbide zaharraren trazaduratik doa. Gipuzkoako aldean egokitu diren 20,3 km-ak Deba ibaiaren ondotik doaz hiriguneak industrialak eta naturalak lotuz. Ibilbide honen ordezko bidea da San Prudentzio biribilgunetik Oñatirantz abiatzen dena (5,6 km).


  Eskuorria jaitsi

43,8 km

UROLA (Legazpi – Zumaia)

Garai batean Zumaia eta Legazpi lotzen zituen bidaiarien trenak egiten zuen ibilbidearen tarte bat berreskuratu du bide berde honek, ia 44 kilometroko luzera duena. Ibilbideak 29 tunel eta 19 zubi eta zubibide zeharkatzen ditu. Ibilbide hau egokia da, bai kirol zaleentzat bai haurrak dituzten familientzat. Naturaz gozatzea eta interes handiko tokietara bisita egitea uztartzeko aukera eskaintzen du. Hala nola, Zumarragako Antioko baseliza, Legazpiko Mirandaolako burdinola, Azpeitian Trenbidearen Euskal Museoa edo Loiolako Santutegia, eta Azkoitiko Jorge Oteiza frontoiak, besteak beste.


Eskuorria jaitsi

27 km

PLAZAOLA – LEITZARAN (Andoain – Leitza)

Gipuzkoa eta Nafarroa arteko ibilbide erakargarrienetariko bat da. XX. mende hasieran meatzeetatik ateratako burdina eramateko eta gero bidaiariak Iruñea eta Donostia artean zeramatzan trenaren bidean dago eraikia. Ibilbidea benetako santutegi natural batetik igarotzen da eta tunel ugari zeharkatzen ditu 27 kilometrotan zehar, Andoain eta Leitza artean. Horietako bat bide berde guztietatik luzeena, 3 km ingururekin.


Eskuorria jaitsi

7,5 km

MUTILOA-ORMAIZTEGI

Bide labur hau meatzeetako trenbide zahar baten trazaduratik doa basoen artean eta Aizkorri parke naturaleko ikuspegi bikainak ditu. Zenbait zatitan aldapa handiak daude.

Beasaindik abiatu, Ormaiztegira joan eta Mutiloara jarraituz egin daiteke ibilbide hau. Inguru honetan baliabide kultural interesgarriak ditu bisitatzeko, hala nola Zumalakarregi Museoa Ormaiztegin, edo Aizpitta meategietako Interpretazio Zentroa, Zerainen.


Eskuliburua jaitsi

27,7 km

FERROCARRILES VASCONGADOS (Eibar – Zumarraga)

Euskal Trenbideen bide berdeak ia 28 km-tan zehar lotzen ditu Eibar (Maltzaga) Zumarragarekin, Bergara historikoa igarota.

24,6 km

DONOSTIA (Martutene) - TOLOSA

Zizurkil-Asteasuk Asteasu ibaiaren trazadurari jarraitzen dio eta aurrera egiten du baratze, baserri, industria, zuhaitz-ilara eta belardien artean. Ibilbide laua da gehiena, eta ez du zailtasunik, bi aldapa txikiak izan ezik, bi muturretan baitaude.

Astigarraga eta Martutene lotzen dituen bizikleta-bidearen eta oinezkoentzako bidearen ezaugarria da Urumea ibaiaren nonahikoa dela, Astigarragako zatiaren hasieran baino ikusten ez badugu ere.

Donostiako Martutene auzoa eta Astigarraga, azken urteotan izugarri hazi dena, lau metroko zabalerako bidegorri batek lotzen ditu, bereizirik dagoen berezitasunarekin: bi metroko asfalto beltza oinezkoentzat eta beste bi metrokoa txirrindularientzat.

11 km

BIDASOA (Irun – Endarlatsa)

Bidasoko bide berdeak garai bateko Tren Txikitoaren (Elizondo-Irun) ibilbidearen tarte handia berreskuratu du, eta 39 kilometroko ibilbide osoan Bidasoa ibaiertzeko Gipuzkoako eta Nafarroako herri ederrak zeharkatzen ditu. Gipuzkoako tarteak (Irun-Endarlatsa artekoak) 8,2 km ditu, baina Doneztebe/Santestebaneraino joan daiteke, eta, horrela, Nafarroa bisitatuko dugu, 28 km guztira.

19,3 km

BEASAIN-TOLOSA

Goierriko herri honetatik has gaitezke, Ordizia Itsasondorantz zeharkatuz. Laua eta erosoa da bizikletaz ibiltzeko. Ibilbideak historiaz betetako udalerriak zeharkatzen ditu, nekazaritza soroak, fruta-arbolak, baserriak, baratzeak eta belardiak, zuhaizti hostotsuak eta fabrika eta tailerrak, eta horrek bidegorri hau erabilera anitzeko komunikazio-bide bihurtzen du: aisialdia, lan eta gestioetarako joan-etorriak, kirola, Oria ibaia ahaztu gabe, bidegorri honen erabiltzaileen lagun leiala baita.

Itsasondotik, Legorreta eta Alegiarantz, bidegorriak bere berezitasuna erakusten digu: antzinako industriak nola egokitu ziren berezitasun orografikoetara, ibaiaren matxinaden eta malda menditsuen artean.

9,3 km

ARDITURRI BIDE BERDEA (Errenteria – Arditurri, Oiartzun)

Ibilbidea Arditurriko meatzeetan Iortutako fluor espatoa Pasaiako portura zeraman trenak sortutakoa berreskuratuz egin da. Guztira, 9,3 km dira, Oiartzun ibaiaren alboan, kontraste handiko paisaian: herriak, landa eremuak eta meatzeak.

Bide berdearen hasieratik (Oiartzundik) egin daiteke, edo bestela Donostiatik abiatu daiteke (Donostia-Errenteria-Oiartzun-Arditurri).