Atzealdea N-I errepidea erabat itxiko da bihar Villabona eta Irura bitartean (34. poligonoa), bi herriak lotuko dituen bidegorriaren pasabidea jartzeagatik

N-I errepidea erabat itxiko da bihar Villabona eta Irura bitartean (34. poligonoa), bi herriak lotuko dituen bidegorriaren pasabidea jartzeagatik

N-I errepidea erabat itxiko da bihar Villabona eta Irura bitartean (34. poligonoa), bi herriak lotuko dituen bidegorriaren pasabidea jartzeagatik

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak jakinarazi duenez, Villabona eta Irura lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabide berria jartzeko lanak direla eta, beharrezkoa izango da N-I errepidea erabat moztea urriaren 17ko gauean, bi noranzkoetan, 440,5 kilometro-puntuaren parean (34. poligonoa).

Metalezko egitura altxatzeko eta instalatzeko lanetan segurtasuna bermatzeko egingo da itxitura, eta 440 eta 441 kilometro-puntuen arteko tarteari eragingo dio, bi herrietako industrialdeen inguruan.

Lanak 22:00etatik 06:00etara egingo dira, aurreikusitako sekuentzia honi jarraituz:

  • 22:00etan hasiko da trafikoa eteten Gasteizerako noranzkoan, autogarabia sartu eta kokatu ahal izateko.
  • Ondoren, trafikoa eten egingo da Donostiarako noranzkoan, eta pasabidea eramango duen garraio berezia errazago sartuko da.
  • 23:30ak aldera, muntaketa-maniobra hastea aurreikusita dago.
  • Instalazioa eta soldadurak amaitu ondoren, autogarabia desmuntatu eta zirkulazioa berrezarriko da 06:00ak baino lehen.

Lanek irauten duten bitartean, zirkulazioa behar bezala seinaleztatutako poligono paraleloetako bideetatik desbideratuko da.

Donostia, 2025eko urriaren 16a