Atzealdea N-I errepidea erabat itxiko da ostiral honetan Villabona eta Irura bitartean (34. poligonoa), bi herriak lotuko dituen bidegorriaren pasabidea hormigonatzeko

N-I errepidea erabat itxiko da ostiral honetan Villabona eta Irura bitartean (34. poligonoa), bi herriak lotuko dituen bidegorriaren pasabidea hormigonatzeko

N-I errepidea erabat itxiko da ostiral honetan Villabona eta Irura bitartean (34. poligonoa), bi herriak lotuko dituen bidegorriaren pasabidea hormigonatzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak jakinarazten du, Villabona eta Irura lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabide berria hormigonatzeko lanak direla eta, beharrezkoa izango da N-I errepidea erabat moztea urriaren 24ko gauean, bi noranzkoetan, 440,5 kilometro-puntuaren parean (34. poligonoa).


Pasabidea hormigonatzeko lanetan segurtasuna bermatzeko egingo da itxitura, eta 440 eta 441 kilometro-puntuen arteko tarteari eragingo dio, bi herrietako industrialdeen inguruan.


Lanak 22:00etatik 06:00etara egingo dira.


Lanek irauten duten bitartean, zirkulazioa behar bezala seinaleztatutako poligono paraleloetako bideetatik desbideratuko da.