CEISG Gipuzkoa

Zer da?

GEHEB, Gipuzkoako Esku-hartze Sozialeko Etika Batzordea da. Organo aholku-emailea, independentea eta diziplinarteko egitura duena eta gizarte-zerbitzuetan parte hartzen duten pertsona eta erakundeen zerbitzura dagoena, naiz eta pertsona horiek hornitzaileak, erabiltzaileak edo hartzaileak izan. Esku-hartze sozialean gogoeta egiten eta jardunbide egokiak sustatzen laguntzea du helburu, arretaren kalitatea hobetzeko. Hori guztia erabakiak hartzeari buruzko hausnarketaren bidez, gogoeta hori balioetan eta sor daitezkeen arazo moralen azterketan oinarritzen da, deliberazio arrazional, plural eta kritiko baten bidez.
 
Egiten dituen txostenak eta ondorioak ez dira lotesleak, orientagarriak eta erabakiak hartzen laguntzekoak baizik. Azken buruan, profesional eta/edo erakunde kontsultagileari dagokio.

Gipuzkoako Esku-hartze Sozialeko Etika Batzordea Gipuzkoako Foru Aldundiaren mende dago organikoki, baina adierazi den bezala, autonomoa da bere eginkizun eta jarduketetan.

 

Nor gara?

Batzordea gizarte-zerbitzuetako zuzeneko arretako eta antolaketa-arloetako hainbat esparrutatik (administrazio publikoko profesionalak, erakundeetako ordezkariak, senideen elkarteetako ordezkariak eta erabiltzaileen ordezkariak) etorritako boluntarioz osatutako talde batek osatzen du, eta prestakuntza akademiko eta orientazio profesional askotarikoak ditu, batzordeari planteatzen zaizkion gaiei diziplinarteko eta diziplinaz gaindiko ikuspegitik heltzeko aukera ematen diotenak.

 

Zer egiten dugu?

  • Aholkularitza ematen diegu esku-hartze sozialeko eragileei (profesionalak, erakundeak, fundazioak eta zentroak eta erakundeak), bai eta herritarrei ere (familiak, erabiltzaileak, legezko ordezkariak).
  • Zehazki:
  • Gizarte-arloko esku-hartzeari dagokionez, etikaren ikuspegitik kontzientzia hartzea eta gogoeta egitea sustatuko dugu.
  • Gatazka etiko bati aurre egin behar dioten profesionalei, erakundeei, erabiltzaileei eta familiei aholkuak ematen dizkiegu.
  • Kasu zehatzen arazo etikoei buruzko kontsultak egiteko gomendioak eta txostenak egiten ditugu.
  • Arreta hobetzeko proposamenak, jarduera-protokoloak eta hausnarketa-dokumentuak egiten ditugu.
  • Profesionalentzako asistentzia-etikari buruzko prestakuntzan laguntzen dugu


       Zer ez dugu egiten?

  • Ez dugu txosten betearazlerik edo loteslerik egiten
  • Ez dugu gure gain hartzen laguntza eskatzen diguten pertsonen erantzukizuna, eta ez ditugu ordezten erabakiak hartzerakoan.
  • Ez dugu ekintza judizialetan edo administrazio-errekurtsoetan esku hartzen edo aholkatzen.
  • Ez dugu esku hartzen gure lan-eremutik kanpo dauden kasuetan edo administrazioko edo erakundeko beste eremu batzuen eskumenekoak diren kasuetan (elkargoko batzorde deontologikoak, diziplina-batzordeak, batzorde sindikalak, etab.).
  • Ez dugu esku hartzen salaketa, kexa eta erreklamazioen kasuetan
  • Ez dugu peritaziorik egiten.
  • Ez dugu etika profesionalari edo erabiltzaileen jokabideei buruzko iritzirik egiten

 

Hartzaileak

  • Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileak.
  • Senideak, laguntzaileak eta erabiltzaileen ordezkariak.
  • Instituzio, zentro, zerbitzu eta erakundeetako profesionalak.
  • Gizarte-zerbitzuetako arduradunak eta kudeatzaileak.

 

 Jardun-arloak

  • Haurtzaroa eta nerabezaroa
  • 3garren  adina
  • Gizarteratzea
  •  Aniztasun Funtzionala
  • Kultura-aniztasuna
  • Betebeharrak eta eskubideak
  • Bizitzaren amaiera

 

Kontsulta bat egiteko prozedura

Kontsulta edo eskaera bat helarazi nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke 943113887 telefonoan edo egizetika@gipuzkoa.eus helbidearen bidez.
 

 

Dokumentazioa

  1. Araudia:

2. Beste dokumentuak:

  • Baimen-informatua. Gizarte Zerbitzuetan informazio eta baimena emateko Gomendio Etikoen ondoko gida hau eredu bezala hartzen dugu. (Egileak: Bizkaiko Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordea eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzarako Departamentua)

Zer da Esku-hartze sozialean aplikatutako etika?

 

Gizarte-zerbitzuek pertsonei, taldeei eta komunitateei ahalduntzeko xedez arreta ematen diete, aukera-berdintasuna bermatu behar duen gizarte justu batean bizitza-proiektu on bat gauzatu ahal izan dezaten. Funtsean, etika da bere misioa, eta etikoa izan behar du bere eginkizuna.
 
Gizarte-zerbitzuei aplikatutako etika erantzukizunak ziurgabetasun-baldintzetan onartzean eta arriskuak kudeatzean datza. Izan ere, zerbitzu horietan pertsonen bizitzari buruzko erabakiak hartzen dira, arriskuak dakartzatenak.
 
-Begoña Román (Catalunyako Gizarte Zerbitzuen Etika Batzordeko lehendakaria) “Ética en los Servicios Sociales” 2016
 

Zein da Esku-hartze sozialeko etika-batzordeen ekarpena?

 

Marije Goikoetxearen hitzetan, "Asistentzia-etikak metodoak edo prozedurak garatu ditu, egin behar denari buruzko gatazka-egoeretan edo iritzi etikoen aniztasunean, osasun- eta gizarte-arreta jasotzen duten subjektuei ahalik eta bizi-kalitate onena emango dieten irtenbide egokiak aurkitu ahal izateko".
 
Marije Goikoetxea. Bizkaiko Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordeko lehendakaria