Nire bizitzaren zaintza modu partekatuan planifikatzeko gida
Zainketa eta Gizarte Politiketako departamentua
Orain Gizarte Politika
Departamentuak herritarren eskubideak bermatu nahi ditu eta, horrela, Gipuzkoako biztanleen bizi baldintzak eta gizarte kohesioa hobetzen lagundu, beste eragile sozial batzuekin lankidetzan.
Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak kudeatzen dituen zerbitzu eta laguntzetarako sarbidea ZURE UDALEKO Gizarte Zerbitzuen bidez egiten da BETI. Eskaerak dagokion udalean aurkeztu beharko dira.
Programak eta Zerbitzuak ataletan aurkituko duzu eska ditzakezun zerbitzu mota guztien inguruko informazioa. Gainera, zerbitzu horietakoren bat interesatuko balitzaizu, zure udalerako lotura emango genizuke, hango gizarte zerbitzuekin harremanetan jar zaitezen.

Zaintza Herri Lab Gipuzkoako udaletan lekuko zainketa ekosistema bultzatzeko ekimen aitzindaria da
Tramite kontsultatuenak
BEHAGI - Gipuzkoako Gizarte Behatokia
Behagi Gipuzkoako Gizarte Behatokiaren izena da. Gipuzkoako behar eta errekurtso sozialei buruzko eskuragarri dagoen informazio kuantitatibo eta kualitatiboa jasotzea da bere helburua, herritarron eskura jarriz. Datuak maila lokalean, komarkalean edo eskualdekoan jaso eta deskargatu daitezke, datu historiko eta mapak barne.
Azken Albisteak
ASPANOGIk minbizia duten haur eta nerabeei buruz nola hitz egiten dugun berrikustera gonbidatzen du
Irailean, Haur Minbiziaren Sentsibilizazio Hilabetean, ASPANOGIk hizkuntzan jarriko du arreta: hitzek ez dute diagnostikoa aldatzen, baina lagundu egin dezakete.
Gipuzkoak Agentzia aurkeztu du, zainketa eta gizarte politiken ebaluazioan espezializatutako Europako lehen agentzia
Instituzioetako, gizarte-entitateetako, udalerrietako, autonomia-erkidegoetako, unibertsitateetako, Europako ebaluazio-agentzietako eta nazioarteko erakundeetako 350 ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute Gipuzkoako zaintza-ereduan mugarri bat ezartzen duen proiektuaren aurkezpenean. Agentzia Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen du, Donostiako eta Eibarko udalekin batera, eta zentroak, zerbitzuak, erakundeak, bizi-kalitatea eta gizarte-politikak ebaluatzeko sortu da, helburu argi batekin: pertsonen bizi-kalitatea hobetzea. Atzo bertan, Gizarte Zerbitzuen Kalitatea Ebaluatzeko Agentzien Europako Sarea eratu zen, Gipuzkoak sustatuta.
Gizarte Zerbitzuen Kalitatea Ebaluatzeko Agentzien Europako Sarea sortu da, Gipuzkoak bultzatuta
• Belgika, Irlanda, Suedia, Frantzia eta Gipuzkoako ebaluazio-agentziek, European Social Network (ESN) sarearekin batera, gizarte-politiken ebaluazioa indartzeko aliantza osatu dute. • Sareak sustatuko ditu metodologien trukea, estandar komunen garapena, Europako berrikuntza-proiektuak eta ebaluazioan espezializatutako erakundeen arteko ikaskuntza-mekanismoak • Akordioak etorkizunean nazioarteko batzorde bat sortzea aurreikusten du, Gipuzkoako Zainketak eta Gizarte Politikak Ebaluatzeko Agentzia garatzen laguntzeko.





