JARDUNBIDE EGOKIEN IV JARDUNALDIAK

Erakundeetan

berdintasuna

sustatzea

 

KUDEAKETA AURRERATUAREN EUROPAR ASTEA. EUSKALIT 2022

 

Urriak 26 | Orona Fundazioko auditorioa (Hernani)

 

 

 

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Arretako Zerbitzuak, 2018an, gizarteratzearen eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arretaren arloko kudeaketarekin eta eskuhartzearekin lotutako esperientziei buruz hausnartu eta hauek zabaltzeko lan bat hasi zuen. Horretarako, besteak beste, jardunbide egokien jardunaldiak egiten ari da Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen esparruan. Jardunaldi horietan, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak artatzeko eta gizarte inklusiorako bigarren mailako arreta-sareko erakundeen hainbat esperientzia partekatzen dira, arreta, kudeaketa edo berrikuntza hobetzearekin lotutakoak.

Hauek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen esparruan ozpatzen diren jardunbide egokien IV. jardunaldia dira, "erakundeetan berdintasuna sustatzea"-ri burukoak. Bertan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko, aniztasuna kudeatzeko edo jazarpena edo indarkeria matxista prebenitzeko esperientziak landuko dira.