Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Harremanetarako informazioa:
943 112 111
 
Informazio gehiago

Gaur aurkeztu da IV. Sagardo Forum-a

Gaur aurkeztu da Astigarragan IV. Sagardo Forum-a, sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko jardunaldi teknikoak. Azaroak 18-21 bitarte izango dira Astigarragako Erribera Kulturgunean. Horretaz gain, III. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ere ospatuko da, kasu honetan, azaroaren 19an eta 20an, eta, hori gutxi balitz bezala, II. Nazioarteko Sagardo Azoka ere izango da, honako hau 20an eta 21ean. Azken bi ekintza horiek, jardunaldiak ez bezala, Donostian izango dira, zehazki, Kursaal Kongresu Jauregian. Sagardo Forum-a Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako ekimena da eta mundo zabaleko sagar eta sagardoak ezagutzeko aukera zabaltzea eta horien artean gure sagardoak merezi duen lekua ematea du xede.

10/Nov/2021

ORAIN LANDA EREMUA

Gipuzkoak landa ingurunean du bere ondare eta aberastasunaren zati garrantzitsu bat. Aberastasun kultural eta ekonomiko honen babes eta sustapenerako mendi-larre, baserri ustiapenen eta, oro har, lehen sektorean lanean diharduten pertsonentzat egiten du lan departamenduak. Hain zuzen, hiru zerbitzu nagusitan ardazten da sail ezberdinen jarduera: abeltzantza, mendi eta basozaintza eta landa ingurunearen garapena.

Hiru esparru horiek eragin nabarmena dute gure lurraldean eta bere garapenean. Gipuzkoan abeltzantzak garrantzia handia du, bereziki, euskal bizimodu tradizionaleko larretzean. Natur ingurunearen zaintzari dagokionez, biodibertsitatearen zaintza da ardura nagusia eta landa inguruaren garapenaz ari garela, berriz, ustiapen txiki eta ertainei eskaintzen die arreta departamentuak.

Iragarana, oraina eta geroa lotzen dituen jarduera ekonomiko bizia ere aurki daiteke landa ingurunean. Departamentuaren egitekoa ere bada sektore ekonomiko honen garapenaren eta modernizazioaren mesedetan lan egitea.

GURE LURRA ALDIZKARIA

Gure lurraldearen %90 gutxienez landa lurrak dira, basoak, belardiak eta soroak. Eta gipuzkoarrok zerbaitetaz arro baldin bagaude, gure paisaiaz, lurraldearen irudiaz eta herri zein herri zein herrixken osaketaz eta orekaz da.

Landa Garapeneko Departamentuak argi du, ordea, ezin diola bakarrik aurre egin lehen sektoreak eta landa inguruneak dituzten erronkei, eta ondorioz, sektorean lanean dihardutenekin gertuko elkarlana nahitaezkoa da.

Helburu hori lortzeko bidean, Gure Lurra aldizkaria sortu da, eta Aldunditik irakurtzera gonbidatzen zaitugu, bertan, lehen sektorearen inguruko informazio baliagarria topatuko baituzu.

Gure Lurra aldizkarira sarbidea
  • Gipuzkoako nekazaritza lurren funtsa

    Nekazaritza-bokaziorako lursailen erabilera doitzea eta arautzea da trepan honen helburu bikoitza, lursailen utzikeria sahiesteko eta lursail horiek nekazaritza-erabiletarako, abelazkuntza-erabiletarako, baso-erabiletarako, naturako eta ondareko kontserbazio erabiletarako edo interes sozialeko beste erabilera batzuetarako lurra behar duten persona guztien eskura jartzeko.

  • Arrantza eta ehiza baimena

    Eskura daude online jada Euskadiko ibai-arrantza baimena eta Euskadiko ehiza baimena.

  • Sagarrondoen gaitzak

    Gipuzkoako sagarrondoen izurri eta gaixotasunak kontsultatu aldundiak sortutako webgune honetan.

Departamentuaren aktualitatea

+