Proiektuen hautaketa
Nori zuzenduta Prozesuan parte hartu ahal izango dute Gipuzkoako lurralde historikoko udalerriren batean erroldatutako 16 urtetik gorakoek
Eremu geografikoa: Gipuzkoa
- Parte-hartzaile kopurua 10789
- 5833 Emakumezkoak - 4948 Gizonezkoak - 8 Bestelakoak
Zer lortu nahi da?
Herritarren proposamen batzuk kategoria desberdinetan multzokatu eta proiektu bihurtu ditugu, zure ustez Gipuzkoarentzat onuragarrienak direnak hauta ditzazun.
Nola burutu da?
- Parte hartzaileek (gehienez) sei proiektu hautatu ahal izango dituzte.
- Pertsona bakoitzak (edozein partaidetza bide erabili duela ere) behin bakarrik hartu ahal izango du parte.
-
1 GAIXOTASUN LARRIEN AURKAKO IKERKETA
Ikerketa taldeei laguntzeko, langile berriak ekarrita, betiere Gipuzkoako ikerketa taldeen ekipamendu teknologikoa hobetzeko, gaixotasun larrien tratamenduan aurrerapenak lortzeko prozesua bizkortze aldera.
-
2 BIDE BERDEAK ETA BIDEGORRIAK SEINALEZTATZEA ETA EGOKITZEA
Mugikortasun eta lurralde jasangarriak sustatzea, dimentsio guztietan. Ingurumenaren eta klima aldaketaren aurkako borrokaren arloko helburuak betetzeko.
-
3 INDARKERIA MATXISTA PREBENITZEA GAZTEEN ARTEAN
Indarkeria matxista prebenitzeko haurtzarotik eta gaztarotik, arazo horri aurre egiteko jarrera kritikoa eta aktiboa sustatzen duten ikus-entzunezko materialak erabiliz.
-
4 GIPUZKOAKO ANIZTASUNA (BER)EZAGUTZEKO ESPAZIOAK
Nerabeekin lanketa bat egitea, maila teorikoan eta praktikoan, beren udalerrietan gertatzen den diskriminazioari buruz. Herritarren artean zubiak sortzea eta sinergiak sustatzea diskriminazioaren aurka tokiko esparrutik borrokatzeko.
-
5 BURUKO GAIXOTASUNAK DITUZTEN PERTSONEN AISIALDIKO ETA DENBORA LIBREKO ZERBITZUA ZABALTZEA
Proiektu honen bitartez, ahalegina egingo da gaur egun eskaintzen zaien aisialdiko eta denbora libreko zerbitzua zabaltzeko, nola jarduteko eremu geografikoari dagokionez hala esku-hartze ordutegiari dagokionez.
-
6 GIZARTE BAZTERKETAKO EGOERAN DAUDEN PERTSONEN ARRETARAKO ZENTROA
Gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonei ostatu zerbitzu bat eskaintzea, intentsitate ertaineko eta handiko laguntza orokorrekin, batez ere laguntza eta babes funtzioa betetzeko eta, hala badagokio, kalteak murrizteko. Pertsonaren garapena, integrazioa, herritartasun aktiboa eta ingurunean parte hartzea bultzatzea.
-
7 GIPUZKOA. EZAGUTU BERTAKO ONDAREA ETA HISTORIA
Publikoa ondarera hurbil dadin erraztea. Lan aukerak sortzea lan-munduan sartzeko erraztasunik ez duten kolektibo batzuentzat (Historian graduatuak, Artearen Historian graduatuak, arkeologoak…).
-
8 IZANGO ZARA 2020: GIPUZKOAR GAZTEENTZAKO BEKA PROGRAMA
Berdintasuna sustatzeko eta Gipuzkoan bizi diren gazteen hezkuntza aukerak handitzeko.
-
9 EMAKUMEEN ARTEAN JARDUERA FISIKOA SUSTATZEA
Lurraldeko emakumeek jarduera fisikoa erregulartasunez egin dezaten sustatzeko politika berriak egitea. Oztopoak kentzea, estereotipoak haustea eta erreferenteak sortzea, adin guztietako emakume aktiboen olatua bultzatzeko.
-
10 KLIMAREKIKO KONPROMISOA
Herritar guztiekin batera lan egitea, klima aldaketari aurre egiteko ekintza eraginkor batean. Gipuzkoa osoa, herritar guztiak, elkarteak eta udalak bultzatzea, gure ohiturak aldatzeko eta gure udalerriak aurrera egin dezaten helburu hori lotzeko bidean.
-
11 BERTAKO PRODUKTUEN KONTSUMOA SUSTATZEA
Gipuzkoako gizarteari bertako produktu osasungarriak eskaintzea. Lurraldeko lehen mailako sektorea indartzea. Landa inguruneak Gipuzkoako gizarteari eskaintzen dizkion onurez sentsibilizatzea.
-
12 HIZKUNTZA IRIZPIDEAK FINKATU HERRIETAKO OSTATUETAN
Herrietako ostatuetan zerbitzu eraginkor bat emateko hizkuntza irizpideak finkatu eta helburuak betetzeko ikerketa eta praktika bat antolatzea.
Orain zuk erabakitzen duzu zer proiektu sartuko diren 2020ko aurrekontuetan
Zure ustez zeintzuk dira 6 proiektu interesgarrienak?
Aukera posibleak
Erlazionatutako dokumentuak
Ez dago erantsitako dokumenturik