Atzealdea Fraisoro laborategia, Eroskiko Seleqtia Euskal Sagardoaren aukeraketan

Fraisoro laborategia, Eroskiko Seleqtia Euskal Sagardoaren aukeraketan

Datorren urtaldiko Eroskiko Seleqtia Euskal Sagardoa kontsumitzaileek aukeratu dute eta Fraisoro Laborategiak prozesu horretan parte hartu du

-ren irudia
 Fraisoro laborategia, Eroskiko Seleqtia Euskal Sagardoaren aukeraketan

Eroskin, tradiziozko ‘probaketaren’ espiritua berreskuratu dute aurten eta lehengo ostalariek aukeratzen zuten moduan burutu dute merkaturatuko den sagardoaren aukeraketa, upategi ezberdinetako aukerak dastatu eta gero.

Eroskiko bezero-bazkide onenek eratutako talde konprometitu batek lagundu du denboraldi honetan EROSKI SELEQTIA EUSKAL SAGARDOA JD izenaren pean merkaturatuko den sagardorik onena aukeratzen.

Azken aukeraketen prozesua Fraisoro Laborategian eman zen,  aukeratutako sagardoa Zelaia Sagardotegia izan zelarik.

 

 

Fraisoro prentsan

Kalitatezko azterketa kate bat

Sagardo dastatzea egin berri dute Fraisoro Landa eta Ingurumen Laborategian, horretarako propio egokitutako gelan...