Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategiak ingurumen eta landa ingurunearen garapen alorrean ebaluazio (analitika) eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu. Bere bezeroen artean, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua, Gipuzkoako Foru Aldundiko gainerako departamentuak, zenbait erakunde, eta bere zerbitzuak eskatzen dituzten zenbait partikular daude.

Zentzu horretan konpromisoa hartzen du ingurumena babestera bideratutako ekimenak garatzeko, besteak beste, irizpide hauek txertatuz:

  • Baliabideen erabilera aurreztu eta arrazionalizatzea.
  • Energia berriztagarriak bultzatzea.
  • Hondakin kopurua eta isuri kutsagarriak gutxitzea.
  • I+G+b proiektuak bultzatzea.