Astelehenetik ostiralera 7:30etatik 14:30etara
Entseguak egiten diren laborategi baten lan arloan, hirugarren baten aurrean laborategiaren gaitasun teknikoa bermatzen laguntzen duten tresnak daude. Tresna hauetariko bat ENAC erakundeak ematen duen Egiaztapena da, UNE EN ISO 17025 araua (Entsegu eta kalibrazioko laborategien gaitasunari buruz bete beharreko baldintza orokorrak) betetzen dela egiaztatzen duena.
Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategia 2004. urtetik dago egiaztaturik zenbait analisitarako; gure egiaztapen zerrenda kontsultatu ahal izateko, ikus ENAC-en web orria.
Anexo Técnico 434-LE1057: Ingurumen arloko entseguak
Fraisoron burutzen diren entseguen kalitatea eta laborategiaren gaitasun teknikoa neurtu ahal izateko, egiaztaturiko laborategia denez, laborategi-arteko ariketetan parte hartzen du aldiro. Ariketa hauen funtsa hauxe da: lagin ezberdinak banatzen dira laborategi parte-hartzaileen artean, laborategi bakoitzak bidalitako emaitza analitikoak ebaluatu egiten dira eta bakoitzari kalifikazio bat ematen zaio. Orokorrean, "z-score" izeneko eskala bat erabiltzen da: -2 eta +2ren arteko emaitzak egokiak direla kontsideratzen da; +2 eta +3 edo -2 eta -3ren arteko emaitzak eztabaidagarriak dira eta +3 baino handiagoak edo -3 baino txikiagoak badira, emaitzak ez-egokiak direla esaten da.
Argitaraturiko zerbitzu kartan, laborategiak bere z-score balioen %95 EGOKIen artean edukitzeko konpromisoa hartzen du, gainera datu guzti hauek argitaratuko direla.