Landareak

Fraisoroko Laborategiak hainbat landare moten elikadura egoera ebaluatzeko aukera eskaintzen du. Landare guztientzako erreferentzia taularik ez dagoenez eta elikadura egoera onenak klimatologiaren mende ere egongo direnez, beharrezkoa da gabeziarik ez duten aleak edukitzea, gabeziadun laginekin alderatu ahal izateko. Horrelako analisiak eskatzeko honako urratsak egin behar dira.

Eskaera-orria

Laginen bidalketa

Laginen bidalketa (gutxi gorabehera):

Lagin kopurua: esan dugun bezala, laginak landare "osasuntsutik" eta landare "gaixotik" hartu behar dira. Kopuruak adierazgarria izan beharko du; horretarako "Erdien legea" bete beharko da, hau da, landarearen garaiera kontuan izanik erdi parean dagoen adar bat aukeratu behar da, eta horren erdian dagoen hosto bat hartu. Gauza bera egingo da 200 bat g-ko lagina lortu arte.

Ontzia:

Lagin bakoitza egoki identifikatu eta gogoratu. EZ SARTU PAPEREZKO ETIKETAK POLTSEN BARRUAN.

Laginak modu egokian mantentzeko baldintzak:

Laginak laborategira ekarri aurretik hozkailuan gordetzea gomendagarria da.

Laborategian laginak uzteko egunak:

Astelehenetik ostiralera (8.00etatik 14.30etara)