Lurzoru hobetzaileak eta laborantzarako substratuak

Fraisoro laborategiak lurzoru hobetzaileen eta laborantzarako substratuen analisiak egiten ditu Europako Normalizazio Batzordeak (CENek) adostutako arau teknikoak jarraituz, eta arau horien sorreran parte hartu zuen, hain zuzen ere.  Gainera, konposta, simaurra eta, oro har, hobetzaile eta ongarri organiko bezala erabilitako produktuak ere aztertzen ditu laborategiak; besteak beste, 506/2013 Errege Dekretuak biltzen dituen ongarrietako batzuk.

Material horiek hainbat aplikaziotan erabili daitezke, eta hurrengo kategorietan elkartu ohi dira:

  • Hobetzaile organikoak, textura mota guztietako lurzoruetan zabalduta, onuragarriak izan ohi dira: lurzoru ondartsu edo haretsuetan gehituta, ur eta elikagaien atxikipena bermatzen dute; eta lurzoru buztintsuetan gehituta, porositatea, aireztapena eta iragazkortasuna hobetu egiten dute.
  • Ongarri organikoak, ongarri mineralek dituzten abantailak izateaz gain, lurzoruari materia organikoa humifikatua gehitzen diote, lurzoruaren ezaugarri fisiko eta biologikoak hobetuz.
  • Laborantzarako substratuak, loreontzietan, jardineratan edo beste edozein edukiontzitan landareak landatzeko erabiltzen diren produktuak.

     

2010eko uztailaren 14ean laborantzako substratuei buruzko 865/2010 Errege Dekretua argitaratu zen eta bertan Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategia laborantzako substratuen analisi fisikoak egiteko Erreferentziako Laborategi Nazional izendatzen da.

Laborantzarako substratuetan (zohikatza, enbor azala eta antzekoak), normalean, propietate fisikoen inguruan egiten dira saiakuntzak (porositatea, aireztapena, ur-euspena, etab.), emankortasunaren inguruan baino gehiago, horiexek baitira kalitate irizpideek kontuan hartzen dituztenak. Hobetzaile organikoetan, aldiz, parametro garrantzitsuenak ongarritze gaitasunarekin lotutakoak dira. Arlo honetan aztertzen dira baita ere konpostak eta beste hainbat material (hondarra, enbor azala, perlita...), bai substratu moduan, bai hobetzaile moduan, aurreikusitako funtzioaren arabera.

Fraisoroko Laborategiak ENACkek emandako 434/LE857 zk. egiaztapena du, egiaztapen zerrenda kontsultatu ahal izateko, ikus ENAC-en web orria.

Eskaera-orria

Analisiaren eskaera egin aurretik argibideak behar izanez gero, laborategiarekin harremanetan jarri behar da, lagin hartzea oso desberdina izan baitaiteke, baita egin beharreko analisi mota ere

Laginen bidalketa

Lagin-hartzea (gutxieneko kantitatea):

Parametro fisikoak aztertzeko ( UNE-EN 13041 ), 20 litro lagin behar da; parametro fisikokimikoak aztertzeko, berriz, 5 litro (ikusi eskaera-orria). Gehiegizko bolumena duten laginak ez dira onartuko, ez baitago azpilaginketa egokia bermatzerik.

Ontzia:

Lagin bakoitza egoki identifikatu, eta gogoratu: EZ SARTU PAPEREZKO ETIKETAK POLTSEN BARRUAN.

Laginak modu egokian mantentzeko baldintzak:

Ez dago lagina gordetzeko baldintza berezirik.

Laborategian laginak uzteko egunak:

Astelehenetik ostiralera (8.00etatik 14.30etara)

Emaitzak jasotzeko epea

20 lanegun

Laborategian ezohiko lagin-kopurua erregistratzen bada, luzatu egingo da epea.

Parametro fisikoak aztertzeko (porositae-osoa, ageriko dentsitate lehorra, benetako dentsitatea, aire-bolumena, ur-bolumena eta uzkurdura aztertzeko), ondorengo epeak bete behar dira (UNE-EN 13041 arauak aginduta) :

  • lagina homogeneizatu (atal bi):
    • lagina hezetu: 24 ordu.
    • lagina -50 cm-ko ur-zutabe presipoean jarri hare-ontzi batean zehar: 48-72 ordu.
  • lagina berriro hezetu: 24 ordu.
  • lagina -10, -50 eta -100 cm-ko ur-zutabe presiopean jarri hare ontzi batean zehar: 48-72 ordu.
  • lagina lehortu: 48-72 ordu.

Hortaz, 10 egun behar dira, gutxienez, prosezu osoa betetzeko; ezinbestekoa da, gainera, analisia astelehenetan edo ostegunetan hastea. Bestalde, UNE-EN 14041 arauak 4 errepikapen eskatzen ditu; hori kontuan izanda, laborategiko tresneriak 4 laginekin batera bakarrik lan egiteko aukera ematen du. Parametro fisiko horiek 4 lagin baino gehiagotan aztertu behar badira, luzatu egingo da emaiztak jasotzeko epea.

Analisien interpretazioa

Artikuluak