Kirol-zoruak

Laborategiakesperientzia eta ospehandia du kirol-zoruenarloan, EuropakoNormalizazioBatzordeko TC 217 WG3 "Belarnaturalezkokirol-guneak" lantaldean parte hartubaitu. AENORekin batera ere lanegin du UNE 41.959-1 IN "Belarnaturalezkokirol-guneak. 1.Atala: Futbol, errugbi eta golfekokirol-guneeneraikuntzasistemak" txostena eginez. Azkenik, 2011. urtean, AENORekobelarnaturalekotalearekin batera ondorengoarauakargitaratuziren:

  • UNE 41959-1 "Belarnaturalezkokirol-guneak. 1.atala: Futbol, errugbi eta golfekokirol-guneeneraikuntzasistemak"
  • UNE 41959-2 “Belarnaturalezkokirol-guneak. 2.atala:Futbol eta errugbikokirol-guneenureztatze sistema automatikoak”.
  • UNE 41959-3 “Belarnaturalezkokirol-guneak. 3. atala: Laborategikoentseguenmetodoak”.

Horren ondorioz, jakina da analisi prozesua joko eremuak ebaluatzeko jarraitu beharreko etapetako bat baino ez dela, eta proiektuak hasieratik kudeatzeko aukera eskaintzen da, baita horien ezarpena bertatik bertara ikuskatzekoa ere. Hori guztia dela eta, gutxitan bidaliko dira laginak besterik gabe laborategira; normalean aurrez adierazi beharko da arazoa edo eskatutako proben helburua.

Oro har, eremu horrek barne hartzen ditu bai zoruen, bai hondar, legar eta medeagarri organikoen laginak, joko eremu baten sustraitze eta drainatze geruzen osagai diren heinean lagin horiek ebaluatzeko. Futbolekoetan ez ezik, errugbiko, golfeko eta beste hainbat kiroletako zelaiak ere aztertzen dira.

Laborategiak arlo honetan eskaintzen dituen zerbitzuen artean aurkitzen dira baita ere hondar-gainazalen egonkortzea eta hainbat erabilerarako nahasketak.

Eskaera-orria

Laginen bidalketa

Lagina modu egokian hartzeko baldintzak (gutxieneko kopurua):

Materialen analisi granulometrikoa egin nahi denean gutxienez 2 litro beharko dira. Proportzio desberdinetan nahasitako materialen propietateak aztertu nahi direnean (hondarra-lurra, hondarra-medeagarri organikoa), 10 litro beharko dira gutxienez osagai nagusiaren kasuan eta 2 litrokoa bestearen kasuan (lurra edo medeagarri organikoa).

Ontzia:

Lagin bakoitza egoki identifikatu eta gogoratu: EZ SARTU PAPEREZKO ETIKETAK POLTSEN BARRUAN.

Laginak modu egokian mantentzeko baldintzak:

ez da gordetzeko baldintza berezirik behar

Laborategian laginak uzteko egunak:

Astelehenetik ostiralera (8.00etatik 14.30etara)

Emaitzen interpretazioa

Belar naturaleko kirol-zelaietan erabiltzeko hareei buruzko zehaztapenak, STRI-ren arabera

(* Sands for Sports Turf Construction an Maintenence, Dr. Stephen W. Baker - STRI -tik ateratako datuak, Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategiaren ekarpenekin

Errugbi eta futbol-zelaiak

Orokorrean, lurzoruen zuzenketarako ale larriko harea erabili behar izaten da, hareaz bakarrik eginiko eraikuntzetarako baino larriagoa. Lur-zelaien berrelikatzeetarako erabili behar diren hareetan, materiale xeheetan konposaketa baxua edukitzea aholkatzen da. Hareaz bakarrik osaturiko sustraitze-geruzetan, ordea, erabili beharreko hareak eraikitzeko erabili denaren antzekoa izan behar du. Sustraitze-geruzan harea-lur nahasketak erabili badira, buztin edukiak %3 baino baxuagoa izan behar du, buztin+lohi edukiak %6 baino baxuagoa eta oso xehea den harea edukiak %15 baino baxuagoa.

Golf-zelaiak

Espainiako klimatologia dela eta, plubiometriak oso baxuak izaten dira. Honegatik, beste lurraldeetarako baino harea xeheagoa aholkatzen da. USGA-ren aholkuetan azaltzen den moduan, harea oso lodiak erabiltzea komenigarriagoa da, gehiegizko ura drainatzen baitute, lurzoruan ur gutxi atxikitzen delarik. Green-etan harea-lur nahasketak erabiltzea posible da, azkeneko harea edukia %90 baino handiagoa den bitartean. Lurra erabiltzen bada, honek hareatsu-buztintsua izan behar du eta partikulen %20 baino gutxiagok 0,002 mm-ko diametrokoak izan behar dute. Lur-harea konbinaketa honetan 0,063 mm-ko tamainua baino txikiagoak direnak %40 izan behar dute.