Landare osasuna

Landare Osasuneko Laborategiaren egiteko nagusia da landatutako landareek duten gaixotasun orori buruzko diagnostikoak egitea. Laborategian badago intsektuek, akaroek, nematodoek, onddoek, bakteriek eta birusek sortutako izurrite eta gaixotasunen zein fisiopatien diagnostikoa egiteko behar den ekipamendua. Baratzeko landareak, basoko landareak, fruta arbolak, landare apaingarriak, zelaiak eta larreak dira aztertzen ditugun landaketa talde nagusiak; landareen nahiz zoruen edo ureztatze uren analisiak egiten dira. Gainera, hainbat arazori buruzko argibideak ematen ditugu: belar txarrak nola sailkatu, etxeetan agertzen diren intsektuek edo pertsonei kaltea eragiten dietenek sortzen dituzten arazoak nola konpondu, egurrari erasotzen diotenekin zer egin eta abar...

Eskaera-orria

Laginen bidalketa

Lagina (hartu beharreko gutxieneko kopurua):

  • Lagin ona hartu: lagin egokia aukeratzeak berebiziko garrantzia du, lagin txarra hartzen bada arazoa ezingo baita behar bezala identifikatu. Gaizki aukeratutako lagin batek, edo egoera txarrean dagoen batek, ez du diagnostiko on bat egiten uzten. Lagin ona da gaixotutako landarearen zati osasuntsu bat eta zati gaixo bat dituena, gaixotasunaren aurrerapen frontea duena, alegia. Landare osoa baldin badago gaixo, landare horren lepoaren inguruko lurraren eta sustraien lagin bat ere bidali beharko da. Laginketa egiteko moduaren inguruko edozein zalantza argitzeko jarri harremanetan Landare Osasuneko Laborategiarekin.
  • Laginak egoki adierazi: hartutako laginak poltsetan sartu behar dira, bakoitzak bere identifikazio kodea modu argi eta zehatz batean duela, nahasterik sor ez dadin.
  • Inprimakia, bete ahalik eta datu gehien jarriz, arazoa aurkitzeko laguntza handikoak izaten dira eta.
  • Lagina laborategira azkar bidali, zuzenean edo Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen jasotze zerbitzuaren bidez. Oso garrantzitsua da lagina egoera onean iristea eta horretarako ahalik eta denbora gutxien pasa behar du jaso eta laborategira iristen den arte. Zalantzarik izanez gero deitu telefonoz edo idatzi svegetal@gipuzkoa.eus helbidera.

Aholkuak

Sagarrondoen izurriteei eta gaixotasunei buruzko argibide gehiago nahi izanez gero jo Web orri honetara.