Laneko segurtasuna eta osasuna

Logo de Bureau Veritas

Ingurumen eta Nekazal Laborategiak, Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzua denez, Laneko Segurtasun eta Osasun kudeaketa Sistema bat ezarri du, OHSAS 18.001 araudian oinarrituta.

Lan esparrua honako hau izango da:

  • Analisi burutze eta aholkularitza zerbitzuak landa ingurumen eta elikaduraren arloan (abere eta landare osasuna, urak eta isuriak, substratuak eta zoruak, sagardoa eta txakolina, abere elikadura eta kutsakorren presentzia fruta eta barazkietan).

Sistema Fraisoro Laborategian ezarriko da eta nahitaez bete beharrekoa izango da bai arloko arduradunentzat eta langileentzat, bai AZPIKONTRATATUTAKO langileentzat eta AUTONOMOENTZAT.

Sistema eta osatzen duten prozesu/prozedurak Laborategian lanean ari diren langile guztientzat edozein jardueratan nahitaez bete beharrekoak dira, eta, jarraibide eta erregistroekin batera, Prebentzio Plana osatzen dute (Laneko Arriskuen Prebentzioko Legea, 16. art. eta RSPko 2. art.).

 

Laneko segurtasun eta osasuneko politika orokorra

Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategiak propiotzat jotzen du Gipuzkoako Foru Aldundiko Laneko Osasun Politika, 2000ko uztailan onartu zena:

Gipuzkoako Foru Aldundiaren lehentasuneko helburuetako bat da langile guztien, bertakoen nahiz kontratatutako enpresen, laneko segurtasuna eta osasuna bermatzea, Laneko Arriskuen Prebentziorako Legeak 24. artikuluan xedatutako betez.

Hori lortzearren, Diputatuen Kontseiluak, Lehendakaritza Departamentuak proposatuta, erabaki du laneko istripuak eta gaixotasunak prebenitu ahal izateko Lan Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Sistema Integratua abian jartzea. Sistema horren bitartez arrisku egoerak eta horien jatorria igarriko lirateke teknika egokiak ezarriz, eta beharrezkoak eta posibleak diren zuzenketa ekintzak inplementatuko lirateke; halaber, azpikontratatutako enpresei ere plan horiek ezar ditzaten eskatuko litzaieke, bertako langileek nahiz kontratatutakoek helburu hori bete dezaten. Era horretan, lesioak ez ezik, horiekin batera joan ohi diren galera materialak (instalazioak, makinak, produktuak, etab.) ere murriztuko dira.

Horrela ulertutako prebentzioa gainerako zeregin eta helburuetarako erabiltzen duten indar eta erantzukizunarekin prebentzio neurriak sustatu eta ezartzeko egitekoa duten guztien nahitaezko eginbeharra bihurtzen da. Era berean, Diputazioko langile guztien eta horien ordezkari sindikalen erantzukizuna izango da, beraiei baitagokie Sistemaren jarraibideak eta prozedurak betetzeaz gain, lanpostuak gero eta seguruagoak izateko egin daitezkeen hobekuntzak proposatzea.

Diputatuen Kontseiluak LAN ARRISKUEN PREBENTZIOA KUDEATZEKO SISTEMA INTEGRATUAren antolaketa bitartekoen ezarpena bultzatzeko konpromisoa hartzen du beharrezkoak diren baliabideak eskainiz, eta bide batez, langile guztiei eskatzen die era kontziente, aktibo eta diziplinatuan erantzun dezatela Foru Aldundia hobetzeko asmoa egi bihurtu dadin.