Salerosketa eta diagnostikoa: ahuntz-azienda

Zehaztapen analitikoen eskaintza
Gaixotasuna Erabilitako teknika Beharrezko lagina Ontzia
Bruzelosia Bengala Arrosarekin aglutinazioa Seruma Tapoi gorridun tuboa (2)
Bruzelosia (1) Konplementuaren Finkapena Seruma Tapoi gorridun tuboa (2)
Paratuberkulosia (Mycobacterium avium subsp paratuberculosis)  ELISA (*) Seruma Tapoi gorridun tuboa (2)
Q sukarra (Coxiella burnetii)  ELISA (*) Seruma Tapoi gorridun tuboa (2)

(1) Bruzelosiaren Konplementuaren Finkapena kasu hauetan bakarrik egingo da: Bengala Arrosarekin aglutinazioa positiboa denean edo jarraipenekoak diren kasuetan.

(2) Tapoi gorridun tuboa: antikoagulatzailerik gabe. 

(*) Parametro hau ez dago 434LE/857 egiaztapenaren barne.

Laginak modu egokian hartzeko baldintzak

Laginaren bolumena: 5 ml

Kontserbazio baldintzak: Serum laginen kasuan, odola giro tenperaturan utzi behar da ordu bat edo bi, gehiegizko hotz beroengandik babesturik. Koagulua atzeratzen hasten den momentuan hozkailuan sartu behar da.

Laginen bidalketa

Hodiak aberearen belarritako zenbakiarekin zuzenki identifikaturik egon behar dira eta laginekin batera Albaitarien aplikaziotik ateratako Laginen Bidalketa-ko orria bidaliko da.

Emaitzak emateko gehieneko epea

4 egun