erreserbadantzagunea@gipuzkoa.eus
Gehiago irakurrierreserbadantzagunea@gipuzkoa.eus
Gehiago irakurri
Udazkenean antolatutako dantza saioek harrera bikaina izan zutela kontutan izanda, datozen hilabeteetan kontakt inprobisazioko jamak egiten jarraituko dugu Gipuzkoako Dantzagunean. Ez da aldez aurreko esperientziarik behar parte hartzeko. Sarrera doan. Nahi duzuen saioetara etortzeko aukera duzue. Aldez aurretik izena ematea ez da beharrezkoa. Ongi etorri!
Gehiago irakurri
Zenbait ikastarotan Gipuzkoako Dantzaguneak matrikula ordainduko dio izena ematen duen dantzari gipuzkoar bati.
Gehiago irakurri
Dantza Hirian jaialdiak lan handia egiten du gaur egungo dantza hiri-guneetan sortu, ikertu eta hedatzearen alde, bai herri mailan eta bai nazioartean ere, Aterpean izeneko artistak egoitzan programa antolatuz. Programa horrek ordain ekonomiko bat eta beren lanak garatzeko eta aurkezteko toki bat eskaintzen die artistei. Sorkuntza berriak Dantza Hirian aurkeztuko dira lehen aldiz.
Gehiago irakurri
2023ko lehen edizioak izandako arrakastaren ondotik, ikerketa artistikorako ARTiK topeketak egingo ditugu berriz ere Eresbilen. Izena emateko epea irekita dago.
Gehiago irakurri
Mal Pelo konpainiak eskaintzen duen ikastaroetan, ekintzen mekanismoekin eta hauek eragiten dutenarekin esperimentatzen da. Mugimenduaren begirada eta akzioan dagoen gorputzaren irakurketa. Zehaztasuna, iraupena, konpromezua, intentsitateak, isiltasuna, ausentziak, presentziak, puntuazioak, bizigarritasuna, kapitulazioa, fraseatzea, linealtasuna, iragankortasuna, musikalitatea, erritmoa, idazkera…dira ikastaroan eztabaidatuko ditugun terminoetako batzuk.
Gehiago irakurri
Dantzariak prestatzeko Haatik Landu ekimenarekin elkarlanean segiko dugu 2024an. Guztira, bost tailer antolatu dituzte, eta maiatzetik abendura egingo dituzte. Asteburutan Mal Pelo, Daniel Abreu, Adrian Manzano eta Lucia Maroteen saioak izango dira. Irailean, berriz, Nora Baylach bost eguneko tailerra egingo du. Izen-emateak irekita daude dagoeneko.
Gehiago irakurri
Bost egunetan zehar, goiz osoko saio trinkoetan dantza klasikoa eta garaikidea uztartuko dituzte ikastaroek. Horrekin batera, dantzarien prestakuntza osatzeko jarduera osagarriak egingo dira egunero sektoreko profesional adituekin. Azken eguneko saioa eta erakustaldia Lekuona Fabrikan egingo da.
Gehiago irakurri
Aste Santuko eta Pazko Asteko lan-egunetan bulegoa 9:00etatik 15:00etara egongo da irekita. Ordutegi horretatik kanpo aretoak erabiltzeko erreserba egin dutenek bulegoa irekita dagoen ordutegian hartu behar dituzte sarrerako txartela eta giltzak.
Gehiago irakurri
Atalak programaren barruan, Emilie Camachok egonaldia egingo du apirilean zehar Dantzazekin. Niessen auditorioan erakutsiko dute egindako lanaren emaitza.
Gehiago irakurri
Gipuzkoako Dantzagunean prestatu dituen audizioetarako sorkuntzak aurkeztuko ditu.
Gehiago irakurri
Tabakalaerak bultzatutako ekimena da, Lekuona Fabrikarekin eta Gipuzkoako Dantzagunearekin lankidetzan egingo da Beatriz Setienek koordinatuta. APP prestakuntza-programa gisa sortu zen, prestakuntza osagarria eskaintzeko praktika performatiboan sakondu nahi duten pertsonei.
Gehiago irakurri